EAEko 15 urtetik gorako biztanleen ia %68k Internet erabilten dau

Bizkaie! 2014-05-21 15:40

Eustatek batutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileak 1.255.800 dira 2014ko lehenengo hiruhilekoan, adin horretako %67,9, hain zuzen be.

Eustatek batutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urte edo gehiagoko Interneteko erabiltzaileak 1.255.800 dira 2014ko lehenengo hiruhilekoan, adin horretako %67,9, hain zuzen be. Baina euskerearen erabilereak ez dau gora egin, behera egin dau, %4,4, hain zuzen be.

Bizkaian gehitu da gehien erabiltzaileen kopurua, eta EAEn bigarren lekuan dago, Gipuzkoagaz batera. Araba dago oraindino lehenengo, biztanleen %69k erabilten dau Internet. Uriburuei jagokenez be, Gasteizek dauka erabiltzaile gehien, eta Bizkaiak, ostera, gitxien.

Eskualdeeak kontuan hartu ezkero, Bizkaian Plentzia-Mungia (%73,5) dago lehenengo, Araban Gorbeiako Inguruak (%71,2) eta Gipuzkoan Bidasoa-beherea (%70,5). Erabiltzailerik gitxien, barriz, Debabarrena, Gernika-Bermeo eta Arabako mendialdean dagoz.

Gazteenak dira erabiltzaile handienak, 15-24 urte bitartekoen artean %98k darabil. Nagusiagoan artean, dana dala, gora egin da, 55-64 urte bitarteko erabiltzaileen gehikuntzea %6,8koa izan da, hain zuzen be. Gizon eta emakumeen artean aldea dago, txikia bada be: %51 gizonak dira, eta ganerako %49, emakumezkoak.

Interneten ibilteko etxea da gogokoen dogun lekua. Internet bidez erosketak egin dituen personen kopurua hazi egin da 2014ko lehenengo hiruhilekoan. Erabiltzaileen %41,7k erosi dau sareren bidez.

Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologien (IKT) ekipamentuek zabalduten segiduten dabe EAEko etxeetan, daborduko %69k ordenagailua daukie, eta Interneterako sarbidea %66,4k.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu