Iñaki Mendizabal Elordi: 'Gure ahalegina argitaletxe handienen parekoa edo handiagoa izango da

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Kulturea
Guztira bost liburu argitaratu dozuez, horreetatik bi euskeraz. Zelan hartu dabez irakurleek? Ederto, pentsetan genduana baino hobeto. Joseba Iriondoren “Palestina hotela” da horreetako bat, eta bestea Asier Sanz Nieto marrazkilariak eta nik egindako “Euskal piratak”. Iriondorena bagenkian salduko zala, baina ez genduan pentsauko Durangoko Azokea eta Gabonak pasauta, handik hilabetera, ez-fikzinozko liburuen artean salduena izango zanik. Izan be, Joseba sano persona zabala eta komunikatiboa da, eta guapoa ganera, eta Durangon ikusi genduan bere hiru irakurletik bi 25 eta 35 urte ...

Oliver Twist bideak zabaltzen

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Kulturea
Bergarako Orfeoiak, 1999ko urtarrilean, “Oliver!” musikala estreinau eban, lehenengo biderrez euskeraz. Ordurako, orfeoiak baeukan esperientzia nahikoa genero musikalean, 1994. urtetik aurrera Euskal Herri osotik Victor Hugoren “Miserableak” obrea eskaini eban eta. Orain, barriz, “Oliver!” lanagaz, Bergarako Orfeoia Euskal Herriko plazarik handienetan egon da: Gasteizeko Antzoki Nagusian estreinau zan, Bilboko Euskalduna Jauregian egon zan igazko Gabonetan, eta aurten Iruñeko Baluarten (auditorio horretan euskeraz oso-osorik emondako lehenengo ikuskizuna izan da) eta Donostiako Kursaalean egon da. Gehiago ezin da eskatu. Ehun ...

Nazinoarteko Nontzeflash Animazino Lehiaketea

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Kulturea
Sariak Nontzeflash-ek 5.300 euro banatuko ditu lau saritan. Epaimahai batek erabagiko dau (Begoña Vicario...) zeintzuk diran lanik onenak eta internautek eurek be gogoko dabezan lanak aukeratzeko modua eukiko dabe. - Nontzeflash Saria animazino onenari: 2000 euro. - Bigarren Saria: 1500 euro. - Ikusleen Saria: 900 euro. - Euskerazko animazinorik onena: 900 euro. Lanak aurkezteko epea Lanak jasoteko epea zabalik dago eta 2004ko apirilaren 15ean zarratuko da. Dana dala, antolatzaileek ahalik eta arinen bialtzea eskatu dabe jaso ahala lanak internauten esku jarteko www.nontzeflash ...

Dubuffet: artista librea Bilbon

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Kulturea
Erakusketea Dubuffeten obraren hiru arotan dago bananduta, kronologikoki: lehenengo zatian berrogeiko eta berrogeta hamarreko hamarkadetako lanak batzen dira. Sasoi haretan (kontuan euki behar da orduan hasi zala arte munduan) Dubuffetek dudan ipini eban artearen gaineko teoria tradizionala, eta zerotik ekin eutson, aldez aurretik ezarritako kontzeptuei kasurik egin barik, artearen lurralde birjinara heltzeko. Pentsamentu horretatik abiatuta eta sorkuntzearen iturburura ailegetako asmoagaz (berak “kulturearen kontrako jarrerea” zala esaten eban), Dubuffetek egunerokotasuna hartu eban gaitzat eta etenbako ikerketea egin eban materialakaz. Sasoi horretan ...

Jasone Osoro: Lehenagoko mamu eta bildurren gaineko nobelea da Greta

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Kulturea
Tentazioak liburuak euki eban arrakasteak ze puntutaraino baldintzau zaitu idazterakoan? Onerako ala txarrerako izan da arrakasta hori, orri zuriaren parean paretako orduan? Tentazioak-ek euki eban arrakastea onerako izan zan, horri esker euki dot-eta aukerea argitaratzen segiduteko. Irakurle potentziala hor dagoala jakiteak indarra emoten dau idazten segiduteko. Baina ez: arrakasta hori ez da enbarazua izan orri zuriaren parean jarteko orduan. Orri zuriak berez sortzen ditu biak, idazteko grina eta bertigoa. Idazle erotikoaren etiketea be ipini eutsuen. Gretan etiketa horretatik urrundu gura ...

