Bittor Arginzonizen Etxebarri, munduko hirugarren jatetxerik onena

Bizkaie! 2019-06-26 08:28   Jan edanak

Euskal Herriko beste lau jatetxe 50 onenen artean sailkatu dira.

Bittor Arginzoniz | Ikusi handiago | Argazki originala

The Worlds 50 Best Restaurant's aldizkariak 1.040 sukaldari, kritiko eta gourmet bidaiari aukeratu ditu zerrendea egiteko. Aurten lehenengoz gizon eta emakumeen arteko orekea dago boto-emoileen artean. Zerrendea egiteko, Restaurant aldizkariak mundua 26 eskualdetan banatu dau, eta horreetako bakotxean 40 personako epaimahai bat aukeratu dau. Epaimahai bakotxak 10 boto emon ditu, horreetako 4 euren eskualdetik kanpoko jatetxeei. Azken 18 hilabeteetan bisitau ditue.

Zerrenda egiteko, Restaurant aldizkariak mundua 26 eskualdetan banatu du, eta horietako bakoitzean 40 pertsonako epaimahai bat aukeratu du. Epaimahai bakoitzak 10 boto eman ditu, horietako 4 euren eskualdetik at dauden jatetxeei. Azken 18 hilabeteetan bisitatu dituzte.

Sariak emoteko Singapurreko Marina Bay Sands biltzar-jauregian egin dabe.

Bittor Arginzoniz sukaldariaren Etxebarri Erretegia (Atxondo, Bizkaia) hirugarren sailkatu da Restaurant aldizkariak urtero egiten dauen zerrendan.

Andoni Luis Adurizen Mugaritz (Errenteria, Gipuzkoa) jatetxea 7. sailkatu da. Eneko Atxaren Azurmendi (Larrabetzu, Bizkaia) jatetxea 14. sailkatu da zerrendan. Era berean, Aitor Arregiren Elkano (Getaria, Gipuzkoa) eta Josean Alijaren Nerua (Bilbo) jatetxeek 50 onenen artean leku bat eskuratu dabe: 30. eta 32. sailkatu dira, hurranez hurran.

Mauro Colagreco argentinarraren Mirazur jatetxeak (Menton, Frantzia) eskuratu dau lehen postua. Bitartean, Rene Redzepiren Noma (Danimarka) bigarren lekuagaz geratu da aurten, lau aldiz irabazi ondoren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu