ArgIHIzkiak erakusketea zabalik urriaren 31ra arte Algortako Torrene aretoan

Bizkaie! 2012-10-09 18:23   Kulturea

ArgIHIzkiak lehiaketako 15 argazki eta horreetan oinarritutako euskerazko testu labur onenak batzen dituan erakusketea gaur arratsaldetik datorren urriaren 31ra arte bisitau ahal izango da Algortako Torrene aretoan. Ikusgai dagozan testuen artean, lehiaketako SMS eta posta elektroniko irabazleak be badagoz, Goizalde Hernandok eta Iñaki Vidalek idatzita, hurranez hurran.

ArgIHIzkiak lehiaketako 15 argazki eta horreetan oinarritutako euskerazko testu labur onenak batzen dituan erakusketea gaur arratsaldetik datorren urriaren 31ra arte bisitau ahal izango da Algortako Torrene aretoan. Ikusgai dagozan testuen artean, lehiaketako SMS eta posta elektroniko irabazleak be badagoz, Goizalde Hernandok eta Iñaki Vidalek idatzita, hurranez hurran.

Getxoko Udalak, Egizu alkarteak, UK aldizkariak eta Getxophotok antolatutako ArgIHIzkiak lehiaketearen helburua, alde batetik, jentea euskeraz idaztera eta irakurtera animetea eta bestetik, udalerriko argazkilariak eta euren lana sustatzea da azaldu dau erakusketearen aurkezpenean Irantzu Sagarminagak, UK aldizkariko zuzendariak. Koldo Iturbek, Euskara zinegotziak, bere aldetik, mota honetako ekimenen garrantzia nabarmendu dau alde batetik, bizi dogun garaira egokituta dagoalako, komuniketako sistema barrien erabileran oinarritzen dalako, euskerea bizirik dagoala erakutsiz eta bestetik, alkarteen arteko kolaborazinoaren beste adibide bat dalako eta baita Udala eta gizarte eragileen arteko alkarlanarena be eta hori be pozgarria da guretzat.

Parte-hartzaileek pasa dan maiatzean testu laburrak (SMS eta e-postak) aurkeztu zituen, aurretik aukeratutako udalerriko 15 argazkilariren 15 argazki banatan oinarrituta. Danetara, 81 lagunek hartu dabe parte, 107 lanagaz, SMS eta e-postak tarteko. Testuen estiloa anitza da (prosea, poesia…) eta bai batueraz bai euskalkietan dagoz idatzita. Laura Mintegi, Iñaki Frieira, Irati Elorrieta eta Unai Elorriaga idazleek osotutako epaimahaiak SMS eta eposta onenak aukeratu zituan. Oso pozik gagoz, lehenengo edizinoa izateko aurkeztu diran partaideen eta testuen kopuruagaz eta gainera kritika onak jaso doguz, ekimenaren originaltasunagaitik, irudiak, testuak eta teknologia barriak batzeagaitik. Erakusketea Torrenen amaitu ondoren, beste toki batzuetara eroateko asmoa dogu azaldu dau Lander Solozabalek, EGIZU alkarteko ordezkariak.

SMS irabazlea Mikel Martinez de Osabaren argazkian dago oinarrituta, zapatila batzuei buruzkoa eta e-posta Konrado Mugertzaren kateen irudiari lotutakoa da. Kategoria bakotxeko txapeldunek 300 euro bana jasoko ditue. Gainera, argazki bakotxak testu irabazle bana dauka, erakusketan ikusgai dagozanak.

Erakusketea bisitetako ordutegia martitzenetik barikura 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara da. Zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta domekatan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu