Seul, ekonomia kolaboratiboaren munduko uriburu (I)

Zigor Aldama 2015-02-27 14:03   Bidaide

Kontzeptua ez da barria: Mendeetan zehar gizarte tradizionalaren oinarria izan da konpartidutea. Antxina lana, objektuak eta jatekoa konpartiduten zan, izan be, poomasi (eskulanaren trukea) eta dure (nekazarien kooperatibea) lako berbak heldu dira gaur egunera arte.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Neguko bidaia munduko uribururik kutsatuenera

Zigor Aldama 2015-02-11 14:13   Bidaide

Gengis Kanen herrialdea munduko biztanle-densidade txikiena dauena da eta esan beharrik  ez dago, lekutan dagoala. Hori gitxi ez eta hiru miloe mongoliarretatik erdiak edo planetako airerik kutsatuena arnasten dabe neguan. Ulán Bator uriburuaren inguruan pilatzen dira, globalizazinoaren erritmo bildurgarriari eta meatzaritzan gehiegi oinarritutako ekonomiari esker hazten dan uriburuan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mongolia honezkero ez da nomaden herrialdea (eta II)

Zigor Aldama 2015-01-22 14:41   Bidaide

Nomada batentzat sano gatxa da bertakotzea eta horren adibide argia da Ankhtsetseg Bardal. Orain urtebete alde egin eban Ulan Batorretik 400 bat kilometrora dagoan Orkhon probintziatik eta yurta kanpo auzoetan ezarri eban bizitokia.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mongolia honezkero ez da nomaden herrialdea (I)

Zigor Aldama 2014-12-26 14:41   Bidaide

Mongolia osoan bizi diran hiru miloe lagunetatik herenaren bizitoki dan uriburua mendi-hegalez inguratuta dago eta horreetan milaka ger dagoz, inguruan egurrezko hesia daben kanpin-denda modukoak, nahiz eta egurrezko hesiak ez ohikoak izan nomaden bizimoduan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Singapur, uri perfektua

Zigor Aldama 2014-11-28 13:01   Bidaide

Tradizinoa eta abangoardia burrukan dagoz eten barik oparotasunaren ugarte honetan. Asiako Hego Ekialdeko finantza zentro garrantzitsuena da eta planetako herrialderik aurreratuenetakoa. Edozelan be, finantza guneko etxe-orratz distiratsuakaz batera, kultura txinatar, hindu eta islamikoaren ohitura zaharrak babesteko tenplu txikiak dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Seulen, ura osasunbide

Zigor Aldama 2014-11-13 17:33   Bidaide

Zeozer arraroa igarten da Cheonggye plazan. Sorginkeria kontua izango balitz lez, harrizko horma batetik ur-jauzi ikaragarri batek urteten dau Hego Koreako uriburuko, Seuleko, erdigunean. Kandelearen Iturria da, urigintza-erabarritze proiektu interesgarri baten abiapuntua. Chenggyecheonek onura ekonomiko handia ekarri deutso uriburuari.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Txinan txarto hartzen nabe (II)

Zigor Aldama 2014-10-31 13:26   Bidaide

Ez dau inork horrenbeste eztabaida eta eretxi eragin ingelesik ez dakien enpresaburu txinatarrak baino The New York Times egunkariaren zati bat erosteko mila miloe dolarreko eskaintzea egin ostean. Mundu guztiak galdetzen deust ia zergaitik egin dodan eskaintza hori dino Chenek. Eta erantzuna erraza da: munduko egunkari entsutesuena izanda, biderik eraginkorrena da nahi dozun mezua zabaltzeko

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Txinatar amesaren irudia naz' (I)

Zigor Aldama 2014-10-13 15:00   Bidaide

Chen Guangbiao sano aberatsa da, eta polemikoa, bere buruari Txinako filantropo nabarmenena esaten deutso. Bostekoa emon orduko hasten da ikuskizuna. Bizikleteagaz txirinbuelta batzuk egiten ditu. Publiko guztia aho zabalik dauka. Oraintsu  The New York Times egunkari ezaguna erosteko eskaintzea egin eban. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Shanghai hankaz gora jarri dauen euskal sukaldaria

Zigor Aldama 2014-09-30 15:27   Bidaide

Gastronomia, musikea, artea, performance eta erotismoa buztartzen dituan ikuskizuna ederra da esan dau El Patio jatetxeko Pol Garcia chef donostiarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Txinako demokraziaren zain

Zigor Aldama 2014-09-16 15:24   Bidaide

Hong Kong eta Txinaren arteko katramila politikoa erraz azaltzeko modukoa da. Iragarritako moduan, joan dan hilaren 31n, Txinako agintariek eskubidea autortu eutsien britainiar kolonia ohiko hamazortzi urtetik gorakoei euren agintariak aukeratzeko, 2017. urtean, historian lehenengoz egingo diran hauteskunde libreetan. Holan balitz barri garrantzitsua izango litzateke hori baina letra txikia irakurri behar da, tartean izango diran muga eta murrizketez jaubetzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Shane Powell: 'Laosen laguntzinoa lekuan lekuko ohituretara egokitzea da gatxena'

Zigor Aldama 2014-08-27 15:40   Bidaide

Urruneko intxaurrak hamalau, hurreratu eta lau dakar esaera zaharrak. Laos gehiena hartzen dauen baso zarratu eta emonkorra habitat egokia emoten dau herrialdeko zazpi miloe inguru herritarrek bizitza duina izan deien. Edozelan be, errealidadea bestelakoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Artea Txinako sustraietan

Zigor Aldama 2014-08-12 13:10   Bidaide

Zhang-ek ez eban zuztarren teknikea ezagutzen, eta Shanghaira joan zan larogeitaka urteko maisu bategaz ikastera. Etekin handia atera eutson haregaz emondako urteei. Lan bakotxak 10 ta 20 egun eskatzen ditu, baina gatxena zuztar bakotxarentzat diseinu egokia egitea da. Hilebeteak behar dira, edo urteak. Hamar urte baino gehiago behar izan nituan ‘Laoxiu’ piezea amaitzeko. Saria, hori bai, lanaren parekoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Teknologia tradizino nomadea gordeteko

Zigor Aldama 2014-07-29 14:34   Bidaide

Miloe eta erdi mongoliarrek lez, gizon honek sustrai barik bizitea erabagi dau, urtaro bakotxean bere ardientzako larra onenak topeteari ekinez. Natureagaz guztiz bat egiten dabe, baina garapen ekonomikoak ia desagerrarazo dauen bizimodua da

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Gengis Kanen jokoak

Zigor Aldama 2014-07-15 15:29   Bidaide

Inork be ez daki zehatz Naadameko Jaialdia noiz egin zan lehenengoz baina orain mende batzuk izango zan seguru. Mongoliako kirol, kultur eta gizarte mailako ekitaldi erraldoian buru-belarri sartzea denporan atzera egitea da, esperientzia zoragarria.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Txina Asiako hego-ekialdea menperatu guran (eta III)

Zigor Aldama 2014-06-30 15:18   Bidaide

Laosen jazotakoa Asiako hego-ekialdeko beste leku batzuetan be antzera da, batez be gobernu autoritarioak eta demokrazia ahulak dituen herrialdeetan. Halanda ze, Txinaren lehengai goseak Borneo, Indonesia eta Myammarreko birika naturalak agortzen ditu, eta osatu ezin diran zauriak ixten ditu bertako ekosistemetan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Txina Asiako hego-ekialdea menperatu guran (II)

Zigor Aldama 2014-06-13 15:43   Bidaide

Txinako handinahiak ez dauka parekorik. Azken burutazinoa Laos zeharkatuz, Pekin eta Singapur lotuko dituan abiadura handiko trena da. Horretarako Vientianek Txinaren 7.500 miloe dolar inguruko kreditu biguna onartu beharko leuke eta hori gehiegizko kopurua izanik, Laos Txinaren menpean geratuko litzateke erabat

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Txina Asiako hego-ekialdea menperatu guran (I)

Zigor Aldama 2014-05-30 15:36   Bidaide

Bizkaie! atariak Laoseko 13 Ibilbidean zehar hiru etapako bidaiari ekingo deutso Asiako hego-ekialdean Txinaren zabalkuntzarako obsesinoaren barri emoteko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Myanmarren biztuerea

Zigor Aldama 2014-05-15 15:32   Bidaide

Orain lau urte, Batzorde Militarra oraindino gobernuan egoala, 300.000 turista izan zituan Myanmarrek. Hurrengo urtean, 800.00 izan ziran, eta 2013an, 2,04 miloe bisitari. Hotel-kate garrantzitsuenek be euren eskaintzea nabarmen zabaltzeko amesa daukie. Baina oraindino azpiegituretan asko dago hobetzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Myanmarreko akabuko gerrea (eta II)

Zigor Aldama 2014-04-30 15:25   Bidaide

MaeSotse herritik urteten dan kaminoa gero eta estuagoa bihurtzen da, eta bihurruneak be gero eta handiagoak dira. Halako baten, KNUren ibilgailuak bolante-kolpea emon eta basoan sartzen gara. Erreka ondoan gagoz, argiune baten geratu gara. Han, gizon bat dago itxaroten ontzi txiki baten mugea pasau eta KNLAaren lurraldera eroateko prest.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Myanmarreko akabuko gerrea (I)

Zigor Aldama 2014-04-24 15:46   Bidaide

Gobernuak su etena proponidu dau herrialde mailan bake prozesua abiarazoteko asmoz eta guk ondo ikusten dogu hori baina aurrez aurrekoetan ez dago etenik eta guk geure burua defendidu behar dogu azaldu dau GunMaw, matxinatuen jeneralak.

»» Ikusi argazki guztiak (6)