Historia eta eleiz artea Bilboko Atxuri auzora eroango ditu BAS jaialdiak

Dabi Piedra 2017-03-23 12:52   Kulturea

Apirilaren 3tik 8ra bitartean egingo da Bilbo Arte Sakratua jaialdiaren 13. edizinoa, Gizakundearen eleizan eta Eleiz Museoan. Antxinako musikea eta arte eszenikoak ardatz, bost ikuskizun egongo dira.

Antzerkiaren Eguna ospatuko dau Bilbok astelehenean

Bizkaie! 2017-03-23 10:59   Kulturea

Arriaga plazan adierazpen antzeztua irakurriko da eta Harrobia Eskenan antzerki laburra egongo da. Bilboko Udalak eta uriko artistek bat egingo dabe ospakizunean.

Euskal Herrian berba egiten diran 99 hizkuntzaren lekukotasunak batu ditu Badiharduguk

Bizkaie! 2017-03-23 09:42   Euskerea berbagai

101L izeneko proiektuaren emoitzea da. Webgunea eta dokumentala plazaratu ditu Badihardugu alkarteak, orain arteko lana erakusteko.

Politikearen eta artearen arteko hartu-emonak Euskadin aztertu ditue

Bizkaie! 2017-03-23 09:28   Kulturea

Politikeak euskal kulturearen adierazpenetan izan dauen eraginaren inguruko zenbait adituren hausnarketak jasoten ditu Autonomía e ideología: tensiones en el campo cultural vasco liburuak.

Patxi Saez: 'Euskerearen bizi puskak'

Bizkaie! 2017-03-23 08:36   Euskerea berbagai

Gogoetea plazaratu dau Patxi Saez soziolinguisteak. Euskereak berezko erreferente kulturalak behar dituala dino, hizkuntza bizia izaten segidu nahi badau.

Auto klasikoek errepidera urtengo dabe asteburuan, Rallyestone lasterketearen 12. edizinoan

Bizkaie! 2017-03-23 08:18   Kulturea

Barikuan hasita, hiru etapa izango ditu aurtengo Rallyestone nazinoarteko rallyak. Auto klasikoek 850 kilometro egingo ditue Bizkaiko eta Kantabriako errepideetan.

Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariketan bikoxtu egin da parte-hartzaile kopurua

Bizkaie! 2017-03-22 13:14   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak antolatzen dau gaztetxuentzako lehiaketa hori eta 2016ko edizinoko sariak gaur banatu ditu. Lanen kalidadea eta tonu barritzailea nabarmendu ditu epaimahaiak.

EHUren Udako Ikastaroetan euskerazko eta ingelesezko eskaintzea handituko da

Dabi Piedra 2017-03-22 11:54   Kulturea

Bagilaren 7tik irailaren 15era egingo ditu EHUk 36. Udako Ikastaroak. Egitarauan 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional dagoz.

Jean-Louis Davanti zapatuan emongo deutsie Manuel Lekuona saria, Ürrüstoi-Larrabilen

Bizkaie! 2017-03-22 10:25   Euskerea berbagai

Eusko Ikaskuntzaren errekonozimendua jasoko dau filologo, idazle eta euskaltzain zuberotarrak bere jaioterrian.

Apirilaren 24an helduko da Pre-Fant Bidebarrietara, Guggenheim Museora eta BBK Salara

Bizkaie! 2017-03-22 08:59   Zinemea

Fant, Bilboko Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Jaialdia hasi aurretik helduko da, urtero legez, Pre-Fant. Berbaldiak, proiekzinoak eta DJ-en saioak egongo dira.

Euskal zinemagintzea Nantesko Zinemaldian izango da

Bizkaie! 2017-03-22 08:06   Zinemea

Etxepare Institutuak azaldu dauenez, 16 euskal film luze eta zortzi labur eskainiko dira Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren 27. edizinoan, martiaren 22tik apirilaren 2ra bitartean.

Uribe Butroek irabazi dau Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako laugarren kanporaketea

Bizkaie! 2017-03-21 13:23   Bertsolaritzea

Lea-Artibaik baino puntu gehiago batu ditu Uribe Butroek, Markina-Xemeinen jokatutako saioan. Beraz, finalaurrekoetarako txartela lortu dau.

Euskal Coaching programearen bidez, euskerea bultzatuko dau Bilboko Udalak kirolean eta teknologia barrietan

Bizkaie! 2017-03-21 12:24   Euskerea berbagai

Gazteei begirako ekimena da. Uriko ikastetxeetan 15 tailer eta bost berbaldi antolatuko dira abendura bitartean, kirolari ezagunakaz.

Hamar diseinatzaile gazte lehiatuko dira Getxo Moda 2017n

Bizkaie! 2017-03-21 11:30   Kulturea

Maiatzaren 1etik 5era egingo da Getxo Modaren 32. edizinoa. Lehiaketaz gan, diseinatzaile ezagunen desfileak eta erakusketa bat egongo dira.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako bigarren fasea hasiko da asteburuan

Bizkaie! 2017-03-21 09:55   Bertsolaritzea

Lehen fasea amaituta, 12 talde geratzen dira lehian. Finalaurrekoetako lau txartel izango ditue jokoan.

X. Bilbao Mendi Film Festivalera filmak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2017-03-21 09:48   Kulturea

Irailaren 30era arte aurkeztu daitekez lanak, abenduaren 8tik 17ra egingo dan Bilbao Mendi Film Festivalari begira.

Sopelan martxan dagoeneko 'Irakurri, gozau eta oparitu 2017' egitasmoa

Bizkaie! 2017-03-21 08:56   Kulturea

Sopelako Udalak, Uribe Kostako Mankomunidadeagaz eta Topaguneagaz alkarlanean, irakurzaletasuna sustatu eta euskerazko literaturea ezagutarazoteko helburuagaz abiarazo dau.

Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak umeentzako marrazki lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2017-03-21 08:36   Kulturea

Ura berrerabiltearen eta ez kutsatzearen inguruko marrazkiak bialdu leikiez 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilek, apirilaren 30era arte.

Ehun artista inguru batuko dira zapatuan Bilbon, Break On Stage jaialdian

Bizkaie! 2017-03-20 13:58   Kulturea

Kultura urbanoaren alkargune izango da, beste urte batez, Break On Stage. Igaz 5.000 ikusle inguru egon ziran Bilbao Arenan.

'Klis-klasikoak Bilduma' aplikazinoa sortu dau Galtzagorri alkarteak

Bizkaie! 2017-03-20 13:34   Kulturea

Klis-klasikoak bildumako liburuen aplikazinoak bateratu ditu Galtzagorri alkarteak tresna barri horretan. Umeen artean irakurzaletasuna bultzatzea da asmoa.