Basauriko Ipuin Erotikoen VIII. Lehiaketea, kalidadez beteta

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Kulturea
Aurtengo irabazlea Rafa Ugalde zornotzarra izan da, 'Berriro deituko dizut' ipuinagaz. Hizkuntzea ederto erabiliz, Ugalde alargundutako andra baten ikuspuntuan ipini da, haren bakardadean. Andra horrek, falta jakon sexua ase guran, gero eta handiagoa dan zurrunbilo baten sartuko da, sexurako pasinoa apurka-apurka gehitzen eta konpliketan doan bitartean. Osorik irakurri gura badozue, hona hemen interneteko helbidea: http://www.sustatu.com/1054540707/ipuina.txt Bigarren saria Iruñeako Daniel Martirena kazetariak eskuratu dau, 'Gure txoko mutura bilduz' ipuin labur bezain zoragarria. Inongo artifizio barik ...

Jose Luis Lizundia, hautagai bakarra Satrustegiren lekua hartzeko

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Kulturea
Euskaltzaindiako 24 jesarlekuetako bat hartzeko hautagaia 1966tik da erakundeko behargina. Lau urte geroago, idazkariorde izentau eben eta orain zortzi urtetik hona kudeatzaile zereginak be egiten ditu. Euskaltzaindiaren barruko araudiaren eragile nagusienetakoa izan zan eta onomastika batzordean be lan handia egin dau azken 20 urteotan. Horrezaz ganera, 'Euskal Herriko Udalerrietako Izendegia'. Euskal Abizenen Izendegia', 'Bataio-izenen Izendegia' eta beste argitalpen batzuetan kolaborau dau. Bizkaie!

Laida Martinez Navarro bilbotarrak irabazi dau 2003ko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketea

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Kulturea
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen hogeigarren edizinoan 454 ipuin aurkeztu dira gaztelaniazko sailean eta 20 euskeraz. Aitagarria, gaztelaniazkoen artean, erdiak baino gehiago Euskal Herritik kanpokoak izan dirala eta, horreetatik 28 Latinoamerikakoak. Bizkaie!

Karmelo Etxenagusia, Urrezko Idazluma // Mark Kurlansky, Zilarrezko Idazluma // Unai Elorriaga, Zazpi Kale Saria

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Kulturea
- Mark Kurlansky Idazlea, kazetaria, historialaria, euskal gaietan aditua. Oso oker ez bagagoz, AEBetako egunkarietan idazten dituan artikuluez ganera, bost liburu daukaz plazan eta horreetako batzuk oso ezagunak: 'A Biography of the Fish That Changed the World' edo 'The Basque History of the World'. Horrezaz ganera, gastronomiagaz lotutako idazletzat joten dabe askok, historiako jateko batzuei buruz idatzi dauelako; horren harian, azkena 'Salt' izenekoa, gatzaren ganeko liburua, Bilboko azokan be erosgai izango dan liburua. Azken aldian, AEBetan euskal idazleak ezagutarazoteko bideen bila ...

Labayru Hiztegia, Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik (euskera-gaztelania)

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Kulturea
Adolfo Arejitaren (Zuzendaria) gogoetak: - 'Etxekoa goraldu auzokoa onartuz' Gure zuzendari Ander Manterolak ahotik atara eban esaldi polit hori Labayru Hiztegia (LH) Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian aurkeztu zan egunean, gure lanaren izakerea eta sustraia argiro erakutsi guran. LHak euskera osoa hartzen dau, euskalki eta tradizino idatzi guztietako lexiko-ondarea batu eta landu dau. Baina ahalegin apartekoa egin dau sartaldeko geure euskerea, bizkai euskerea ahalik eta gehien jasoteko. 'Etxekoa goraldu', ze bizkaieradunok geure berbetearen eretxi txarrak galdu gaitu eta geureaz harrotu beharrizan handia ...

'Dzanga geurera'

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Kulturea
Iñigito (Txapelpunk): 'Jente guztia konbidau gura dot maiatzaren 18an Lekeitiora hurreratu daiten; aurten, gainera, Ibilaldia munduko lekurik politenean ospatuko da...' 'Bla, bla, bla, bla, bla. Stop' Txapelpunk taldearen 2. diskoa. Iñigito Txapel Etsaiak taldean ezagutu genduan baina azken bolada honetan buru belarri dabil Txapelpunk proiektuan; honezkero, bigarren diskoa eta bere doinuak Euskal Herritik kanpo be entzun dira zuzenean, berbarako Kuban. Labur-labur baino ez bada be, diskoaren gaineko kontu batzuk jakin guran, Iñigitorengana jo dogu. 1. Azken boladan geratu barik zabilz ...

Mendebalde Kultur Alkartearen VII. Jardunaldiak

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Kulturea
Mendebalde Kultur Alkarteak orain arte egindako jardunaldiak: 1997: Mendebaldeko euskera XX. mende goienean. 1998: Mendebaldeko euskeraren ekarria. 1999: Euskalkien lekua literaturan. 2000: Mendebaldeko berbetearen formalizazioa. 2001: Euskalkia eta hezkuntza. 2002: Euskalkia eta administrazioa.

Kulturea doluminez

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Kulturea
Jose Maria Satrustegi (Arruazu, 1930-2003) Jose Maria Satrustegi, euskaltzain, idazle, historialari, itzultzaile, antropologo, etnografo eta hizkuntzalari nafarra 72 urtegaz hil zan martiaren 27an. Euskerearen aldeko beharrean eta euskal etnografiaren sustapenean nabarmendu da baina, oro har, euskalgintzan, euskerearen eta euskal kulturearen aldeko jarrera sutsua erakutsi dau bizi osoan. Euskerearen eta euskalkien harian Satrustegi jn.ak esandako batzuk gogoratuko doguz: 'batua beharrezkoa da baina euskalkien aberastasuna ezin dogu ahaztu; batua atara genduanean, lehenengo aholkua izan zan gure sustraia euskalkia zala eta gurasoak ...

Rosa Miren Pagola (Deustuko Unibersidadeko Hizkuntza Politikarako Erretoreordea): 'FonAtari, euskal fonetikearen ikertzaile zein euskerearen zaleentzat informazino eta komunikabide gunea da'.

Bizkaie! 2003-04-01 00:00   Kulturea
Gaiaren ganean gehiago jakiteko Rosa Miren Pagolarengana jo dogu. 1. Zeintzuk dira FonAtari-ren helburuak eta aurreikuspenak? Hainbat izan dira helburuak. Nagusiena interneten euskerearen maila fonikoaren zabalkunderako zein ikerketa zorrotzak egiteko baliagarria izan daitekeen tresna oso bat sortzea zan, gaiaren inguruko oinarrizko erreferentzia izateko. Beste alde batetik, euskerearen euskalkien aberastasunaren erakusgarri izango diran laginak gorde eta bitarteko egoki baten bidez zabaldu gura genduzan. Labur-labur esateko, Internet Sarean euskerearen eta, batez be, hizkuntzearen fonetikearen atari bat eratzea eta eskaintzea izan da gure ...

'AEKgaz herri bat geroa lantzen'

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   Kulturea
Korrikearen Amaierako Jaia Iruñeako Udalak ukatu egin deutso AEKri, apirilaren 13an Iruñeako erdigunean Korrikearen azken jaiko ekitaldiak egiteko baimena. Debekurako arrazoien artean, honakoak aitatu ditue: azpiegitura guztia instaletako eta kentzeko denpora asko behar dala, jente asko batuko dala eta leku asko okupauko dala. Atxakia huts eta merkeak AEKren esanetan. Bizkaie!

Alex Sardui (Gatibu): 'ez dogu behar justifikazinorik bizkaieraz kantetako, geurea da eta'

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   Kulturea
8. Alboka doinuak, kitarrak, Alexen ahots berezia...; Exkixutik zer hartu dau Gatibuk? Albokaria eta neu; ez da gitxi. Ahotsarena erreferentzia handia da, ahotsa aldatzerik ez dago eta jenteak erreferentzia hori izaten dau. Exkixuren gogoa be hartu dau Gatibuk, eta jakina, sasoi haretan hartutako esperientzia be ona izan da proiektu hau aurrera atarateko. 9. Diskoaren grabazinoan laguntzaile asko izan dozuez eta deigarrienak beharbada, Extremoduroko Robe eta Platero y Tu-ko Fito. Kantu banatan euren ahotsak baino ez dira entzuten, eta hori ez ...

Iñaki Garcia Uribe: 'herriagazko maitasuna baino ez dot nik etxean ikusi'

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Kulturea
5. Mendizalea, argazkilaria, ikertzailea, idazlea, komunikatzailea...; zeregin edo afizino horreetatik zeinegaz identifiketan zara? AITA izan naz orain zortzi hilebete eta zoratzen nago, sekula bizi izan dodan sentsazinorik onena da. AXULAR ekarri dot mundura eta berari eskaini deutsat liburua. Edozelan be, gustau jat itauna eta banan-banan erantzungo deutsut. Mendizale sentiduten naz gehienbat, kirolik osoena da eta Orozkon bizi naz, zer gehiago behar dot!. Argazkilari: argazkilari baten semea baino ez naz, aitak erakutsi deust nik dakidan guztia. Ikertzaile: hoba ikertzaile banintz!, papel ...

Mikel Markez: 'musikea birtuosismoaren esparrura makurrarazo da eta musikea ez da hori, komuniketako gaitasuna baino'

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Kulturea
7. Martian Abiadura handiko urte baten kronikea amaitu eta disko barria preparetan hasiko zara. Bakarlari legez gaztetan hasitako ibilbideari agur esatea erabagi zenduan orain urte batzuk. Zerk eraginda sartzen zara barriro saltsa honetan? Nik ez dot uste bateren batek esan leikenik, orain kantari izateari itxiko deutsat eta orain barriro kantaria naz. Ni kantaria edo hobe, kantugilea zeozer esateko daukadan bitartean izango naz. Espero dot akabetan nazan arte gogo horri eustea. Arnasa behar neban, norentzako, zergaitik eta zertarako nenbilen hausnartu behar ...

Musikea, pasinoa eta bizipoza: Rufino Arrola eta Imanol Urbieta

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   Kulturea
Imanol Urbieta: 'Musikea nortasuna lantzeko tresnea da' Ez Dok Amairuren sasoietatik eta lehenagotik aparteko indarra izan dabe musikagintzeak eta kantagintzeak Euskal Herrian; esangura horretan, musikagile, musikajole eta musika irakaslea baino zeozer gehiago da Imanol Urbieta: euskal kultureari, herrigintzeari, euskereari eta abertzaletasunari bizi osoa emon deutson musikaria. Imanol Urbieta Zarautzen jaio zan 1934an. Zarauzko Antoniano Eskolan egin zituan lehen ikasketak eta handik Arantzazura joan zan. Erromako Unibersidadean Filosofia ikasketak egin ondoren, Valentziako Unibersidadean lizentziau zan. Hortik aurrera, umeen irakasle, musikajole, musikagile ...

Antton Irusta: 'gaur egun, dana eginda emoten deuskue.'

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   Kulturea
7. Gaur egun umeak hipnotizauta dagoz teknologia barriakaz baina kontaiguzu ipuinak zelan hartzen dituen. Ondo hartzen ditue. Hori bai, gaur egun, abida handiko gizartean bizi gara eta umeak telebistari edo ordenagailuari begira dagoz, ikusentzunezkoen munduan bizi gara. Dana dala, ipuin bat ezelako euskarri barik kontetan dogunean, umeak garunean irudi propioa egiten dau; sikoanalistek esaten dabe gaur egun gizartean ariketa mental asko ez dala egiten, dana eginda emoten jakula eta abstrazinorik ez dogula egin behar; ipuinak kontetan doguzanean, barriz, alde hori ...