Gose greban antzerkiaren alde

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Kulturea
Udalak Mira Antzokian saiorik ez programetearen arrazoia da, Pablo Zubikaraik esan ebanez, “aurrekonturik ez dagoala. Horixe da esaldi magikoa, eta kito. Esate baterako, Udalagaz gauza merke-merkeen gainean egin genduan berba, aurrekonturik apurtuko ez eutsien proiektu egingarrien gainean. Udan Kultura zinegotziagaz eta zuzendariagaz egon ginan, eta proposatu geuntsen euskerazko ikuskizunen bat hemen egin eitekeala, merkeago gainera. Baina erantzun euskuen ezetz: Gurutze Plazea komertzialagoa dala”. Izan be, Zubikaraik eskatzen dauena programazinoaren ohiko lekuak zabaltzea da, Gurutze Plazako San Migel Parrokiaren esku dagoan ...

Durangoko Azokea ate joka

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Kulturea
Gozetako aukerarik topetan ez dauenak, izango da ez dauelako gozau gura. Julen Gabiria

Fernando Morillo: 'Gazteei esker lortu dot eurakandik hurrago idaztea'

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Kulturea
Eszena laburrez betetako narrazinoa da. Ikus-entzunezkoen hizkerea erabili gura izan dozu gazteak literaturara hurreratzeko? Irudiaren belaunaldian hazi gara. Zinea, telebista, iragarkiak...; irudi arin eta ikusgarriek hartu dabe gure ingurua, eta ohitu egin gara, eta orain ia beharrezkoak doguz. Pasarte arineko testuak, segurutik, hurrago sentiduko ditue. Baina, batez be, holan idazten dot holan gustetan jatalako: bizi-bizi eta jolas giroan. Batzuetan, sakonera heltzeko arin mobidu behar da. Liburuetan filosofia-pildoratxuak be sartzen dozuz. Deformazino profesionala izango da. Filosofia ikasi dodan arren, ikaragarri maite ...

JM Coetzee Literaturako Nobel saridunaren obra bat euskeratuko da

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Kulturea
2003ko Nobel sariduna ezaguna da dagoeneko: John Maxwell Coetzee idazle hegoafrikarra (ingelesez idazten dauena). Titulu bat aukeratu beharko dabe orain Jokin Zaitegi Sariketearen antolatzaileek Coetzeeren obra zabalaren artetik. Ondoren, eskubideak eskuratu, itzultzailea aukeratzeko deialdia antolatu eta datorren urterako beste altxor bat eukiko dogu euskal liburutegia horniduteko. Bizkaie!

Igartza Saria 2003 // Irabazlea: Asel Luzarraga bizkaitarra

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Kulturea
Igartza Sariaren nondik norakoak Igartza Saria, idazle barrientzako literatur sorkuntzako beka lez, 1998an sortu zan, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolaturik. Idazle gazteen beharra laguntzea da bekearen helburua eta, horrenbestez, deialdira aurkeztutako proiektuen artean bat aukeratu izan da urtero irabazletzat: idazle horrek, sariak beragaz dakarren dirua jasoteaz ganera, urtebeteko epea dauka bere asmoa borobiltzeko eta argitaletxearen bermea lan hori behar bezela plazaratzeko. Seigarren urtea bete dau dagoeneko Igartza Sariak eta esan leiteke, bere historia laburrean, leku bat bereganatu ...

Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bileran parte hartzeko epea zabalik

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   Kulturea
Azken buruan, bideo lanak aurkezteko ondoko helbidera bialdu behar dozuez: Euskal Zine eta Bideo Bilera 32 posta kutxatila 48280 Lekeitio. Informazino gehiago jaso gura izan ezkero, Lekeitioko Bideo Bileraren web orrialdera jotea aukera ona izan daiteke: http://www.bideobilera.com Era berean, antolatzaileakaz berba egin edo hartu-emonetan jarri gura izan ezkero, hona hemen telefono zenbaki eta helbideak: 94-684-1221 edo 655-740.295. E-mailez, barriz, info@bideobilera.com Bizkaie!

Patxi Iturregi: 'ipuingintzan oso gustora nabil'

Bizkaie! 2003-09-15 00:00   Kulturea
Patxi Iturregi oso gustora dabil ipuingintzan eta irakurteko be ipuinak gustetan jakoz. Nobelea zergaitik ez dauen idazten galdetzen deutsienean, argia da Patxi Iturregiren erantzuna: 'ogibidez irakaslea naz eta tarte libreetan idazten dot; nobelea idazteko jarraiko beharra nahitaezkoa da eta, oraingoz, ez daukat astirik horretarako. Ipuinak idazteko 'hasi-itxi-barriro hartu' sistemea erabilten dot eta hori ezinezkoa izango litzateke nobelearen kasuan. 'Behi eroak' liburuko ipuinen harian, egileak adierazo dau itxuraz behintzat ipuin solteak dirala nahiz eta azpian ipuinon ordena jakina egon, zeozelako batasuna ...

Bizkaie! Aldizkarian behar egin gura dozu?

Bizkaie! 2003-09-15 00:00   Kulturea
Internet Sarean bizkaierea darabilen argitalpen bakarra da Bizkaie! eta asmo handiak dituan proiektu honetan sartzeko interesa izan ezkero, ez denporea alperrik galdu: ahalik eta arinen bialdu curriculuma ondoko helbideetara: - E-mailez: bizkaie@bizkaie.biz - Postaz: Vda. de Epalza, 3 (Sarrera Esperanza kaletik) 48005 BILBAO Geugaz behar egiteko baldintzen artean, bizkaieraz alfabetatua izatea eta kazetaritza beharretan ibilitakoa izatea eskatzen dogu eta Euskal Filologian edo Kazetaritzan lizentziaduna izatea kontuan hartuko da. Horrezaz ganera, Interneteko baliabideak ezagutzea nahitaezkoa izango da. Bizkaie!, Bizkaierazko Aldizkari Elektronikoa

Ahozko inprobisazinoa munduan. Kulturarteko Topaketak 2003

Bizkaie! 2003-09-01 00:00   Kulturea
'BIZ HITZA' 'Hitzari hotsa eman. Hatsari hatsa eman, bapateko hitz hots hutsez'. Orain pare bat urte, Bertsozale Elkartearen adierazpena zan hori. 'Gutaz ari ginan, gure hitzaz, gure hotsaz eta gure hatsaz'. Guretik ari ginanean, ostera, hain zuzen be guretik ari ginalako, besteakazko hari mehe bat ari ginan sortzen. Hari mehe horrek gure bapateko kantua gazteleraren kantu inprobisatuagaz lotu eban, Mexikora eroan gintuan, eta Kanariar irletara, eta Menorkara, eta Galiziara, eta Kubara, eta Txiilera...; aurten, hariak muturrak biderkatu ditu eta Afrikara ...

Euskal antzerki taldeak protagonista Tarregako Antzerki Ferian

Bizkaie! 2003-08-15 00:00   Kulturea
Markeliñek 'Punto Rabo' beharra aurkeztuko dau, komedia berezia hil osteko misterioen ganean eta, hori guztia, keinuen bitartez, ezelako berbarik barik. Irailaren 12an eta 13an izango da euren txandea. Kukai eta Tanttaka taldeek alkarlanean preparau daben '1937, gogoaren bidezidorretatik' dantza ikuskizunak dantza tradizionala eta bideo irudiak buztartzen ditu eta gerra sasoiko umeen momentu gozo eta garratzak dakarz. Zuzendaria Mireia Gabilondo aktorea da eta, badaezpada, gogoratu irailaren 13an eta 14an izango dirala taula gainean. Ados antzerki taldeak 'Las mujeres de verdad tienen ...

'Euskal lizentziagaz mendiz mendi'

Bizkaie! 2003-08-01 00:00   Kulturea
ESAIT Euskal Selekzinoaren Aldeko Iritzi Taldea 1995eko udagoienean sortu zan eta lehen agerpen publikoa 96ko bagilaren 25ean egin eban. Euskal selekzinoaren gaia jorratzeko berbaldia antolatu eben eta bertan euskal komunikabideetako hainbat kazetari izan ziran. Taldearen estatutuak 1998ko maiatzaren 8an onartu zituen eta Eusko Jaurlaritzan aurkeztu ondoren, 98ko bagilaren 2an taldearen eraketa-inskripzinoa gauzatu zan. Taldearen helburu nagusia Euskal Selekzinoa nazinoarteko txapelketa ofizialetan ikustea da baina badagoz beste bitarteko batzuk hori lortzeko lagungarriak izan daitekezanak eta, era berean, euskal nazinoaren identidadea aldarrikatzeko ...

'Alkarregaz heldu', Ibilaldia 2004

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Kulturea
Ibilaldia 2004 'Alkarregaz heldu' lemapean 'Alkarregaz', 'Alkarrekin', 'taldean', 'besteakaz batera' ibiltea ikastolen ezaugarrietako bat dalako; partaidetzea eta alkarlana ezaugarrietako bat da, hezkuntza proiektuko ardatzetako bat, izan be, ikastolen taldeko partaide gara. Proiektu komun batean gabilz beharrean eta gure ekarpena egiten deutsagu gizarteari hezkuntzea, euskerea eta euskal kulturea buztartuz. Ikastolen ekarpena oraindino beharrezkoa da gure gizartean baina, era berean, Ikastola bakotxeko hezkuntza komunidadearen parte be bagara; ikasleak, gurasoak, langileak eta laguntzaileak osotzen dogu komunidade hori eta alkarlana da gure identidadearen adierazgarrietako ...

2002ko Txomin Agirre, Toribio Altzaga eta Mikel Zarete sariak irakurgai honezkero

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Kulturea
Aitor Aranagaz barriketan Aitor Arana Luzuriaga, 1963an Legazpin jaio eta 17 urtegaz hasi zan idazten. Lau urtez (1983-1987) euskera irakaslea izan zan Legazpiko AEK eta Udal Euskaltegian. Sei urtetan HOTS kultur aldizkariko lankide eta zenbait urtez arduraduna izandakoa. Azken urteotan, idazten ataraten dau bizimodua eta idazle emonkorra da. Hogei bat liburu idatzi eta itzulpen lanak be beste horrenbeste kaleratu ditu eta hiztegigintzan eta irakaskuntzan be ibilitakoa da. Makinatxu bat sari irabazi ditu Aitor Aranak, besteak beste, Bilintx, Baporea, RM Azkue ...

Rudolf Pieter Gerardus de Rijk ohorezko euskaltzaina bagilaren 15ean hil zan Amsterdamen

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Kulturea
Zortzi hizkuntza ekizan de Rijk-ek eta bere azterketak morfologia eta sintaxiagaz lotuta egon dira beti; euskal erlatiboaren berezitasunak, euskerazko partitiboa edo euskereak ganerako hizkuntzakaz dituan aldeak aztergai izan ditu. Euskerearen filologian eta diakroniaren arloan eginiko lanak oso garrantzitsuak izan dira. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban 1965eko irailaren 24an eta euskaltzain ohorezko, barriz, 1991ko urtarrilaren 31n. 2002ko zemendiaren 28an, Euskal Herriko Unibersidadeak Honoris Causa Doktore izentau eban Amsterdamen egindako ekitaldian. Bizkaie!

Emilio Aragon Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Kulturea
2003-04 denporaldian 100dik gora kontzertu eskainiko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Kalidadeari jaramon eginaz, denporaldia zuzendari eta bakarlari ospetsuekaz egingo dau EOSk. Besteak beste, Gilbert Varga eta Christian Mandeal, Heinrich Schiff, Lopez-Cobos, Libor Pesek, Zoltan Kocsis edo Peter Guth handiekaz. Bakarlarien artean, besteak beste, Elder Nebolsin eta Joaquin Atxukarro pianoan, Carmen Fugis sopranoa eta Beatrice Uria-Monzon mezzosopranoa aitatuko doguz. Urtemugen harian, Berlioz eta R. Straussen jaiotzen bigarren mendeurrena, Janaceken 150 urteak, Dvoraken heriotzearen mendeurrena edota Garcia Leozen heriotzearen 50 urteak gogoratuko ...