Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2014-04-09 11:05   Euskerea berbagai

Aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu barri dabe Nafarroako Gobernuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua izan zan ekitaldian, eta Euskarabidearen izenean, Maximino Gomez erakunde horretako zuzendari kudeatzailea.

'Euskara, ospeletik eguterara' erakusketa ibiltaria martxan da Gipuzkoan

Bizkaie! 2014-04-08 15:47   Euskerea berbagai

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Memoria Fundazinoak eta lurraldeko udalek lankidetzan antolatutako Euskara, ospeletik eguterara erakusketa ibiltaria herririk herri ibiliko da Gipuzkoan zehar, Oiartzunen hasita, euskereak bizi izandako zapalkuntzearen barri emateko.

Euskerearen etorkizuna inoiz baino gehiago dago gazte euskaldunakan

Bizkaie! 2014-04-07 14:22   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzearen eretxiz, euskerearen etorkizuna inoiz baino gehiago dago euskaldunakan. Euskaldunak dira euskerearen etorkizuna bere esku dabenak, izan be, euskerearen botilea ez baita bardin bete arlo guztietan. Askoz gehiago bete da eremu formalean (hezkuntzan, adibidez) ez formalean baino. Eremu ez formalean, etxeko salan edota sukaldean, botilea ez da bete.

Eusko Jaurlaritzearen itzultzaile automatikoaren aukerak zabaldu ditue

Dabi Piedra Robledo 2014-04-02 15:33   Euskerea berbagai

Orain, interfazea barrituta eta ahalmena areagotuta dator. Lehen 1.024 karakterera arteko testuak itzultzen zituan eta aurrerantzean, barriz,1.500era artekoak. Interneteko testuak itzultzeko aukerea be emoten dau. Barrikuntza nabarmenena, dana dala, hizkuntza gehiago sartzetik dator.

1,6 miloe euro Ipar Euskal Herrian euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2014-04-02 11:18   Euskerea berbagai

Ipar Euskal Herrian euskerearen erabilerea sustatzeko ekimenak garatzen dituen erakunde pribatuen lana diruz laguntzeko, 2014. urterako 1.600.000 euroko lankidetzarako funtsa eratuko da, alde bien ekarpenez. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 400.000 € ipiniko ditu horretarako.

Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Erakunde Publikoak 2014rako sinatutako hitzarmena aurkeztuko dabe gaur Baionan

Bizkaie! 2014-04-01 11:27   Euskerea berbagai

Akordioak bi ardatz nagusi izango ditu: alde batetik, bi erakundeen arteko lankidetzarako bide nagusiak zehaztuko dira eta, bestetik, euskerearen alorrean lanean dabilzan Ipar Euskal Herriko eragileek aurkeztutako proiektuak diruz laguntzeko moduak zehaztuko dira.

Igaz izentautako euskaltzain urgazle barriek diplomea jaso dabe

Bizkaie! 2014-03-28 15:19   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak 2013an izentau zituen euskaltzain urgazleei diplomak emon deutsiez, Bilbon. Hamalau euskaltzain barri dira danetara: Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa eta Iratxe Retolaza.

Ahozkotasunaren inguruko jardunaldiak Parisko Sorbonne Unibersidadean

Bizkaie! 2014-03-27 09:37   Euskerea berbagai

Ahozkotasuna ardatz izango daben jardunaldiak egingo dira Parisen martiaren 27tik 29ra. Etxepare Euskal Institutuak Pariseko Sorbonne Nouvelle III Unibersidadean dauen Euskera eta Euskal Kulturako irakurle Miren Ibarluzeak bertako kataluniar eta galiziarrakaz antolatuak dira ekimenok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaiaren kantea aurkeztu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-26 13:55   Euskerea berbagai

Gorantz goaz, GO, GO!kanteak iragarriko dau bagilaren 1ean Balmasedan egingo dan Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau Siroka taldeak eta EHIGE gurasoen alkarteak. Aitor Arruti bertsolari balmasedarrak idatzi ditu berbak.

Askartzako Claret ikastetxeko bizkaierazko lerroari eusteko ume bi falta dira

Bizkaie! 2014-03-25 14:01   Euskerea berbagai

Bizkaiera lerroa Askartza Claret Leioako ikastetxean egon dan 30 urteotan ikasleen zein gurasoen esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan da baina proiektuaren iraupena kolokan egon daiteke gitxieneko taldetxua sortzen ez bada. Hogei ume behar dira taldea osotzeko eta bi falta ei dira.

Sabino Arana Fundazinoak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2014-03-20 14:10   Euskerea berbagai

Akordioaren helburua euskerea sustatu, normalizau eta egoki erabiltea da, eta bost urteko iraunaldia izango dau. Bilbon sinatu dabe hitzarmena, Euskaltzaindiaren egoitzan, Juan Mari Atutxak Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Euskereagazko maitasuna neurtzeko test bat jarri dau Bermeoko Udalak bere webgunean

Bizkaie! 2014-03-19 11:48   Euskerea berbagai

Bermeoko Udalak Benetan maite nauzu? testa jarri dau bere webgunean, bermeotarrek eta nahi dabenek euskerea zenbat maite daben ezagutzeko. Euskereagazko fidela bazara eta benetan maite badozu jakin nahi izan ezkero, webgunean sartuta modu errazean egin zeinke, adierazo dabe Bermeoko Udaleko ordezkariek.

Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkarien agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Bizkaie! 2014-03-19 09:37   Euskerea berbagai

Eusko Legebiltzarraren Kultura, Euskera, Gazteria eta Kirol batzordearen aurrean agerraldia izan eben bart Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako ordezkariek. Guztien izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu eban berbea eta, besteak beste, Euskaltzaindiaren sorrerea, izaerea eta zereginak azaldu zituan. Laster ehun urte beteko dituan erakunde honen erronka eta helburu nagusiak be aitatu zituan.

Espainiak eta Frantziak euskereari traba gehiago egin deutsiela salatu dau Kontseiluak

Dabi Piedra Robledo 2014-03-18 13:53   Euskerea berbagai

2013ko Hizkuntza Politiken Urtekaria aurkeztu dau Bilbon Kontseiluak, euskerearen normalizazinoaren bidean egin diran pausuak eta jasan diran erasoak batzeko txostena.

Martiaren 19an hasiko dira Ermuko Berbetan jardunaldiak

Bizkaie! 2014-03-18 10:12   Euskerea berbagai

Euskerearen ezagutzea eta erabilerea ardatz dituan Berbetan jardunaldiak laster izango dira martxan Ermuan. Hain zuzen be, martia eta apirilean hiru saio egingo ditue. Aurtengoa hamabosgarren edizinoa da.

Herrien arteko IX. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2014-03-17 17:38   Euskerea berbagai

Lagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo euskera eta kultura-alkarteak bultzatuta, apirilaren 5ean, Herrien arteko IX. Berba Probak egingo dira Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzeko eta sustatzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskerearen arnasguneak tailerra Lekeition

Bizkaie! 2014-03-10 13:35   Euskerea berbagai

Arnasguneek euskerearen normalizazino prozesuan daben garrantziaren jaube izanik eta, aldi berean, gune geografiko euskaldunetan atzemon dan distensino eta kontzientziazino falteak sortutako ardureaz jaubetuta, horreetan eragiteko asmoz, arnasguneen tailerrak diseinau ditue Kontseilua, Bertsozale, EHE, Emun, Topagunea eta UEMA erakundeek.

Euskaltzaindiko zuzendaritzeak eta Gramatika batzordeak akordioa lortu dabe

Bizkaie! 2014-03-05 10:16   Euskerea berbagai

Zezeilaren 28an, Euskaltzaindiak Osoko bilkurea egin eban Donostian. Baionan edegitako gogoeta-aldiak orain arte emon dituenak berretsi ditue. Euskaltzaindiko zuzendaritzeak eta Gramatika batzordeak akordioa lortu dabe lan batzuk egiteko, eta holan, besteak beste, batzordeak Euskal Gramatikaren Lehen Urratsak lanaren eguneratzea eta moldaketea egingo dau, Donostian batutako eta ordezkatutako euskaltzain oso guztien adostasunez halan erabagita.

'Egarri dagoenari... ur lohirik ez!' lemapean dator aurten Esaera Zaharren Txapelketea

Bizkaie! 2014-03-04 12:50   Euskerea berbagai

Martiaren 29an helduko da Sopelako eta eskualdeko euskaltzaleon jai handia, Esaera Zaharren Txapelketea. Sopelako AEK-k antolatuta, aurtengoa XXI. edizinoa izango da, eta hau da hautatu daben leloa: Egarri dagoenari... ur lohirik ez!. Izena emoteko azken eguna martiaren 24a izango da.

Portugaleteko Udalak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana (2014-2017) onartu barri dau

Bizkaie! 2014-03-03 13:31   Euskerea berbagai

Plan barriak hainbat atal ditu, plan zaharrean jasota egozan familia bidezko transmisinoa, irakaskuntzea, alfabetatzea eta euskalduntzea, aisia, kirola, merkataritzea eta kulturaz gan, beste hainbat arlo, barriz, lehenengo aldiz jaso ditue euskera planean, berbarako liburugintzea, publizidadea eta informazinoaren eta komunikazinoaren teknologia barriak.