LGTBI Harrotasunari eskaini deutso ONCEk kupoia

Bizkaie! 2019-06-28 08:15   Pil-pilean

Kupoiaren irudian Harrotasuna eta aniztasuna esaldia agertzen da.

Danetara, Espainian salgai dagozan eta aurten LGTBI personei eskeinia dagoan irudia 5,5 miloe kupoitan agertuko da, eta garagarrilaren 6an zozketatuko da.

Kupoiaren irudian Harrotasuna eta aniztasuna esaldia agertzen da eta Bilboko Euskaltzaindiako egoitzan aurkeztu dabe Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariak; Miguel Moradok, Euskadiko eta Kantabriako ONCE-ren Joku Buruak; eta Aratz Castrok, Ortzadar alkarteko koordinatzaileak.

Ekimen honegaz, Erakundeak bat egiten dau persona guztiak, euren orientazino sexuala, nortasuna edota genero adierazpideaz gan, gizarteratzen dituan gizarte baten lorpenaren aldeko ospakizunagaz.

Kupoia garagarrilaren 6an zozketatuko da, memoria historikoa aintzat hartuta edadeko LGTBI personak eta Edadekoak armairurik barik lelopean Madrilen ospatuko dan manifestazinoaren egunagaz bat eginik.

Asteburuko kupoia izanik 20 urtean hilero 5.000 euroko soldatatzarra eta 300.000 euroko sari nagusiaz gan, bigarren mailako 10 urtean hilero 2.000 euroko beste 4 soldatatzar eskaintzen ditu.

ONCEk gizartean nagusi diran gaiak islatzen jarraitzen dau kupoietan, herritarrek produktuak erostean Erakundearengan azaldutako konfidantzea eskertuz. Hori dala eta afiliatuek zerbitzuak jaso leikiez.

Euskadin, 3.400 da momentu honetan persona afiliatuen kopurua, horreetatik 540 joko-produktuen salmentan dabiz. Sariei jagokenez, EAEn, igaz amaitu eban suberte bolada beragaz hasi zan 2019. urtea. Aurten, 21 miloe euro emon ditue Euskadin saritan; 2018an, ostera, 37 miloera heldu zan kopurua, errekor historikoa, hain zuzen be.

ONCEren produktuak ia 20.000 saltzailek komerzializetan ditue Espainian. Salmenta guneko terminalari esker, alabaina, bezeroak gustokoen dauen zenbakia izaten dau beti aukeran. Horrezaz gan, ONCEren joko saileko www.juegosonce.es webgunean erosi daitekez, baita baimendutako establezimenduetan be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu