'Munduko Jendeak' jaialdiak euskaldunak eta etorkinak batuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2009-09-14 15:50   jardunaldiak

Hirugarren urtez, Munduko Jendeak Jaialdiak euskal gizartearen eta Bizkaian bizi diran etorkinen arteko alkarkidetzea sustatuko dau gaurtik irailaren 20ra bitartean. Danetara, 30 ekitaldi baino gehiago antolatu ditue eta, tartean, hainbat herrialdetako produktu tipikoen eta turistikoen erakusketak be izango dira Arenalean jarritako hogeta hamar stand baino gehiagotan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bandak izango dira protagonista 'The Pub Ibiltaria' ekimenaren datozan 13 edizinoetan

Saioa Torre Gereketa 2009-09-14 15:40   Musikea

Azken 13 urteotan jasotako 226 kanta batzen dituen errepertorioa 'kontzertu demokratikoak' deritxanak antolatzeko moldatu ditu Oskorrik aurtengo eta hurrengo urteetako Santo Tomas egunetarako. Holan, hemendik aurrerako ziklo barrian ez da grabazinorik egingo, aurreko urteetan grabautako kantak barriro jo baino, lehenengotik hasita, Euskal Herriko Banda eta Musika Eskoletako instumentu guztientzat eginiko partitura erraz eta landuei esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berri Txarrak taldeak zuzenean aurkeztuko dau gaur 'Payola' disko barria Donostian

Bizkaie! 2009-09-14 11:14   Musikea

Bien bitartean, 'Payola' diskoa ondoko helbidean entzun daiteke: www.myspace.com/berritxarrak. Edozelan be, gaurtik aurrera, irailaren 14tik aurrera, salgai egongo da Roadrunner Records diskoetxearen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ian McKellen ingelesak jasoko dau Donostia Saria hilaren 23an

Karolina Almagia 2009-09-11 13:06   Barriak

Donostia, zinemazale guztien helmugea

Urtero-urtero aktore baten ibilbide profesionala saritzen dau Donostia Sariak eta aurten Ian McKellentzat (Burnley, Ingalaterra, 1939) izango da ohorea. Shakespeareren klasikoak jorratu ondoren, aktore britainiarrak ospe handia lortu dau 'Eraztunen jauna' eta 'X-Men' lanakaz. Bi aldiz egon da izentauta Oscar sarietan, 'Eraztunen jauna' (2001) eta 'Gods and Monsters' (1998) filmakaz. Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi eban azken lan horregaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mikel Atxaga kazetari, itzultzaile eta euskaltzain urgazlea hil da

Bizkaie! 2009-09-11 11:05   kulturbiz

Idazle, kazetari eta itzultzaile, diktadura sasoian hainbat ezizen erabili zituan idazteko: Errialde, Mutiozabal, Irastortza, Iraola... 1971n, Zeruko Argia-n hasi zan lanean eta 1977tik orain dala urte bira arte Deia egunkariko kazetaria izan da. Horrezaz ganera, 'Deiadarrak', 'Gaztetxo', 'Ezkontza bidean' eta 'Xalbador' obrak idatzi ditu, azken hori Bidegileak bilduman.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Berbaro Elkarteak 20 urte bete ditu

Bizkaie! 2009-09-11 10:33   Euskerea berbagai

'Euskeraz bizi garenon eta euskerea bultzatzen dogunon bilgunea da Berbaro. Hizkuntzea eta kulturea osotasun baten bi adartzat hartu doguz beti, hizkuntzearen bidez kulturea indartzeko eta kulturearen bidez hizkuntzea indartzeko. Bide horretan aurrera eroan dogun lan egiteko modua euskaldunontzako baikorra eta erdaldunentzako erakargarria gertatu daiten saiatu gara eta saiatzen gara'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Borneoren agurra (II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-09-10 11:26   Bidaide

Borneon, deforestazinoari aurre egin eta suntsitutako oihanak berreskuratzeko ahaleginetan dabizan enpresak egon, behintzat, badagoz. Hori bai, etekina ataratea da euren helburua, mundu garatuaren 'urre likidoa' izan daitekena sortuz: bigarren belaunaldiko bioerregaiak.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

XXIII. Habanera Jaialdiak itsas doinuak ekarriko ditu Getxora

Bizkaie! 2009-09-09 18:46   Musikea

Habanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon barikutik, irailak 11, domekara arte, Getxoko XXIII. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hiru egunez, Portugaleteko Santa María abesbatza, Grup Berngantí kataluniarra eta Kubako Caracol taldea izango dira jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nazinoarteko kaleko musikarien 'Musikale' topaketeak 12 talde ekarriko ditu Bizkaiko lau udalerritara

Saioa Torre Gereketa 2009-09-09 15:20   Musikea

Leioako, Basauriko, Erandioko eta Sestaoko kaleak musikaz jantziko dira irailaren 18tik 20ra bitartean ospatuko dan Musikale Nazinoarteko Kaleko Musikarien IX. Topaketeari esker. Portugaleko Desbundixie, Erresuma Batuko Redding Scottish Pipe Band edota bertoko Turukutupa izango dira, besteak beste, parte hartzaileak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Asiako egileen obrak III. Nazinoarteko Getxophoto Argazki Jaialdian

