Musikea  III. urtea // 57. zenbakia

Fermin Muguruzaren Kontrakalea


Hona hemen Kontrakalea azpizigiluaren ekarria:

Afrika Bibang 'Entzun'

Etsaiak, Ke Rule eta Fermin Muguruzagaz beragaz ibilitako bizkaitarrak bere bakarkako diskoa plazaratu dau, hip-hop, r&b, jazz, rap, soul, pop zein rocka nahastauta. Hamabi kantu sartu ditu diskoan, danak Afrikak sortutakoak Bob Marleyren bersino bat kenduta.

Rude 'Barriobeat'

Kaleko eta uriko soinu guztien nahasketea, 'musika bastardoa' da Rudek egiten dauana.

Luca Lombardo Rude, Bolognako musikearen historiako zati bat da. Siziliako etorkin familia batean jaioa 1964an, Alemanian eta Ingalaterran hazi zan eta orain Italian bizi da 1984tik.

Ruderen proiektua 1995ean jaio zan, Ghetto 84, Bolognako punk-rock talde mitikoa banandu zanean, Italian zuzeneko emonaldi zoro eta suminduetan dub eta rapa nahastau eban lehen taldeetariko bat. Hortik aurrea Rude Dj legez be ibili da beharrean, gaur egun munduan ezaguna dan musikea zabaltzen, dancehall, Drum & Bass, reggae, ragga eta break beats-ek sortarazoten deutsen pasinoagaz buztartuta. Geroago, Banda Basootigaz eta Fermin Muguruzagaz be kolaborau dau.

Bad Sound System 'Buiaka.

Irungo Bad Sound Systemen 'Buiaka' diskoak Lesakako Zambra aretoan Fermin Muguruzaga Kontrabandaren aurretik emondako kontzertua jasoten dau. Hip-hop, rap, dance hall, reggae, free style eta bestelako jokera batzuk buztartu dabez.

Musika baltzari, hip-hopari zein raggari geure ukutua emon deutsegu 'Buiakan'. Azken urteotan Euskal Herrian zehar Bad Sound Systemak selektah Stepiren eskutik egindako reggae, dance hall saioetatik 'riddin' indartsuenak aukeratu eta Imperio Sabioko Masta zein HR-Brujo eta Kenitra MCgaz batera Bad Sound System barriari etxurea emoten hasi ginan. Reggae doinu klasikoetatik, dance hall doinu barrietaraino doazen jamaikar 'riddim eta Masta Brujo eta Kenitraren errimak egokitu eta 2003an zehar Dj Sucioren laguntzaz hainbat kontzertu emon ostean, Lesakako Zambra aretoan, aurtengo urtarrilaren 3an Fermin Muguruza Kontrabadagaz egindako kontzertua 'Buiaka' diskoan jaso dau taldeak Kontrakaleari esker.

Azken buruan, gogoratu daigun Fermin Muguruzaren zuzenekoa maiatzaren azken egunetan izango dala plazan. Fermin Muguruza Kontrabandak urtarrilaren 24an Bartzelonako Apolo aretoan eskaini eban kontzertua disko batean jasoko dabe.

Bizkaie!

Metak disketxearen azpizigilu barria soinu eta haize barriak jasoteko jaio da eta horren erakusgarri hiru disko aurkeztu ditu batera: Afrika Bibangen bakarkako lehenengoa 'Entzun', Bad Sound Systemen 'Buiaka' eta Ruderen 'Barriobeat'.

Fermin Muguruzak Irungo Antxeta Irratian gidatzen eban programa baten izenburuak hartu dau izena Metak disketxearen azpizigilu barriak.

Asier Zulueta, Metak disketxeko ordezkariaren esanetan, Esan Ozenkigaz metatutako esperientziatik sortu zan Metak disketxea. Gora Herriak proiektuan ikasitakoa Kontrametak azpizigiluan isuri dogu eta Pil Pil Sessions atalean proiektu eta egile barrien arteko lanak ezagutarazo doguz. Beraz, mahaiak laugarren hankea eukan faltan, soinu barrien eremua hain zuzen.

Fermin Muguruzak Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpenean esan ebanez, fronte bariak zabaldu behar dira eta soinu lurralde barria preparau gauza barriak sortzeko.