Txapela kenduten dot...
2014-04-29 17:49 MusikeaFutbola gustoko dot, baina gero eta argiago daukat ez dakidala askorik futbolari buruz. Aurtongo denporaldiaren hasikeran zalantza piloagaz ikusten neban Ernesto Valverde hautatzea entrenatzaile lez eta ikusitakoaren arabera, argi dago pertsona egokia zala.
Nortasun handikoak ala lotsabakoak?
2014-04-23 19:07Sarritan esan izan da politikagintzan ibilteko nortasun haundia behar dala. Akaso ez dot ondo jakingo zer dan nortasuna edo akaso dalako nortasun horreri lotsabakokeria esaten dotzatela nik.
Trenak alkarren kontra eta korrika
2014-04-11 19:53 MusikeaArgi dago Catalunyako erabagiteko eskubidea ez dala Espainiako Konstituzinoan sartuten. Argi eta garbi adierazoten da Konstituzinoan nazino bakarra dagoala Estaduan, Espainia. Gainontzekoak ez dira esistiduten eta kitto.
Hollande errudun?
2014-03-31 19:53Egurra hartu dabe Frantziako sozialistek udal hauteskundeetan. Francois Hollande, presidenteak Gobernua goitik behera aldatu dau mezua ulertu egin dauela azaldu guran, baina ez dakit arazoa gobernua baino presidentea bera ez ete dan.
Astebete pasau bada be...
2014-03-25 17:39 BertsolaritzeaEzin dot burutik kendu Andina Pereirari Mungian jazotakoa. Ustezko hiltzailea nondik etorren kontuan hartuta, asko dira nire inguruan jota dagozanak.
Inaki Azkuna
2014-03-24 02:00Akaso Bilbon aspalditik bizi ez nazelako izango da. Akaso Iñaki Azkuna aspaldian ezagutu nebalako izango da. Edozelan be, kosta egiten jat ulertutea bera hil eta gero sortutakoa.
Ukraniatik jatorkun lezinoa
2014-02-28 19:46 Euskerea berbagaiBegiak zabal zabalik nabil jarraituten Ukranian jazotakoa. Are gehiago gurean Europari buruz zabaldu dan sentimendua gogoan izanda.
Pausu txikia, pausu sorta baten barruan
2014-02-21 19:33Jakinmina egoan, danok zain eta egia esanda ez da horrenbesterako izan. Komando batek erabili izan dauen arma eta lehergaiak entregau ei ditu ETA erakundeak. Urratsa da, aurrerapausua, baina nekez esan leiteke hauĀ amaitu egin danik.
Nafarroan naturala dana
2014-02-18 17:57Nafarroan pasetan dana ez da bape harrigarria. UPNk eta Barcinak urteetan gura dabena egin izan dabela eroak be badaki. ETA, Bildu, euskaldunak edo bilbotarrak, bere burua babestuteko erabilten daben ezkutua, oso argudio zahar eta ezaguna da.
Eskuindarrak, ultraeskuindarrak, ultraultraeskuindarrak...
2014-02-05 18:47Gaizto-gaiztoa nazala esango deuste, baina irrifartsu nabil ikusten eskuin espainarraren munduan dagoan saltsea. Are irrifartsuago CSIren azken inkestea ikusi eta gero. Badakigu, jakin, CISen daturik interesgarrienak ez dirala kaleratuten, baina nik esango neuke mobimentu interesgarriak dagozala eta izango dirala Europar Parlamentuko hauteskundeak izan arte.
Ze arraio joango ete da Europako Parlamentura?
2014-01-26 19:09Sarritan esan izan da jente askok ez dituala serio hartuten Europako Parlamenturako hauteskundeak. Parte-hartze portzentajea baxua izaten da eta esperimentuak egiteko erabilten dau batek baino gehiagok. Adibide lez, gogoratu daigun Ruiz Mateos enpresagizonaren alderdiak jesarleku bi lortu zituala orain urteak.
Amesetan ostera be?
2014-01-21 17:17 Euskaldunak munduanHarrituta ikusi neban atzo Athleticek Valladoliden kontra egindako partidua. Lau gol sartu zituan baina ez zan inor harrituko lau izan barik zortzi sartu izan balebez.
Zapatuko manifestazinoaren haritik
2014-01-13 02:26Pentsetan doten modura esango dot: ez nintzan gustura egon zapatuko manifestazinoan. Uste izan neban eta gaur be uste dot ez eukala ez hankarik ez bururik lehenengo deialdiaren debekuak. Madrileko botereen itsukeriak zeozelango erantzun politikoa merezidu eban.
Serio serio
2013-12-17 17:31Catalunyan serio serio dabilzala frogatu dabe. Galdera bi aurkeztu dabez herriari aurkezteko. Ia Catalunya estatua izan behar dan erantzun behar dabe lehenengoan. Ia Estadu independientea izan behar dan bigarrenean.
Zertako?
2013-12-11 19:56 MusikeaParot dotrina izenekoa bertan behera geratu zanetik ikusi izan doguz kalerako bidean orain urte piloa ezagunak egin ziran ETA erakundearen partaideak.
Zertako erabili Google maps?
2013-11-25 01:26 BidaideGaur frogatu dot Google mapsegaz bidaia egitea sufrikarioa izan leitekela. Hiru bider hartu dot okerreko bidea, norabideak ezin txartoago egoazan adierazota eta bai distantzia zein denporeak ez etozen bat errealidadeagaz.
Susmo onik ez
2013-11-11 14:53Egia onartu behar dot: ez dakit ondino nondik nora doan Fagor kooperatibearen sugetzarra. Edo. hobeto esanda, ez jat bape gustetan ikusten dana. Inor gitxi atara da esplikazinoak emoten eta are gitxiago erantzukizunak hartuten.
Eta erantzukizuna?
2013-10-29 16:05Esanda dago: Fagor Elektrotresnak kooperatibeak kudeaketa arazo larria eukan eta arinago ahalegindu behar zan ha arazoa konponduten. Ez dau inok esaten nok daukan horren errua, baina argi daukat norbaitek ez dauala ondo egin bere lana. Nor hasiko ete da izenak emoten?
Zer ete naz?
2013-10-07 17:58 Euskaldunak munduanIsabel San Sebastianen esanetan, ETAkoa naz euskeraz sarri eta gustura egiten dotelako. Besteren batek pentsauko dau espainola nazala euskerea ezin dala inponidu pentsetan dodalako.
Atzo Forondan
2013-09-30 19:03 BarriketanGaurko egunkarietan Alderdi Egunaren ganeko irudi politak agertzen dira, ikurriñak, pertsona irrifartsuak, familiak, jaia... Urtero pasau izan ditut momentu goxoak ospakizun honetan. Aurten, halanda be, beste irudi bat geratu jatan begietan itsatsita.