Bizkaie! 2009-09-08 18:34   Kulturea

Erakusketak hile osoan zehar ikusi ahal izango dira, 2009ko irailaren 10etik urriaren 11ra. Jaialdiaren ekintza nagusiak, barriz, jaialdiaren lehen astegoienean egingo dira, irailaren 11tik 13ra

'Asiako fikzioak' izenpean, gaur aurkeztu dabe Getxoko Portu Zaharrean III. Getxophoto. Txina, Japon, Hego Korea eta Taiwan-eko hogei ospedun egileren obrak aukeratu ditu hirugarrenez jaialdiko komisario lanak egin dituan Alejandro Castellotek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BeƱat Bonilla: 'urrun dagozanak, gogoagaz eta nahiagaz, hur egon daitekez'

Saioa Torre Gereketa 2009-09-07 12:55   Barriketan

'Frieden erfahren-Bakea bidez bide' ekimeneko txirrindularia

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Ruaille-Buaille taldeak diskoa aurkeztuko dau Getxoko folk jaialdian

Bizkaie! 2009-09-04 16:43   Musikea

Ruaille-Buaille talde bizkaitarrak Getxoko folk jaialdiaren azken egunean, irailaren 6an, joko dau, Erromoko plazan, 18:00etan (sarrerea doban), euren diskoa aurkezteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pedro Agilerak 'Naufragio' filmaren errodajeari ekingo deutso Errioxan

Bizkaie! 2009-09-04 15:43   Barriak

'Naufragio' Guardian, Kripanen, Ekoran (Araba) eta Almerian filmauko da, irailaren 7tik urriaren 14ra bitartean

Datorren astelehenean, hilak 7, zuzendari donostiarra bere bigarren film luzea hasiko da filmetan, Arabako Errioxan; 'Naufragio' izenburuko filmean Solo Turé izango da protagonistea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zeanuriko Ermiten XXII. Mendiko Martxea irailaren 13an

Bizkaie! 2009-09-03 16:22

Helburuak domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetea eta herritarrei zein kanpotarrei Zeanuriko (Bizkaia) inguru zabalak eta ondare kulturala ezagutzera emotea dira. Ez dira gitxi, izan be, herri honetan dagozan ermita edota eleizak, danetara hogei.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Getxophoto'09 Alberto Garcia Alix-en 'De donde no se vuelve' proiekzinoagaz abian jarriko da

Bizkaie! 2009-09-03 15:16   Kulturea

Hitzordua irailaren 10eko iluntzeko 20:00etan izango da Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Ikusentzunezkoa egileak berak aurkeztuko dau eta honen ostean, Alejandro Castellote GetxoPhotoko komisarioagaz alkarrizketa bat izango dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bederatzi euskal film Donostiako Zinemaldiko 'Zinemira' atal sortu barrian

Bizkaie! 2009-09-03 11:39   Barriak

Aurten, Imanol Uribe zuzendariak jasoko dau Zinemira saria

Zinemiran ikusgai egongo diran bederatzi film horreetatik sei Donostian estreinauko dira: Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzenduriko 'La máquina de pintar nubes'; Jose Martinezen 'Itsasoaren alaba' dokumentala; Arkaitz Basterraren 'Life and Film'; Andrea Olabarriaren 'Rough Winds'; Gorka Gamarraren 'Umurage' dokumentala, eta Juan Miguel Gutierrezen 'Zuzendu mesedez!' dokumentala.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbo, xakearen uriburu

Bizkaie! 2009-09-02 11:13

Xake Grand Slameko Maisuen Finala Bilbon jokatuko da irailaren 6tik 12ra bitartean, 2008ko Finala jokatu zan leku berean, hau da, Plaza Barrian jarritako kristalezko gela handian. Honeek izango dira aurtengo finala jokatuko daben jokalariak: Sergei Karjakin, Alexander Grischuk, Alexei Shirov eta Levon Aronian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udaltegiak 'Expodistrito'-ren eszenatoki bihurtuko dira

Bizkaie! 2009-09-01 18:07   Kulturea

Gaur, irailak 1, hasi eta abenduaren 31ra arte, ekimen honegaz bat egin daben zazpi Udaltegietako edozeinetara hurreratzen diran bilbotarrek lau erakusketa desbardinez gozetako aukerea izango dabe: lau pintura-erakusketa, hiru argazki-erakusketa eta hogei urte bete dituan Hortzmuga antzerki-talde bilbotarraren ibilbideari eskainitako beste erakusketa bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

35.000 lagun erakarri ditu Getxoko 'Letren Terrazak' ekimenak

Bizkaie! 2009-09-01 15:42

Erabiltzaileen % 65 umeak izan dira

Garagarrilaren 1etik abuztuaren 28ra, Letren Terrazak hogeita bosgarren urtez jarraian atara ditue liburuak kalera, helduen eta txikien gozamenerako. Aurten, gainera, txikientzako ekitaldi barriak antolatu dira. Umeek ezin hobeto hartu ditue 'Antxinako jokoak', 'Baretze eta alkartasun jokoak' eta eskulan tailerrak, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)