Miren Agur Meabe idazleak Zazpi Kale saria jaso dau Bilboko Liburu Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-06-05 15:52   sariak-autortzak

Idazle lekeitiarraren Kristalezko begi bat (Susa) izan zan igazko Liburu Azokako euskerazko libururik salduena, eta jagokon saria jaso dau Bilboko Arenalean, Zazpi Kale saria. Ostean, Blas de Otero VI. Lehiaketearen irabazle Unai Baztarrikak Ezinbestean (Erein) poesia liburua aurkeztu dau.

Idazle lekeitiarraren Kristalezko begi bat (Susa) izan zan igazko Liburu Azokako euskerazko libururik salduena, eta jagokon saria jaso dau Bilboko Arenalean, Zazpi Kale saria. Ostean, Blas de Otero VI. Lehiaketearen irabazle Unai Baztarrikak Ezinbestean (Erein) poesia liburua aurkeztu dau.

Miren Agur Meabek sari esanguratsua dala esan dau, Lekeitiarra izan arren, azkenengo 30 urteak Zazpi Kaleetatik sano hur dagozan Santutxu eta Solokoetxe auzoetan emon ditu, eta bere lanaren testigu izan dira. Inspirazinoa be bertan topau dau sarritan. Bilbok emondako oparitxua gogotsu jaso dau. Orain dala egun gitxi hildako aitari eskaini deutso saria. Liburu honen atal bat bada guraso zaharren zaintzeari buruzkoa, horrek familietan sortzen dituan ika-mikak, azaldu dau.

Meibi izeneko emakumea da Kristalezko begi bat liburuko protagonistea. Lagun batzuk Landetan itxi deutsan etxe batera ospa egingo dau denpora baterako. Han dagoala idazteari ekingo deutso, eta hainbat konturen ganean hausnartuko dau, amodioa eta desamodioaz, askatasunaz, idazteaz...

Unai Baztarrika beasaindarraren lehenengo poesia liburua da Ezinbestean. Blas de Otero VI. Lehiaketea irabazi eban, euskerazko atalean, eta Erein etxeak kaleratu barri dau. Nire moduko idazle barri batentzako aukera oso ona da horrelako sari bat, nabarmendu dau. Bere lanaz berba egitea, zer dan azaltzea ez da erraza. Bata bestearen atzetik idatzitako olerkiak dira, ez zituan liburu itxuran atondu. Orain, urtebeteren ostean ikusten dodaz errepetiduten diran sentimenduak, irudiak. Hormak agiri dira sarritan, arrakalak dituen eta apurtzen doazen hormak. Nire bizitzako fase baten amaierea dago liburuan. Lan oso pertsonala da, ganeratu dau.

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen dauen Bizkaiko kondairak bildumako lanik barriena, Enkarterriko ipuinak /Cuentos encartados aurkeztu dau Seve Calleja sailaren koordinatzaileak. Orain lau urte abiatu zan bildumea, eta ordutik urtero lan bat kaleratu da. Gaztelugatx eta Bizkaiko kostaldeko beste ipuin batzuk izan zan lehenengo lana, Juan E. Delmas inprimatzaile eta narratzaile bilbotarrak Bizkaiko kostaldeari buruz idatzitako testuak batzen dituana; bigarrena, tradizino folklorikoen antologia bat izan zan, Juan Manuel Etxebarria Ayestak Gorbeialdeari buruz idatzitakoa, Gorbeialdea. Mito, ipuin eta esaundak; eta hirugarrena, Bilbori buruzkoa izan zan.

Bilbo inguruko ipuinen liburuan parte hartu eban Joanes Urkixo idazlea eta Gorbeialdeko kontakizunak batu zituan Juan Manuel Etxebarria aurkezpenean izan dira. 1975ean hasi zan Etxebarria Gorbeia inguruko mitoak batzen, Aita Barandiaranek animauta. Kontakizunak jasoten segidu dau idazle zeberioztarrak, eta laster argitaratuko dau beste liburu bat. Herritik hartutako ipuinak -adierazo dau- herriari barriro emon deutsodaz, modu literarioan idatzita.

Bizkaiko beste eskualde batzuk be izango dabe protagonismoa bilduma honetan, Callejak azaldu dauenez, Lea Artibai, Durangaldea, Eskumaldea eta Ezkerraldea dira falta diranak.

Bilboko 44. Liburu Azokeak egun gitxi ditu aurretik, bagilaren 8ra arte egongo da Arenalean. Egitarau osoa, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu