Instigram.app nerabeentzako aplikazino mobikorra aurkeztu dabe

Bizkaie! 2019-06-25 08:55

Nerabeen arteko hartu-emonak aldatu eta aniztasuna modu naturalean integrau, horrexek dira helburuak.

Instigram aplikazinoak nerabeen arteko hartu-emonak aldatu nahi ditu eta aniztasuna modu naturalean integrau. Adierazpen positiboak dira nerabe bakotxak bere ikaskideei buruz erantzungo dauena eta baieztapen positibo horreek, autoestimua hobetzen dabe eta emoitza osasuntsuak sortzen eta ikasteko testuinguruak errazta lortzen dau.

Instigram Espainia mailako aplikazino barritzailea da, eskola Harasuna aurreratzen dauen lehen plataformea baita. Ikasleen adimen anitzen ezagutzearen mapea garatu eta indargarri positiboaren bitartez lan egiten dau. Espainia mailako ikastetxeetan azkar abian jarten dago eta hezkuntza sektorea iraultzen dabilen plataformea da, orain Euskadira datorrena.

Instigram.app Madrilen jaio da gizartea hobetzeko helburuagaz; horretarako, eraikuntza eta lankidetza inguruneak sustatzen dira. Eta orain Euskadira dator euskal ikasleen artean hartu-emon positiboak eta eregitzaileak sustatzeko asmoz.


Zelan funtzionetan dau?

Aplikazinoak galdera jator baina landuak bialtzen ditu gela bereko ikasleei, eta bakotxak galdera horri gelakide baten izengaz erantzuten dau:

Nogaz joango zinateke ilargira? Zein da zure klaseko etorkizuneko Mozart?...

Ikasleek galderak egin edo euren lagunen sendotze positiboak jasoten dituen aldi bakotxean, harribitxi, sariak, lehiaketak eta euren avatararen garapena lortzen ditue.

Zenbatetan ikusi ditugu gure seme-alabak sare sozialetara igondako argazkiak zenbat like jaso dituen begiratzen? Sareetan dituen jarraitzaile kopurua al da lagunak baloretako erispide onena? Zenbat ordu igaroten ditue garapen personal edo erronka intelekutualik bako sareetan?

Galdera horreei erantzunez, gure mezua hurrengoa da: amaitu dira likes-ak, retweet-ak, influencer-ak eta postureoa... Lagunak badituzu, orduan Instigramer bat zara.

Ikasturtea amaitu dan arren, udako kanpamenduak ingurune egokiak dira gazteek plataformea ezagutu eta euren artean estimulu positiboak emoten hasteko.

Probau gura dozu?

• Sartu Appstore edo play store-n.

• Instigram.App topau.

• Izena emon.

• Instigram-eetan hasi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu