Agroekologiari buruzko graduondoko barria antolatu dau UEUk

Bizkaie! 2014-06-05 11:29

Datorren ikasturteko graduondokoen eskaintza barria aurkeztu dau Udako Euskal Unibersidadeak Donostian. Hiru graduondoko prestau ditu, EHUgaz alkarlanean: Itzulpengintza eta teknologia, Hondakinen kudeaketa eta tratamendua eta nobedadea dan Agroekologia: trantsiziorako gure bidea lantzen. Izena emoteko epea irailaren 19an amaituko da.

Datorren ikasturteko graduondokoen eskaintza barria aurkeztu dau Udako Euskal Unibersidadeak Donostian. Hiru graduondoko prestau ditu, EHUgaz alkarlanean: Itzulpengintza eta teknologia, Hondakinen kudeaketa eta tratamendua eta nobedadea dan Agroekologia: trantsiziorako gure bidea lantzen. Izena emoteko epea irailaren 19an amaituko da.

UEUren ardatz estrategiko nagusienetako bat da goi-mailako formakuntzaren euskerazko eskaintza sustatzea, euskal gizartearen formazino eta hizkuntza beharrei erantzun, eta Euskal Unibersidadea indartzeko, prentsaurrekoan nabarmendu ebenez. Aurkezpenean Iñaki Alegria UEUko zuzendariak eta Iñaki Antiguedad UPV/EHUko irakasle eta UEUko kideak parte hartu eben.

Hiru graduondokoen ezaugarri nagusiak diziplinartekotasuna, gauregunekotasuna, praktiken garrantzia, sektoreko enpresa eta erakundeekaz alkarlana eta graduau barriak eta profesionalak alkarregaz jardutea dira. Iñaki Alegria UEUko zuzendariak adierazo ebanez, gizarte aurreratuek ezinbestean behar ditue kualifikautako adituak, eta gero eta euskaldunagoa dan gizarte batek aditu euskaldunak behar ditualako. Baina, oraindino gitxiengo bat da euskeraz maila honetan egiten dan eskaintzea. Hori dala eta, egon behar dau nonor traktore lanak egingo dituana arlo honen alde; sinergiak batuko dituana eta indarrak metatuko dituana. Horixe egiten dabil UEU.

Graduondokoen eskaintza hau UEUk EHUgaz sinatu dauen lankidetza-hitzarmenari esker posible izan dala aurrera ateratea adierazo eban. Horren arabera, erakunde biek lankidetzan jardungo dabe berezko tituluen eta graduondokoen euskerazko eskaintza zabaltzen, besteak beste alor desbardinetako irakasle euskaldunak batzeko zubi-lanak eginez. Alegriak lankidetza hau unibersidade gehiagotara zabaltzeko asmoa daukala be azpimarratu eban.

Iñaki Antiguedadek Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen graduondoko barriaren zehaztasunak emon zituan. Graduondoko hau azken urteotan gizartean sortu eta hedatuz joan dan arreta, eta aldi berean kezka bati erantzunak emotera dator. Izan be, krisia krisi, hainbat joera barri ari dira han-hemengo gizarteetan susmatzen, eta horreen artean elikaduregaz zer ikusi dauen arloan, azaldu eban.

Amaieran, Ibon Idoiaga Basaras eta Patricia Jorge Kuartango, Itzulpegintza eta teknologia graduondoko ikasleek euren esperientzia kontau dabe. Patriciaren esanetan, niri edukiak erakarri ninduan, izan be, programa alternatiboa zala ikusi neban. Horrelakorik ez dago beste inon. Bestetik, metodologiaren aldetik be eguneroko bizitza eta ikasketak buztartzeko bidea topau dot eta izugarri eskertu dot hori. Ibonek graduondokoen prezioa be oso interesgarria dala aitatu dau, merkatuan dagozan besteekaz alderatuz prezio ona daukide, eta kalidade aldetik oso ona begitandu jat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu