Udako Liburutegiak zabalik Bilbon

Bizkaie! 2019-06-24 10:35   Kulturea

Astelehenetik barikura: 11:30etik 13:30era // 17:30etik 20:30era.

Bilboko Udalak, Udako Liburutegiak programearen beste edizino bat jarriko dau martxan gaur, astelehenean, bagilaren 24an. Aurten, aire libreko sei terraza izango ditu Miribillan (Gernikako lorategiak), Zorrotzan (Azoka Plazan) eta San Inazion (Elorrieta Parkean), eta garagarrilaren 22tik aurrera, Santutxun (Karmelo plazan), Errekalden (Errekalde Plazan) eta Uribarrin (Uribarriko Eskolako Landan).

Udako liburutegi guztiek liburuak, prentsea eta olgetako gunea izango ditue, eta irakurketea bultzatzeko tailerrak eta jarduerak antolatuko dira txikientzat. Liburutegiak goizez eta arratsaldez egongo dira zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era, astelehenetik barikura, jaiegunetan izan ezik.

Holan, astelehen honetatik, bagilaren 24tik garagarrilaren 19ra, udako liburutegiak Miribillako, Zorrotzako eta San Inazioko auzoetan jarriko ditue, partaidetza aldetik erantzun handiagaz 2017an eta 2018 egon ziran bezela. Garagarrilaren 22tik abuztuaren 16ra, jarduerea igaz inaugurautako beste hiru lekutara eroango da, Santutxuko Karmelo plazara, Uribarriko Eskolako landara eta Errekaldeko plazara, auzo gehiagotara heltzeko eta liburuakaz eta irakurketeagaz gozetako gunea sortzeko helburuz, udako oporraldietan aisialdirako alternatibea eskainiz.

Udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituen ohiko zerbitzuez gan, Udako liburutegietan liburuak, aldizkariak eta eguneroko prentsea jarriko dira guztien esku, eta batez be umeei zuzenduta egongo diran irakurketea sustatzeko olgetak, tailerrak eta ipuin-kontakizunak antolatuko dira. Horrezaz gan, liburuen mailegu zerbitzuak be martxan jarraituko dau.

Kontuak kontu, jenteak etxera eroan ahal izango ditu interesetan jakozan liburuak, eta ezarritako epean aisiarako gune berera itzuli. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegiko karnetik ez dabenek aldi baterako instalazino horreetan eskatu ahal izango dabe.

2018an, 11.982 lagunek hartu eben parte Udal Liburutegien jardueretan eta eskainitako zerbitzuak erabili zituen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu