Kulturea  III. urtea // 41. zenbakia - 2003ko abenduak 31

Nazinoarteko Nontzeflash Animazino Lehiaketea

Sariak

Nontzeflash-ek 5.300 euro banatuko ditu lau saritan. Epaimahai batek erabagiko dau (BegoƱa Vicario...) zeintzuk diran lanik onenak eta internautek eurek be gogoko dabezan lanak aukeratzeko modua eukiko dabe.

- Nontzeflash Saria animazino onenari: 2000 euro.
- Bigarren Saria: 1500 euro.
- Ikusleen Saria: 900 euro.
- Euskerazko animazinorik onena: 900 euro.

Lanak aurkezteko epea

Lanak jasoteko epea zabalik dago eta 2004ko apirilaren 15ean zarratuko da. Dana dala, antolatzaileek ahalik eta arinen bialtzea eskatu dabe jaso ahala lanak internauten esku jarteko www.nontzeflash.com gunean.

Animazino lan sarituak 2004ko maiatzaren 4tik 9ra bitartean pantailaratuko dabez FANT Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdian.

Bon

Nontzeberri atariak eta FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiak Nontzeflash Animazino Lehiaketea abiarazo dabe eta aitatutako atariaren filosofiari eutsiz, euskerea, sormena eta interaktibidadea buztartuko dituan proiektua izango da.

Helburuak eta parte hartzeko baldintzak

Lehiaketa honek animazinoen mundura erakarri gura ditu euskal internautak eta, esangura horretan, gune bat sortzea izan da helburuetako bat Euskal Herrian zein kanpoan egiten diran lanak jaso eta Sareratzeko. Gauzak holan, Nontzeberri zabalkunderako tresna izango da, aitatutako lan horreek gizarteratzeko tresna.

Animazinoak edozein hizkuntzatan onartuko dira baina www.nontzeflash.com gunea hiru hizkuntzatan dago: euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez; hori bai, euskerea da webgunean sartukeran agertzen dan hizkuntzea eta, beraz, esan daiteke euskeratik abiatzen dan nazinoarteko leheiketea dala Nontzeflash.

Europa mailan lehenegoetariko Flash lehiaketea antolatu dau www.nontzeberri.com kultura webguneak. Lanak SWF formatoan aurkeztu behar dira eta artxiboa ezin izango da 2,5 Mb-ekoa baino handiagoa izan.

Kategoriarik izan ez arren, hainbat lan mota onartuko dira: motion graphics (argazki, zine, animazino edo diseinu grafikoa nahasten dabezan ikus-entzunezko kreazinoak), cartoon, fikzinoa, musikalak, kontzeptualak...

Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira derrigor eta 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak.