Musikea  III. urtea // 55. zenbakia

Giant Sand taldeko Howe Gelb Bilbon

Maiatzaren 9an, domekan, 21:00etan Bilboko Kafe Antzokian


Howe Gelb kantariak folk eta country doinuetan bere aportazino personala egin izan dau beti, batez be, estilo honeei jagoken formak errespetatuz baina beti be esperimentazinoari bidea edegiaz. Giant Sand taldea 1982. urtean sortu zan eta bere lehen formazinoa Howe Gelb-ek (abeslari, kitarra eta pianoa), Scott Gerber-ek (baxua eta armonika) eta Tom Larkins-ek (bateria) osotzen eben. Bertatik hainbat musikari pasatu dira, eta gaur egun taldea Howe Gelb berak eta Calexico taldeko buruek, Joey Burns-ek eta John Covertinok osotzen dabe eta datorren abuztuan plazaratuko dabe disko barria.

Esandako moduan, kontzertua maitzaren 9an izango da, Bilboko Kafe Antzokian gaueko 9etatik aurrera. Baina Howe Gelb ez da bakarrik egongo, izan be, beragaz batera Young Talent Show taldeak be joko dau. Audience taldeko Gaizka eta Hannot-en proiektu paraleloa dogu azken hau. Kitarra akustikoakaz lantzen daben proiektuan kanta trankilak, folk eta alternative country estiloak dira nagusi.

Webgune honeetan informazino gehiago topau zeinkie:

http://www.atiza.com
http://www.giantsand.com
http://www.thrilljockey.com

Gotzon Uribe


Hainbat urte igaro ostean, Howe Gelb Arizonako kantaria barriro izango dogu Euskal Herrian. Oraingo honetan Bilbon eskainiko dau Euskal Herriko kontzertu bakarra. Esan, peninsulako kontzertuei jagokenez, Bilbokoa eta Xixon-en emongo dauana izango dirala bakarrak. Howe Gelb, Estadu Batuetako folk independientearen joan-etorria ikusteko ezinbesteko gizona dogu. Bera da Giant Sand taldearen burua eta Calexico taldearen kolaboratzaile zuzena be bai. Arizonako Tucson uriko musikaria, apirilean Wilco taldeagaz batera Estadu Batuetatik biran ibili ondoren, Bilbora dator bere disko barri biak aurkeztera; batetik bakarka plazaratutako “The Listener” diskoa eta, bestetik, The Band of Blacky Ranchette proiektuaren lan barria. “Still looking good to me” lanean Neko Casek, Grandaddyk, Lammchop-ek eta Calexico taldeko lagunak parte hartu dabe, beste batzuen artean.