Nerea Ibarzabal markinarra eta Gorka Lazkano berriztarra, zuzenean Bizkaiko Bertsolari Txapelketara
2014-05-19 10:56 BertsolaritzeaLea-Artibaiko eta Durangaldeko eskualdetako finalak astegoienean jokatu dira, Nerea Ibarzabalek irabazi dau batean, eta Gorka Lazkanok, bestean. Datorren zapatuan Uribe Kostako txapelduna erabagiko dabe.
Lea-Artibaiko eta Durangaldeko eskualdetako finalak astegoienean jokatu dira, Nerea Ibarzabalek irabazi dau batean, eta Gorka Lazkanok, bestean. Datorren zapatuan Uribe Kostako txapelduna erabagiko dabe.
Zapatuan, maiatzak 17, 110 bat lagun inguru alkartu ziran Ziortza-Bolibarko frontoian Lea-Artibaiko Txapelketako finalean. Eneko Arrate Sololuze, Gorka Ostolaza Ikaran Potxis, Joseba Artza Zubillaga Urta, Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua, Nerea Ibarzabal Salegi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak ziran eskualdeko finalistak.
Ariketa guztiak egin ostean, Nerea Ibarzabal Salegik jantzi eban txapela, eta holan, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau markina-xemeindarrak. Buruz burukoa Gorka Ostolaza Ikaranen kontra jokatu eban. Jose Felix Zamakona Aranguren bertsozale, gai-jartzaile eta antolatzaile ibilitakoak ipini eutson txapela Ibarzabali. Sariak, barriz, Jon Ander Barruetabeña Gerrikabeitia Ziortza-Bolibarko Udaleko ordezkariak banatu zituan.
Lea-Artibaiko Txapelketako finalean Rakel Anitua Eizagirre ibili da gai-emoile. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Nahikari Ayo Acebok, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu eben. Finala jokatu aurretik kanporaketa bi jokatu dira. Berriatuan jokatu zan lehenengo kanporaketatik Gorka Ostolaza eta Eneko Arrate sailkatu ziran finalera; Aulestiko bigarren kanporaketatik, Joseba Artza, Nerea Ibarzabal, Xabat Galletebeitia eta Lander Ibarluzea.
Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finala hurrengo egunean jokatu eben, domekan, Berrizko kultur etxeko aretoan. Honetxek izran finalistak: Aitor Bizkarra Ruiz, Ander Gerrikaetxebarria San Anton, Ander Salaberria Alberdi, Beñat Romero Maguregi, Garikoitz Sarriugarte Onaindia eta Gorka Lazkano Arrizubieta.
Lazkanok lortu zituan puntu gehien, eta beraz, Bizkaiko Txapelketara zuzenean joango da berriztarra. Buruz burukoa Aitor bizkarra Ruizen kontra jokatu eban.Txapeldunari Goio Eguren Galparsoro bertsozale eta antolatzaileak jantzi eutson txapela. Sariak Roland Isoird Refoyo Berrizko alkateak eta Oskar Zarrabeitia mankomunidadeko presidenteak banatu eutsiezan bertsolariei.
Gai-emoile beharretan Amaia Ugalde Begoña ibili zan. Epaimahaia Ziortza-Bolibarko finaleko bera izan zan. Durangaldeko finala jokatu aurretik kanporaketa bi jokatu dira. Zornotzan jokatu zan lehenengo kanporaketatik Beñat Romero eta Ander Gerrikaetxebarria sailkatu ziran finalera; Izurtzako bigarren kanporaketatik, ostera, Aitor Bizkarra, Ander Salaberria, Garikoitz Sarriugarte eta Gorka Lazkano.
Datorren astegoienean Uribe Kostako finala izango da, maiatzaren 24an, 17:30ean, Algortako Fadura kiroldegiko aretoan. Eta hurrengoan, maiatzaren 31n, Enkaterri/Ezkerraldekoa, Zallan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!