Musikea  III. urtea // 87. zenbakia

Gontzal Mendibil: ‘Zuri so’


Beraren testuez gan, maite dauzan hainbat olerkarienak be erabili izan ditu kantak sortzeko garaian Mendibilek, Bitoriano Gandiaga, Jose Luis Padron, Kirmen Uribe eta Igor Estankona artistenak berbarako. Eta holan egiten dau ‘Zuri so’ lanean be. Horreez gan, hainbat musikari ezagunek be hartu dabe parte diskoan, Afrika eta Marife Nogales kantariek berbarako.

Aurkezpen ekitaldian Mendibilek disko zuzena, sentibera eta sakona dala esan eban. Aurreko bi lanetan orkestra eta abesbatzen laguntzinoa izan baeban, oraingo honetan hainbat musikariren laguntzinoagaz dator Arratiako kantaria. Tartean, Jose Luis Canal musikariak lagundu deutso moldaketa lanak egiten.

‘Zuri so’ diskoaren lehenengo erakusleihoa Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokea izango da, eta daborduko Gontzal Mendibilek zehaztuta daukaz diskoaren aurkezpen kontzertuak: lehenengoa Bilboko Euskalduna Jauregian, urtarrilaren 29an; bigarrena Donostiako Kursaalen, zezeilaren 18an; hirugarrena Iruñeko Baluarten, martiaren 19an. Egon badadago aukerea artistearen azken lanaz gozetako.

Bizkaie!

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka egunetan nobedade ugari egoten dira stand-etan. Oraingoan, Gontzal Mendibilek aurkeztu barri dauan ‘Zuri so’ diskoaren ganean egingo dogu berba.

Zeanuriko musikagilearen hamaikagarren lana da. Aurretik ‘Memorian’ eta ‘Lagrimas al viento’ lanak kaleratu ebazan. Azken honek garrantzia berezia euki dau Mendibilen diskografian, izan be, Madrilen martiaren 11n izandako sarraskiko biktimei eskainita dago. Lan horretan gaztelaniaz abesten dau Mendibilek, eta lagun baten heriotzearen ostean egin eban ‘Memorian’ lanean batutako kantak gogoratzen dauz.