Getxoko toponimia ibilbideetan toponimia eta ondare kultural eta naturala jasoteko aukerea dago aurten be
2014-05-07 18:13Datorren zapatuan, maiatzak 10, hasiko da Getxoko Udalak antolatutako toponimia ibilbideen zikloa, udalerriaren toponimia eta ondare kulturala eta naturala ezagutzera emoteko helburuagaz. Aurten dobako lau bisita gidatu antolatu dira interesa daben herritarrrentzat Getxoko toki desbardinetatik.
Datorren zapatuan, maiatzak 10, hasiko da Getxoko Udalak antolatutako toponimia ibilbideen zikloa, udalerriaren toponimia eta ondare kulturala eta naturala ezagutzera emoteko helburuagaz. Aurten dobako lau bisita gidatu antolatu dira interesa daben herritarrrentzat Getxoko toki desbardinetatik. Euskera Zerbitzuak garatu eta ikastetxeen esku itxitako eskola-materiala oinarri hartuta, ekimenak, herritarrei zuzendutako lau ibilbidez gan, ikastetxeei eta euskaltegiei be bisitak egiteko aukerea eskaintzen deutse. Aurreko edizinoetan, 1.000 bat lagunek hartu eben parte.
Ibilbideak goizeko 9:00etan hasiko dira, hiru orduko iraupena izango dabe eta garraio publiko batetik hur hasi eta amaituko dira. Azalpenak euskeraz izango dira baina entzulearen ulermen mailara egokituko dira. Parte hartu gura dabenek 688 635 350 telefono zenbakira deitu beharko dabe edo getxo.toponimia@gmail.com helbide elektronikora jo.
Ibilbideak
Lehenengo bisitea datorren zapatuan, maiatzak 10, izango da Bolueko Hezeguneak ezagutzeko. Fadurako Kiroldegitik aterako da, eta Boluntzarreta errotea, Santa Koloma auzoa eta Larrañazubi eta Errotazarreko aldea bisitauko ditue, besteak beste.
Maiatzaren 24an, Portu Zaharreko Etxetxu plazea izango da abiapuntua gero kostaldea ezagutzeko. Aurrerago, bagilaren 7an, Getxo barria ezagutuko dabe parte-hartzaileek eta horretarako hitzordua Neguriko Karmengo eleizan izango da.
Azken buruan, bagilaren 21ean, Andra Mariko eleizan izango da irteerea betiko Getxotik bizikletaz ibilteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!