StereoSessionseko bigarren fasea abian da
2014-05-20 14:55 MusikeaSei izango dira, maiatzean bertan crowfunding kanpaineari ekingo deutsienak; helburua: behar beste diru batu, StereoSessionsetan parte hartu ahal izateko. Hautatuak izan diran taldeak ondokoak dira: Frantzeska, Pierrot, Malasiento, Arana, Aneika Ara eta Drakken.
Sei izango dira, maiatzean bertan crowfunding kanpaineari ekingo deutsienak; helburua: behar beste diru batu, StereoSessionsetan parte hartu ahal izateko. Hautatuak izan diran taldeak ondokoak dira: Frantzeska, Pierrot, Malasiento, Arana, Aneika Ara eta Drakken.
Proiektu barria da StereoSessions. Bertan, hainbat euskal musika talde bere burua ezagutzera emoten saiatuko dira; Interneten zabalkundea lortzeko, audio eta bideoko material profesionala lortu ahal izango dabe.
Bigarren fase honetan, taldeek 40 egun izango ditue euren jarraitzaileen babesa lortzeko. Edozeinek emon leikioe bultzadatxua taldeei crowdfunding sistemeagaz, MyMajorCompany plataformearen bitartez. Sistema hau holako deialdi batean sartzea erabat barritzailea da, izan be, mikro-finantzaketaren bitartez, taldeen jarraitzaileak eurak izango dira helburura, StereoSessionsen parte hartzera, hurreratzen laguntzen dabenak. MyMajorCompany aitzindarietako bat da mundu osoan finantzaketa parte-hartzailean eta egun, sektoreko liderra da Europan.
Proiektuaren filosofia da ekimen desbardinen garapen autonomoa bultzatzea, hainbat arlotan hobetzen jarraitzeko: gizartea eta bere kulturea batetik, eta ondasun eta baliabide amankomunak aberastea bestetik. StereoSessions horreetan sortuko dan eduki kultural guztia Creative Commons lizentziapean egongo da, banaketea errazagoa izan daiten.
StereoZona.com izeneko webTVa da proiektuaren antolatzailea, eta zabalkunderako EITB eta Gaztea.com-en laguntzinoa jaso dau, baita Samsung eta LGren smartTVen laguntzinoa be (ADN Streamegaz lortutako akordio bati esker).
Hurrengo estekan proiektu guztiak ezagutu eta lagundu daitekez: http://stereozona.com/stereosessions.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!