'Moonrise Kingdom'

Karolina Almagia 2012-06-25 14:27   Zinema kritikak

Irudi indartsu eta enkoadraketa bitxiak erabilten ditue bizitzako aldaketa txiki eta handiek personaiei zelan eragiten deutsen azaltzeko. Holan, personaiak batzuetan patetikoak begitantzen jakuz, eta beste batzuetan heroien antza hartzen dabe.

'Miel de naranjas'

Karolina Almagia 2012-06-12 10:58   Zinema kritikak

Ederto girotu dabe, zuzendaritzea egokia da, eta musikea, bikaina. Ez da, ezelan be, pelikula txarra. Halanda be, ez dauka indarrik, motela da.

Les Lyonnais

Karolina Almagia 2012-05-07 17:53   Zinema kritikak

Gidoiaren gorabeherek ez zaitue ezustean atrapetan, zer gertatuko dan aurreikusten baita. Bestalde, gauza onak be badaukaz. Entretenigarria da, ondo filmauta dago eta amaierea indartsua dauka. Errealidadean oinarrituta dago eta horrek aparteko interesa emoten deutso.

Take Shelter

Karolina Almagia 2012-04-16 15:38   Zinema kritikak

Halan da be, film on honi atxakiren bat ipintekotan, amaierea ez dot ulertzen. Zorotasuna kutsagarria dala esan gura ete dau?

'Intouchables'

Karolina Almagia 2012-03-28 15:47   Zinema kritikak

Igazko Donostiako Zinemaldia itxi eban filmak, sekulako arrakastea izan dau ordutik, batez be Frantzian. Baina, Intouchables beste komedia komertzial bat baino ez da. Originaltasun gitxi dauka filmak. Esandakoak esanda, filmak baditu gauza onak be. Entretenigarria da, ez dau ikuslea aspertzen, eta hori beti da eskertzeko modukoa.

'The Ides of March'

Karolina Almagia 2012-03-12 16:47   Zinema kritikak

Pelikula honegaz, George Clooneyk barriro be erakutsi deusku zinema kritikoa eta jakingurea biztuten dauena egiteko bildurrik ez dauakala. Aktoreen lana nabarmendu behar da: Clooney eta Golingena, jakina, baina Philip Seymor Hoffman eta Paul Giamattirena bere bai.

'Katmandú, un espejo en el cielo'

Karolina Almagia 2012-02-15 14:16   Zinema kritikak

Irakasle katalanaren istorioa kontetako egokiago izango litxake dokumental bat egitea. Fikzinozko pelikulea egiten badozu, argumentua interesgarria izan behar da. Eta pelikula honek aspertu egiten dau.

The descendants

Karolina Almagia 2012-02-02 16:55   Zinema kritikak

Amerikar famalia honetako kideak benetakoak dira, ez dira karikaturak; umeek sufridu egiten dabe, umeek okerkeriak egiten ditue, ez dira maitagarriak; eta nerabeak, jagokien lez, jasanezinak dira. Clooneyren personaia horreekaz danakaz konpondu behar da. Bitartean, emaztearen infideltasunak eta haren heriotzak itxitako hutsuneari aurre egin beharko deutse.

'La chispa de la vida'

Karolina Almagia 2012-01-16 17:49   Zinema kritikak

Berba bat aukeratu behar baneu filma definitzeko ondokoa izango litxake: karikaturea. Baina lehenengo eszenatik hasita, ezer ez da sinisteko modukoa. Karikaturak dira nagusia, han eta hemen. Ez naz momentu baten be filmean sartu.

'The Artist'

Karolina Almagia 2012-01-02 14:34   Zinema kritikak

Gatxa da ulertzea zelan konbentzidu zituan Michel Hazanaviciusek produktoreak zuribaltzezko film mutu bat egiteko. Edozelan be, zuzendari frantziarrak lortu eban proiektu bitxi hau aurrera ataratea. Produktoreak pozarren egongo dira orain. Izan be, aurreikusitakoaren kontra, pelikuleak arrakasta itzela izan dau.

'Medianeras'

Karolina Almagia 2011-12-15 12:31   Zinema kritikak

Medianeras ez da maisu-lana, batzuek esan daben lez, baina ikusleek ondo hartu dabe. Komedia erromantikoen osogai guztiak daukaz. Dibertigarria da, eta Woody Allenen lanak darkarskuz gogora. Wallyren bila dabilen andrea eta ordenagailuko sagu bihurtu dan gizona; hain hur eta hain urrun bata bestearengandik.

'A dangerours method'

Karolina Almagia 2011-12-13 10:01   Zinema kritikak

Zuzendariak sano ondo jaso dau sasoiko giroa, eta garaiko dilmak gogoko dituanak benetan be gozauko dau. A dangerours method luzea eta apur bat aspergarria begitandu jat; Cronenbergek aurreko pelikuletan erakutsi dauen asaldatzeko gaitasunaren faltea igarri dogu.

'Melancholia'

Karolina Almagia 2011-11-29 16:24   Zinema kritikak

Akaso, metraje apur bat sobran dauka, lehenengo atalean, batez be. Dana dala, Lars von Trier-ek badaki zelan atrapau ikuslea: irudi indartsuak, misterioz betetako personaiak, Wagnerren musikea, plano geldoak eta eszenatoki magnetikoa.

'Carnage'

Karolina Almagia 2011-11-22 12:20   Zinema kritikak

Roman Polanskik istorioak aukeratu eta pantailaratzeko betiko maisutasuna erakutsi deusku oraingoan be. Yasmina Rezak idatzitako testu bikaina izan dau oinarri, puntako aktoreak izan ditu, eta eszenaratze perfektua lortu dau. Horreek danak pelikulearen osogaiak. Ez dogu gehiagorik behar.

'No habrá paz para los malvados'

Karolina Almagia 2011-10-31 11:25   Zinema kritikak

Aktoreek benetan be lan ona egin dabe; Helena Miquelen lana nabarmentzekoa da, akaso Coronado larregi aktuetan dau. Erritmoak eutsi egiten dau hasieratik amaierara, nahiz eta lehenengotan arinago doan. Pelikulearen tonoa gogorra da, eta mingotsa.

Urte berri on, amona!

Karolina Almagia 2011-10-07 15:27   Zinema kritikak

Akaso ez da pelikula borobila, izan be batzuetan erritmoak behera egiten dau eta gidoiak badauka hutsuneren bat, baina osotasunari erreparauta, pelikula ona da. Montserrat Carulla aktore katalanak ederto jokatzen dau bere papelea, eta beste guztiak be sano ondo egiten dabe, umeek bere bai.

El hombre de al lado

Karolina Almagia 2011-09-13 10:41   Zinema kritikak

El hombre de al lado filma da zinemagintza argentinarraren azken aurkikuntzea. Aurrekontu gitxiko film honek gidoi originala eta zaindua dakar, nahiz eta, zoritxarrez, minutu batzuk sobran euki. Pelikulearen leloa auzokideak ez dira hautatzen da.