Kulturea  II.urtea // 34. zenbakia - 2003ko irailaren 15a

Bizkaie! Aldizkarian behar egin gura dozu?


Internet Sarean bizkaierea darabilen argitalpen bakarra da Bizkaie! eta asmo handiak dituan proiektu honetan sartzeko interesa izan ezkero, ez denporea alperrik galdu: ahalik eta arinen bialdu curriculuma ondoko helbideetara:

- E-mailez:
bizkaie@bizkaie.biz

- Postaz:
Vda. de Epalza, 3 (Sarrera Esperanza kaletik)
48005 BILBAO

Geugaz behar egiteko baldintzen artean, bizkaieraz alfabetatua izatea eta kazetaritza beharretan ibilitakoa izatea eskatzen dogu eta Euskal Filologian edo Kazetaritzan lizentziaduna izatea kontuan hartuko da. Horrezaz ganera, Interneteko baliabideak ezagutzea nahitaezkoa izango da.

Bizkaie!, Bizkaierazko Aldizkari Elektronikoa

2002ko apirilaren 8an Aldizkariaren 0 zenbakia aurkeztu genduanetik, Bizkaie!, Bizkaierazko Aldizkari Elektronikoa hazten joan da geldiro-geldiro eta buruan jiraka jabilkuzan amesak betetako derrigorra da lantaldea zabaltzea.

Orain arteko barrikuntza nagusienen artean, bizkaieraz txateetako 'Berbatxat' foroa, Bizkaiera.net webgunea eta 'musikea' eta 'zinea' lako atal barriak sartu doguzala nabarmenduko neuke. Edozelan be, aurrerantzean Bizkaie! Aldizkaria astekari bihurtzea da erronka nagusia eta, horretarako, aukera eta baliabide guztiak aztertzen hasita gagoz.