Gregorio Arrien historialariak '¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940' liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-05-08 15:10

Sabino Arana Fundazinoak kaleratu dau Kortezubiko historialariak idatzitako lana, eta gaur bertan, maiatzak 8, egingo dabe aurkezpena Bilbon, fundazinoaren egoitzan bertan. Gregorio Arrienegaz batera, Labayru Ikastegiko Ander Manterola eta Jose Ramón Blazquez komunikazino-aholkularia izango dira, 19:30ean.

Sabino Arana Fundazinoak kaleratu dau Kortezubiko historialariak idatzitako lana, eta gaur bertan, maiatzak 8, egingo dabe aurkezpena Bilbon, fundazinoaren egoitzan bertan. Gregorio Arrienegaz batera, Labayru Ikastegiko Ander Manterola eta Jose Ramón Blazquez komunikazino-aholkularia izango dira, 19:30ean.

Liburuak dokumentazino oparoa eta orain arte ia ezezaguna dauka oinarrian. Erbesteko Euzkaiko Jaurlaritzearen Londresko ordezkaritzea erabili dau Arrienek informazino-iturri nagusi lez, baina bestelakoak be agiri dira bere lanean, artxiboak, hemerotekak eta jazoerak zuzenean bizi izan zituenen ahozko lekukotzak. ¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940 beharrak euskal umeek Erresuma Batuan bizi izandako erbestaldiagaz zerikusia dauen guztia jasoten dau, Sabino Arana Fundazinoko iturriek nabarmendu dabenez.

1936ko gerrearen barri emoten dau lehenengo Arrienek, eta ostean, ebakuazinoaren eta umeek egon ziran esparruetako bizimoduaren barri azaltzen da. Horrezaz aparte, umeekaz joandako laguntzaile, zaintzaile, maistra eta abadeen historia be kontetan dau. Lehendik be ezagunak ziran datuekaz batera, Arrienek datu barri ugari gehitu ditu lan honetan.

Gregorio Arrien Berrojaetxebarria historialari eta abade pasiotarra Kortezubin jaio zan, 1936ean. Historian doktorea da, Historia de las escuelas de barriada de Bizkaia tesia idatzi eban. Irakaskuntzan urte asko emon ditu, eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza ataleko arduraduna izan da.

Gerra osteko erbestealdia eta umeen ateratea sakon jorratu ditu Kortezubiko historialariak, horren erakusgarri dira urteotan plazaratutako hainbat lan, tartean, Erbesteratuen oroimenak = Memoria y exilio (2013), El primer exilio de los vascos : Cataluña 1936-1939 (2002), Niños vascos evacuados en 1937. Álbum histórico (1988) eta La generación del exilio. Génesis de las escuelas vascas y las colonias escolares, 1932-1940 (1983).

Gaurko aurkezpenak sarrera librea dauka, leku guztiak bete arte. Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu