Uxue Agirrek eta Elena Fernandezek jaso dabe BizkaIdatz VI. Saria

Bizkaie! 2014-05-09 11:25   sariak-autortzak

BizkaIdatz literatura-sarien seigarren edizinoko sariak banatu zituan atzo, eguena, Bizkaiko Foru Aldundiak. Uxue Agirre bilbotarra eta Elena Fernandez barakaldarra dira irabazleak. Miren Josune Ariztondo Kultura Foru Diputaduak emon zituan sariak.

BizkaIdatz literatura-sarien seigarren edizinoko sariak banatu zituan atzo, eguena, Bizkaiko Foru Aldundiak. Uxue Agirre bilbotarra eta Elena Fernandez barakaldarra dira irabazleak. Miren Josune Ariztondo Kultura Foru Diputaduak emon zituan sariak.

BizkaIdatz lehiaketako parte-hartzaileek kontakizun bat idatzi behar dabe, idazle bik proponidutako hasieratik abiatuta. Aurtengo edizinoan, Yurre Ugartek Ordezko kazetaria eta Esther Zorrozuak Dos anémonas azules idatzi ditue kontakizunen hasierak. BizkaIdatz sariaren irabazleak 1.500 euro jasotzen ditu, eta bigarrenak, 500 euro Liburu batean argitaratuko dira kontakizunak.

Euskerazko kategorian, Uxue Agirre Madariaga bilbotarrak jaso eban atzo lehenengo saria. Epaimahaik ez dau bigarren saririk ez finalistarik emon. Yurre Ugartek, David Tijerok eta Ana Urkiza idazleak izan dira epaimahaikideak. Gaztelaniazko kategoriako irabazlea Barakaldoko Elena Fernandez izan da. Esther Zorrozua, Ivan Repila eta Alejandro Fernandez idazleek osatutako epaimahaiak erabaki dau bigarren saria Jose Ignacio Ceberiori emotea, eta Sorkunde Barandiaranen eta Pilar Pallaresen kontakizunak ex aequo finalista izendatzea. Danetara, 85 jaso dira aurten, 74 gaztelaniaz eta 11 euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu