Musikea  II. urtea // 25. zenbakia - 2003ko maiatzaren 1a

Garagarrila jazzaren hilebetea Euskal Herrian


- Getxoko XXVII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 2tik 6ra).

- Gazteizeko XXVII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 17tik 19ra).

Gazteizeko Jazzaldiko egitaraua, baieztapen batzuen faltan, ia-ia atonduta dago. Aurten, honako interprete eta barrikuntzak ekarriko ditu Gazteizeko zitak: parte-hartzaileen artean, Pat Metheny Quintet, Wynton Marsalis Septet eta Diana Krall azpimarratuko geunkez eta barrikuntzen artean, barriz, New Orleans Jaia eta Hegoafrikar Gaua.

- Donostiako XXXVIII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 24tik 29ra).

Jazz musikea maite dabenak pozarren dagoz nahiz eta orain gitxi jakin, Baionako Jazz aux Remparts Jaialdi ospetsurik ez dala egingo aurten. Scene Nationale Alkarteak aurrekontu arazoak aitatu ditu Jaialdia bertan behera ixteko.

Beste alde batetik, oraintsu, Pio Lindergaarden omenezko kontzertua izan genduan Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan; Getxoko Jazzaldiaren aperitibo lez, Mark Tunner saxofoi-jole bikainagaz disfrutetako aukerea egon zan eta, jakina, gero eta gitxiago faltako da Getxoko zitarako, Pio Lindergaardi asko zor deutson Getxoko zitarako hain zuzen. 1975ean, lehen jazzaldia antolatzeko orduan, upealako beharra egin eban Piok: musika aholkulari, epaimahaiburuaren idazkari, taldeen aukeraketa batzordeko kide, nazinoarteko hartu-emonetan bitartekari...; ondo mereziduta beraz, omenezko kontzertu hori.

Edozelan be, garagarrilean urteko jazz hitzordurik garrantzitsuenak izaten dira Euskal Herrian eta honezkero horreen zain gagoz. Gauza handirik ezin aurreratu oraindino baina eskura doguzan datuak, hona hemen: