Cirkus Colombia

Karolina Almagia 2011-07-28 10:56   Zinema kritikak

Badakigu zer kontau nahi deuskun, baina hori ez da nahikoa. Are gehiago, hurrengo sekuentzian zer gertatuko dan badakigu hasieratik amaierara. Horregaitik, askoz interesgarriagoa egiten jaku istorioaren mamina eta oinarria, istorioa bera baino

Blackthorn

Karolina Almagia 2011-07-19 12:35   Zinema kritikak

Alkarrizketa politak, paisaia zoragarriak eta, sakonean, kolonialismoaren gaia barriro. Batzuetan filmak ez dauka indarrik, baina ondo eginda dago, eta gustura ikusten da pantaila handian.

White Material

Karolina Almagia 2011-07-14 12:46   Zinema kritikak

Calire Denis zuzendari frantziarrak hogei urteko ibilbidea dauka zinemagintzan, baina hau da hemen ikusten dogun bere lehenengo filma. Denisek Afrikan pasau eban umearoa eta kontinente horregaz lotura handiak ditu.

Les petits mouchoirs

Karolina Almagia 2011-06-30 12:07   Zinema kritikak

Les petits mouchoirs film ona izan eitekean, baina huts egiten dau bere gehiegikeriagaitik. Gehiegikeria luzeereari jagokonez, eta gehiegikeria behar dana baino gehiago erakusten deuskulako. Eta hau danau ordubete eta erdian kontau ahal zana ia hiru orduz jasan ostean.

Un cuento chino

Karolina Almagia 2011-06-27 13:53   Zinema kritikak

Originala, dibertigarria, sakona eta soila aldi berean, Un cuento chino oso film gomendagarria da. Barriro be argentinarrek zelan egiten dan zinea erakutsi deuskue.

The tree

Karolina Almagia 2011-06-22 12:43   Zinema kritikak

Deja vú sensazinoa ixten dau, ez dau beteten, nahiz eta ume protagonistea oso erakargarri eta maitakor agiri. Dana dala, badira eszena ederrak The tree lanean, berbarako, neskatoa itsaspean dagoala marmoka bat topetan dauenean.

'On Kixote' berezia taularatuko dabe Gallartan, herriko aktoreak, artistak eta musikariak partaide dirala

Karolina Almagia 2011-05-24 14:44   Kulturea

Maite Agirrek zuzenduko dau egitasmoa eta udan gauza bera egingo dau Mexikoko Zacatecas herrian, lana hango errealidadera egokituta

¿Es usted, también, Don Quijote? Zu ere On Kixote? titulupean, Agerre Teatroak eszenaratze esklusiboa atondu dau Gallartarako. Maite Agirreren testua Cervantesen lan klasikoan inspirauta badago be, zertzelada esanguratsuen bidez, burdinaren euskal industriaren motorra izan zan Bizkaiko eskualdearen hist.oriara egokitu dau egileak

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Midnight in Paris

Karolina Almagia 2011-05-17 17:52   Zinema kritikak

Ezer ez da barria film honetan: personaiak ezagunak egiten jakuz, gaiak betikoak dira, eta eszenatokiak be antzekoak. Woody Allen da. Ez dago sorpresarik. Maisua da Allen egoera absurdoak asmetan, alkarrizketa ezinezkoak alkarizketa normal moduan aurkezten.

No tengas miedo

Karolina Almagia 2011-05-13 12:55   Zinema kritikak

Sei urte dira Montxo Armendarizek azkenengo pelikulea estreinau ebanetik. Orduko Obabak eta oraingo No tengas miedok ez daukie zerikusirik, ez edukian, ezta forman bere. Meritu handia dauka gai hain korapilatsua 'moralina' barik pantailaratzea.

Happythankyoumoreplease

Karolina Almagia 2011-04-18 15:00   Zinema kritikak

Belaunaldi baten erretratu samurra, zorrotza eta gazduna da pelikula gomendagarri hau. Erraza da itxureari jagokonez, baina guztiz kontrakoa oinarrian.

In a Better World

Karolina Almagia 2011-04-12 12:52   Zinema kritikak

Pelikulearen amaierea apur bat artifiziala da. Dana dala, amaiera zoriontsua eukiko ez baleu Film Atzerritar Onenaren Oscar saria jasoko ete eban? Pentsetan dot ezetz.

Never let me go

Karolina Almagia 2011-04-05 15:40   Zinema kritikak

Interpretazino batzuk bikainak izan arren, erritmoa falta jako, eta ez dau pertsonaiakazko enpatiarik sortarazoten. Ez dau emozionetan eta tarteka aspergarria egiten da. Zine aretotatik urten eta berehala ahaztuten dan pelikula horreetakoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Imanol Marrodanen pinturak eta eskulturak ikusgai, Bilboko Krisis Factory galeria barrian

Karolina Almagia 2011-03-22 11:34   Kulturea

Bilboko erdialdean, Estraunza kaleko 7.ean, zabaldu barri ditu ateak Krisis Faktory galeriak. Ikusgai dagoan lehenengo erakusketea Imanol Marrodanena da, eta apirilaren 30arte egongo da, hain zuzen be. Artistearen pinturak, argazki pintatuak eta eskulturak batu ditue areto barrian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Black Swan

Karolina Almagia 2011-03-21 11:01   Zinema kritikak

Ez nator bat maisu-lana dala esaten daben horreekaz guztiakaz, ez deust holako sentsazinorik eragin, filmak nahikoa hotz itxi nau. Esan nahi dot metraje guztian ezin izan dodala ahaztu film bat ikusten nagoala eta hori da oso sinisgarria egin ez jatalako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mikel Hernandez Abaitua: 'gurea lako herri bat 50 urtean euskaldundu daitekela uste dauenak ez daki ezer soziolinguistikaz'

Karolina Almagia 2011-03-04 14:34   Barriketan

Idazlea

Harkaitz Canok eta Juan Kruz Igerabidek Municheko artisten egoitza batean bizitakoaren testigantzea batu dabe

Karolina Almagia 2011-02-11 15:46   Kulturea

2009ko udagoienean Jaun Kruz Igerabidek eta Harkaitz Canok hainbat aste emon zituen Villa Waldberta artistentzako egoitzan. Bertan bizitakoak batu ditu Cervantes Institutuak gaztelaniaz, alemanez eta euskeraz argitaratutako Cuadernos de Villa Waldberta liburuxkak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)