EkoLinguA eztabaida-saioak (III)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2016-12-29 12:32

EkoLinguA eztabaida-saioetan parte hartu dauan talde txiki baten, 14 urteko Aimar izeneko mutikoarena aukeratu dabe solas-jokoan proposatutako txartelen artean: euskerea ikastea "rollo hutsa" begitantzen jako Aimarri. Eztabaida-saioko parte-hartzaileek dinoe oso-osoan identifikau dirala Aimarregaz, dala euren azalean bizi izan dabelako sentipen hori, dala irakaskuntza-praktiketako zentroetan halako esanak entzun deutsiezalako ikasleai.

Horren harira etorri dira talde txikiaren eztabaidagaiak:

Gaztetxuen artean euskara gitxi erabilten dala ta, danak datoz bat zeozer egin behar dala egoerea aldatzeko; halan da bere, inposaketa ez beste metodo bat erabili beharko litzakela dinoe. Euren eikastetxeetan jasoten ohi ziran egoerak gogoratu ditue: irakasleek euskeraz egitera "behartzen" zituezan ikasleak; eztabaida-saioko partaideek dinoenez, 14-15 urte daukazuzanean irakasleen kontrako jarrerea daukazu, eta irakasleek euskeraz egiteko eskatu ezkero, ikasleek (nahita) bestela egiten dabe. Ganera, irakasleak behin eta barriz gauza bera errepetidu ezkero, ikasleak hizkuntzeari berari gorrotoa hartu leikiola aitatu dabe.

Parte-hartzaileak eurak irakasle izango diran aldetik, bata oso arduratuta agertu da ohartu danean  ikasleengan zelango eragina izan leikean irakaslearen presinoak. Baia, orduan, “zer egin behar dot?, zelan jokatu behar dogu, zer jarrera hartu behar dabe irakasleek?” galdetu dau. Ozen gogoeta egiten ahalegindu dira danak, baia gatx egin jake erantzun argi bat topetan: ez daukie erantzunik. Edozelan bere, bat etorri dira: zelan edo halan lortu egin behar da ikasleak motibetea, presionau barik. Zelan egin hori? Horixe da gakoa.

Ikasleen akatsak zuzendu behar ete diran, horixe bere izan da beste eztabaidagaietako bat. Garrantzitsua dala akatsak zuzentzeko ahalegina, baina moduetan sakondu behar dala dinoe. Gehiegizko zuzenketak ez ete dauan ikasleen motibazinoa txikitzen, zalantza horixe agertu dabe.

Ikasleen motibazino faltea euskerea irakasteko erabilten diran metodologietan be ikusten dabe parte-hartzaileek eta etorkizuneko irakasle izango diran aldetik, konpromisoa hartu dabe arlo horretan lan egiteko. Arduratuta dagoz edozelan bere: kontzientzia, konpromisoa eta gogoa badaukiela, baia ez dagozala seguru zeregin horretan lan egiteko tresna egokirik ba ete daukien.

Erantzukizun oso-osoa ez dala eskolearena, hori bere aitatu dabe, baia horrek ez dau esan gura hizkuntzak irakasteko metodologiak zahartuta geratu ez diranik. Horretan egin behar dau bakotxak ahal dauana: parte-hartzaileen eretxiz, alde batera itxi behar dira "errepikapen hutsez" ikasteko ariketak, euskerea ikastea motibazino-iturri izatea lortu behar da, gozagarri izatea, gaztetxuenai euskeraz egiten daben personaia-ereduak (musikari, futbolari…) agertu behar jakiez…

Parte-hartzaileetako batek (nagusienak) kontau dau berak oso modu naturalean ikasi ebala euskerea bere ikastetxean, ez daukala garaitikoen pertzepzino hori, hau da, berak ez dauala uste euskerea testuingururik bako ariketen bidez ikasi dauanik. Hari horretatik tiraka gogoeta hauxe egin dau ikasleetako batek: “nagusienak halako sentipena badauka, ez ete goaz atzera metodologietan? Eze, hogei urte gazteagoa naz ni eta halantxe erakutsi gura izan deustie euskerea: aditzak hutsuneetan sartu eta sartu ibili naz… Aurrera barik atzera goaz, orduan?”.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu