‘La Fanfare en Petard’, Banden eta Kaleko Musikaren IV. Nazinoarteko Haizetara Lehiaketearen irabazle

Bizkaie! 2009-06-22 11:36   Musikea

‘Festicultores Troupe’ bandeak irabazi dau ikus-entzuleen saria, eta ‘La Fanfare en Petard’ taldekoa dan halkona, Guillaume interpreteak, musikaririk onenaren saria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txikien txapela Lapurdira eta handiena Gipuzkoara

Bizkaie! 2009-06-22 11:13   Bertsolaritzea

Euskal Herriko XXI. Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, txikien mailan Ortzi Murua azkaindarra izan zan txapeldun eta Mikel Iturriotz urretxuarra txapeldunorde. Handien mailan Ane Iturriotz urretxuarrak eskuratu eban txapela eta Ane Labaka lasartearrak bigarren postua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Musikea eta jantzak protagonista Getxoko astegoien kulturalean

Bizkaie! 2009-06-17 15:45

Barikuan hasita, Kantuketan, Euskarashowa, Getxotar Dantza Eguna eta Getxotar Abesbatzen Eguna ekimenak izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jon Enbeitak bakarlariaren irudia aldarrikatu gura dau 'Hainbeste, hain gitxi' diskoagaz

Saioa Torre Gereketa 2009-06-17 15:31   Musikea

'Bakarlariaren irudia goraipatzea, aldarrikatzea da disko honen helburu garrantzitsuena', dino Enbeitak. Halanda be, 'lana polito plazaratzeko, kolaboratzaile-talde batez inguratu naz'. Honako honeek osotu dabe musikari-taldea: Arkaitz Miner, Jesus Aranburu, Itsaso Etxebeste, Ekain Elorza, Jon Enbeita eta Rafa Rueda.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Asiako hamar uririk onenak

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-06-17 11:29   Bidaide

Artikulu hau idazteko ideia abrozimentuari aurre egiteko metodo moduan sortu zan, baina emoitzak benetan interesgarriak dira. Lagun bat etxera bazkaltzera etorri zanean hasi zan dana. Bidaia-giden editorialetan parte hartzeko eskatu eustan, modu sinbolikoan baino ez bazan be: 'zure lagunei zuzendutako Asiako hamar uririk onenen zerrendea osotu behar zeunke'.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Euskal Herriko XXI. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Altsasun jokatuko da bagilaren 20an

Bizkaie! 2009-06-16 11:41   Bertsolaritzea

Ikastolen Konfederazinoak, Bertsozale Elkartearen lankidetzeagaz eta Altsasuko Udalaren babespean antolatutako txapelketako finala Altsasuko Burunda frontoian jokatuko da datorren zapatuan, bagilaren 20an, goizeko 11:00etan hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fanfarre, Banda eta Kaleko Musika Taldeen Nazinoarteko IV. Haizetara Lehiaketea Amorebieta-Etxanon

Bizkaie! 2009-06-15 14:43   Musikea

Datorren astegoienean, bagilaren 19tik 21era, IV. Haizetara Lehiaketea izango da Amorebieta-Etxanon. Aurreko hiru ekitaldietan izandako arrakastearen ondoren, laugarren honetan sei herritatik datozen bederatzi banda izango dira, ikus-entzuleen gozamenerako, dixieland, funky, latin-funk, ska eta rythm´n blues lako estiloak jorratuz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kepa Junkerak Nizako Melonius Quartet taldeagaz egindako 'Fandango Provença Sessions' diskoa aukeztu dau

Bizkaie! 2009-06-12 10:57   Musikea

Zuzeneko aurkezpen-kontzertua gaur bertan izango da, Bilboko Guggenheim Museoan, 19:30ean. Diskoa aurkezteko ordu erdi inguruko zuzeneko emonaldiaren ondoren, Junkerak eta Nizako taldekideek bertaratutakoekin berba egingo dabe sormen-prozesuaz eta, gero, galderak egiteko aukerea egongo da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaur hasiko da Getxoko Blues Jaialdia Lonnie Brooksen eskutik

Bizkaie! 2009-06-12 10:51   Musikea

Bagilaren 12tik 14ra, besteak beste, Lonnie Brooks Band, Mike Hammer & The Taxi Drivers eta Johnny Mars Blues Band izango dira Getxon

Eguneko protagonistea Lonnie Brooks gitarra-jole beteranoa izango da, eszenatokien gainean berrogei urte baino gehiagoko ibilbidea dauena. Horren aurretik Belceblues talde bergararra jardungo da, 'Infer' bere lehenengo diskoaren kantak eskaintzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Juanra Madariagak gure izanari errepasoa egin deutso 'Eroriaren logika' poema liburuan

Saioa Torre Gereketa 2009-06-11 15:42   Kulturea

'Espazio oso luzean idatzitako lana da. Orain dala bost urte ataratako azken liburutik hona, poemak tanttaka etorri jataz; azken batean, erorketa txikiak izan dira guztiak'. Denpora luze horretan sortutako poemak oso autonomoak, indibidualak izan dirala zehaztu dau autoreak, 'baina lana bateratzen hasi nazanean konturatu naz danak doazela bide beretik'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaitarrek gastu guztiak pagauta izango ditue UEUren Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2009-06-11 12:11

Krisialdiagaitik diru-laguntzino ugari izango dabe Udako Ikastaroetan parte hartu gura dabenek. Bizkaitar ikasle eta lanbakoek, berbarako, Bizkaiko Foru Aldundiari esker, ikastaroen matrikulea, joan-etorriak, ostatu-gastuak eta mantenuaren % 100 pagauta izango ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaltzaindia Bilboko Liburu Azokan

Bizkaie! 2009-06-09 14:40   Kulturea

Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztuko ditu Bilboko Liburu Azokan: lehenengoa, 'Estigmatizados por la guerra', Gorka Aulestiarena gaur bertan (bagilak 10) eta 'Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M. Azkueren pentsaera eta obra', Jurgi Kintanarena, barriz, bihar, bagilak 11.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

50.000 lagun Getxoko Eskulangintza Azokan

Bizkaie! 2009-06-08 15:41   Kulturea

Getxoko 26. Eskulangintza Azokara 50.000 lagun inguru hurreratu dira. Beraz, Azokeak 2007ko emoitzak barriro be eskuratu ditu. Urte horretan lehenengo aldiz egin zan azokea haize zabalean eta igaz ez zan holako erantzunik jaso, euri zaparrengaitik gehienbat. Aurten, hiru egunetan plazea eta inguruak jentez ganezka egon dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Beñat Olano eta Ander Solozabal gasteiztarrak, Arabako eskolarteko txapeldun

Bizkaie! 2009-06-08 11:14   Bertsolaritzea

Txapelak bigarrengoz Ander Solozabalen burua aukeratu dau, eta bigarren saria igaz hirugarren geratu zan Xabi Igoarentzat izan da. Bi honeek eskuratu dabe, Beñat eta Perugaz batera Altsasun jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finalerako txartela. Finala bagilaren 20ean izango da, Altsasuko Burunda pilotalekuan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Beñat Mendia eta Pello Ormazabal txapeldun Bizkaiko Eskolartekoan

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-06-08 11:07   Bertsolaritzea

Barikuan jokatu zan Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketea Indautxuko 'El Carmen' aretoan. Gustura entzuteko moduko saioa izan zan. Danek egin eben ahalegina, baina, azkenean, bertsoren bat 'azarteteak' ipinten deutsu txapela buru ganean, oindino gehiago edade honeetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)