Manu Etxebarria: 'kanpoko ohituren menpean ezin gara bizi'

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   Kulturea
6. Badatoz Gabonak, Jesusen jaiotza, familia, gabon-gaua, gabon-sua, gabon-eskea..., erosketak, loteria, opor egunak...; gauzak asko aldatu dira? Goitik behera. Kristo aurretik be eguberri ospatzen zan eta kristinautasunaren aroan sartu ostean, gabon giroko ohituretan ibili gara eta orain gauzak aldatzen, paganizetan doaz; bizitzearen zikloak dira horreek eta ez gara hor sartuko. Ohituretan be gauzak asko aldatu dira, baserri eta itsasoko giroa urira etorri diralako. 7. Zein da gabon-suaren edo gabon-enborraren zentzua? Ohiturak etxe barruan be asko aldatu dira. Lehen gabon-enborra biztuten ...

Unai Elorriaga (Narratibako Sari Nazionalaren irabazlea): 'gauzak arinegi doazelakoan nago'

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   Kulturea
5. Bertsolaritzatik, poesiatik eta Jorge Luis Borges, Juan Rulfo eta Julio Cortazarren obretatik edan dozu. Jakitun zara aurerrantzean eredu izango zarana? Ez dot pentsetan. Bakotxak berea egin behar dau. Nik, egia da, eredu horreek aitatu dodaz. Izan be, kazetariek deskantsu barik eskatzen deutsuez ereduak, idazlerik maiteenak eta abar, eta zeozer esatearren, batzuk aitatu behar dozuz. Ederra da, ganera, zure izena horreen ondoan ikustea. Baina bakotxak ez badau bere aportazinoa egiten, alperrik dabil. 6. SPrako tranbia nobelearen gaztelaniazko itzulpena laster egongo ...

Igor Estankona (poetea): 'berba-entsaladak ebitau gura izan dodaz'

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   Kulturea
8. 'Poesiarik onena, prosaz idazten dana' entzun dogu noz edo noz. Zer dinozu honetzaz? Horretan inflexiblea naz. Prosa poetikoarena, bueno, ulertzen dot. Julio Cortázar irakurtea baino ez dago horretarako. Baina poesia prosazkoa, hori ez jat buruan sartzen. Liburudenda batera banoa eta liburu bat zabaldukeran lerro hautsia ikusten badot, liburu hori poesia da niretzat. Pintura grabatua ez dan moduan, antolaketa berezi bat ez dauen testua prosea da, eta ez pentsau ez nazanik definizinoaren arriskuagaz jaubetzen… 9. Durangoko Euskal Liburu eta Disko ...

Nontzeberri: euskeraz egindako kultura-ataria

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Kulturea
Aurkezpen eguneko eretxiak - Lutxo Egia (Nontzeberri): informazinoan, sorkuntzan eta interaktibidadean oinarritutako euskerazko lehen kultura-ataria da Nontzeberri.com. - Lorea Bilbao (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Euskara Zuzendaria): teknologia barriak eta euskerea buztartzea da Administrazinoan dogun erronkea. - Gotzon Lobera (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari Nagusia): euskerea altxorra da eta teknologia barrietan be lekua behar dau. Proiektu integratzailea, gazte jenteari begira pentsautakoa. http://www.nontzeberri.com Bonny

Euskal musikagintzako dinosauroak eta dinosauro izateko bidean dagozanak

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Kulturea
Geure-geureak diran dinosauroak Euskal Herrian be badagoz dinosauro batzuk (Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Fermin Muguruza...), diskoak polito saltzen dituenak ganera. Benito Lertxundi: Benito Lertxundik 60 urte ditu eta 37 urte inguru daroaz kantuan; tarte horretan, disko partidea grabau dau. Luzaroan isilik egon ostean, oraintsu kaleratu dau 'Nere Ekialdean' diskoa Orioko musikariak. 1. Sortzaile legez, hirurogei urteak eta urteotako esperientzia zer dira gehiago kargea ala lagungarri? Begira, munduan gauza bi dagoz: beharra eta zigorra, eta ni neu beharragaz oso gustura nabil ...