Sagar ustelak harrapau guran

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-10-31 19:06

Espainiako politikagintzan populismoa izango ete da nagusi? Nagusi izango ete da lider kariskamatikoak esandakoari jarraitutea eta sasisoluzinoak aurkeztea?

Zamudio Fest

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-10-30 17:56

Nor aspertuko ete da Zamudion asteburu honetan?

Konsultarik ez, hauteskundeak!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-10-21 16:58

Argi dago zemendiaren 9an ez dala konsultarik egingo Catalunyan edota egingo dana antzerkia besterik ez dala izango. Konsultearen alde egozanak, modu baten ala besten, hauteskundeak eskatuten dabilz.

Burua landu beharra

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-09-29 17:32

Ahoa zabalik ikusi neban joan dan zapatuan Athleticek San Mamesen jokatu eban partidua.

Abortoaren lege barria ez da jaioko

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-09-24 18:50

Eztabaida zaharrak dira honeek. Nekez ulertan da zergaitik gabilzan Estadu espainarrean Europan gaindituta dagoan eztabaida honegaz. Alderdi Popularreko jarraitzaile askok legea bertan behera laga gura baeben be, denpora luzean ibili da Gallardon ministroa abortau ahal izateko posibilidadeak murriztu guran. Eta pentsauezina da Raxoi presidentea eretxi berekoa ez dala pentsetea.

Europako mapea aldatuko ete da?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-09-17 19:31

Europa eta mundu osoa Eskoziara begira gagoz. Independentziari bai ala ez esango dabe eskoziarrek. Inkestak ez datoz bat iragarpenea egiteko orduan. Gehienok adierazoten dabe ezezkoak oso gitxigaitik irabaziko dauela, baina diferentzia horren txikia danean edozein gauza pasau leitekela dinoe.

Zu zara nagusia!! Baina...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-09-02 17:50

Champions Leaguen izango doguz zurigorriak Napoliren kontrako partidatan nagusitu eta gero. Estaduko Ligan igezko nagusitasuna agertuten hasi dira Ernesto Valverderen mutilak. Ez dau emoten Herreraren faltea lar igertan danik.

Iluntasun personala, hori bai hori zama!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-08-30 02:09

Uda honetan zerutik infernura pasau naz, argitik iluntasunera, zoriontasunetik atsekabera.

Zelan pagetan dira batzokiak?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-08-11 19:44

Onartu egin behar dot haserratu nazala Nerea Llanosek eta Iñaki Oiartzabalek batzokien ganean esandakoa entzun nebanean. Ezjakintasuna ezin da izan. Eurena fede txarra besterik ez da.

Dana emon bihar jako...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-08-01 18:55

Onartzen dot hunkitu egin nintzala atzo Eusko Alderdi Jeltzalearen fundazinoaren urteurrenaren ospakizunean Ken Zazpiren Mendigoixaliarena entzun nebanean.

Agur, baltzez jantzitako gizonak...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-07-21 20:26

Bilbao Basket taldearen ibilbidea amaitu egin dala esan leiteke. Ez dot argi ikusten nondik etorriko jakien burua aterateko behar daben dirua. Bizkaiko basket zaleak triste dagoz.

Amaitu da Futbol Txapelketea!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-07-14 20:23

Futbola: Ingalaterran asmautako kirola. Alemania beti garaile. Halan dino esaldi klasikoak. Esaldi klasikoa ez da erabat bete azken urteotan. Espainia nagusi izan dan bitartean, Alemaniak ez dau titulurik eskuratu. Ez naz futbol aditua, baina ikusi dotanaren arabera, onenak irabazi dau.

Extreme Bilbon: goi mailako rock musikea gure artean

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-06-29 23:34

Gustura baino gusturago atzo gaueko kontzertuan. Ezin neban sinistu notizia: Extreme taldea Bilbon. Ezagun asko ez ziran enterau. Publizidade askorik ez zan egon. Akaso ez zan beharrezkoa Boluetako Santana aretoa beteteko.

Futbola, zirkua eta besteak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-06-24 18:25   Musikea

Deigarria da zelan aldatu dan Munduko Futbol Txapelketearen inguruko informazinoa Espainako selekzinoaren porrotaren ondoren. Eta partidakaz lotuta dagoan publizidadearena deigarriagoa da. 

Baina nor da Felipe?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-06-11 19:07

Gustau ala ez Felipe Borboikoa izango da Espainiako hurrengo erregea. Eta egun gitxi barru izango da hori. Ez da ikusten Monarkia kenduteko eta bere ordez Errepublikea ezartzeko pasino berezirik. Indar politiko nagusiak sendo dagoz Monarkiaren alde. Sozialistek gura dabena esango dabe baina zenbaiten plantak itxurak baino ez dira.

Hauteskundeen ostekoak (eta III)

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-06-01 01:03

Baina nok irabazi ditu hauteskundeak gurean? Alkargo autonomoaren emoitzak ikusita EAJk. Hegoalde osoa hartute EH-Bilduk.

Hauteskundeen ostekoak (II)

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-06-01 00:51   Musikea

Ez dakit ze neurriko desesperazinoa izan behar dauen persona batek Frantziako Front Nacional edota Britainia Handiko UKIP lako lunatikoei botua emoteko. 

Hauteskundeen ostekoak (I)

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-06-01 00:45

Nok esan dau hauteskundeak ez dabela ezertarako balio? Harritute ikusten nabil Espainiako Alderdi Sozialistearen barruan jazoten dana. Benetan uste eben hauteskundeen aurretik agintari sozialistek Rubalcaba zala hautagai egokia hurrengo Hauteskunde Orokorretarako?

Hauteskunde kanpainan gagoz, benetan...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-05-19 19:06

Guzurra emoten badau be, hauteskunde kanpainan gagoz. Zain ta zain nago ia jazoera interesgarriren bat ikusten/entzuten dan eta itxura guztien arabera halaxe jarraituko dot domekararte.

Futbol et panem

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-05-10 17:45

Udan gagoz. Ustez, deskantsetako sasoia da, baina burua okupauta izateko arrazoi piloa dago. Uritar askok ikasi dau egunotan zer dan arrisku saria, dirua eskatzeko orduan pagatzaile txarrek pagau beharreko gainprezioa.