UEUren 47. Udako Ikastaroak gaur, hilak 20, hasiko dira Bilbon

Bizkaie! 2019-06-20 08:30   Kulturea

Danetara, 30 ikastaro eta 6 jardunaldi izango dira.



Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere Udako Ikastaroen 47. edizinoa jarriko dau martxan eguenean, hilak 20, Humanidade digitalak: aukerak, erakundeen rol barriak eta alkarlana jardunaldiagaz. Hitzordua Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan izango da, 09:30etik aurrera.

UEUk jakinarazo dauenez, gaur egun, gero eta aukera gehiago dago jendartean sortutako datuak errealidadeko esparru anitzetan kudeatzeko eta gero eta garrantzia handiago dau ikerketa egiteko erabili diren datuak alkarbanatzea.

Euskal Herrian eta euskeraz, barriz, konputazino zientzietan eta humanidadeetan nahiz gizarte zientzietan ez da diziplinarteko alkarlan handirik egon, baina azken urteetan, euskerazko dokumentuen digitalizazino masiboari, sare sozialen eztandeari eta hizkuntza teknologiak zabaltzeari esker, arloen arteko lankidetzea upealako abiadan dabil.

UEUren ustez, Humanidade digitalak erabilteko sasoian gagoz eta nazinoartean holako tresnak sustatzeko alkarteak sortu diran arren, Euskal Herrian ez dago holakorik eta horregaitik jardunaldi hau antolatu dogu, alkarte hori zelan sortu hausnartzeko eta jakintza arloen arteko alkarlana zelan bultzatu ezxtabaidatzeko.


Humanidade digitalak: aukerak, erakundeen rol barriak eta alkarlana

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.


Udako Euskal Unibersidadea (UEU)

Irabazi-asmorik bako eta Onura Publikoko autormena dauen kultur alkartea da. 1973. urtean sortu zan Ipar Euskal Herrian eta ordutik bere helburu nagusia Euskal Unibersidadea sortzea da. Horregaz batera, honako lan arlo nagusi honeek ditu:

Euskerearen eta unibersidadearen arteko zubiak eregi, euskal komunidade zientifiko-intelektuala batu, unibertsitate-gaiak produzidu eta gizartearen esku jarri.

1.000 bazkide baino gehiagok osotzen dabe UEUren oinarri soziala jakintza-alor desbardinetako sailetan antolatuta.

UEUren jatorria 1970-72an Baionako Euskal Erakustokian antolatutako Euskal Asteak ditugu. Horreen erantzun ona ikusirik, eta 1972ko ekitaldian Karlos Santamariak Euskal Unibersidadea sortzeko preminaz emoniko berbaldiaren bidetik, Euskaldunen Biltzarra, Ikas eta Fededunak alkarteek UEU antolatzea erabagi eben 1973ko udan, abuztuaren 29tik irailaren 8ra bitartean, Euskaltzaindiaren babespean. Lehengo ekitaldi biak Donibane Lohizunen egin ziran eta ondorengo biak Uztaritzen. 1977ko ekitaldiak Hego Euskal Herrian egitea erabagi zan, Iruñean. Udako ekitaldien eragina zabaldu guran, 1985etik, urtean zehar be Jardunaldiak antolatzea erabagi zan, publiko orokorrari zuzendutako dibulgazino-mailako berbaldi eta mahai-inguruz osotuak. Ordutik hona UEUren jarduerea etenbarik handitu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu