Sopelak I. Argazki Rallya egingo dau bagilaren 29

Bizkaie! 2019-06-17 08:15   Pil-pilean

Lau irabazleen 20 argazkiakaz erakusketa bat egingo da Kurtzio Kultur Etxean urrian.

San Pedro jaien barruan, Uribe Kosta Fotografíak, Sopelako Udalagaz alkarlanean, Sopelako I Argazki Rally izeneko argazki lehiaketea antolatu dau bagilaren 29rako.

Parte hartu nahi daben edade nagusiko personek egunean bertan emon leikie izena 09:00etatik 10:00etara udaletxeko Hallean. Argazkiak hartzea be bertan izango da 13:00etatik 14:00etara eta memoria txartelean 3 argazki egon behar dira, bat gai bakotxeko. Argazkiak Sopelako jaiei buruz izango dira, eta gaiak izen-emoteagaz batera emongo dira.

Epaimahaia Uribe Kosta Fotografiak izentautako 3 epailez osotuko da eta horreen epaitzea apelaezina izango da. Sariei jagokenez, kategoria bi egongo dira eta herri maila irabazleak ezin izango dau maila nagusiko irabazlea izan:

- Maila nagusia:

Lehenengo saria: 150
Bigarren saria: 100 €
Hirugarren saria: 75 €

- Maila lokala: 175 €

Kontuak kontua, irabazleen 20 argazkiakaz erakusketa bat egingo da Kurtzio Kultur Etxean datorren urrian.

Informazino gehiago: uribekostafotografia@gmail.com / 673524346


Lehiaketearen oinarriak

Oinarriok onartzen dituen edade nagusikoek parte hartu leikie Rally-an.

Argazkiak Sopelako jaiei buruz izango dira, eta gaiak izen-emoteagaz batera emongo dira. Argazkiak kalidade handiko .JPG formatuan aurkeztuko dira, edizinorik barik eta argazki kamereagaz baino ezingo dira egin


Aurkezpena

Rally-an parte hartzeko izen-emoteak bagilaren 29an eta 09:00etatik 10:00etara udaletxeko hallean egingo dira; inskripzinoa egitean txartela formateau eta berrizentauko da. Behin izen-emotea eginda, argazkiak egiten hasi ahal izango da. Argazkiak hartzea udaletxeko hallean izango da 13:00etik 14:00etara eta memoria txartelean 3 argazki egon behar dira, bat gai bakotxeko.


Epaitzea

Epaimahaia Uribe Kosta Fotografiak izentautako 3 epailez osotuko da eta horreen epaitzea apelaezina izango da. Epaimahaiak ez dau jakingo nor dan irudien egilea.


Sariak

 Maila nagusia:

o Lehenengo saria: 150 €
o Bigarren saria: 100 €
o Hirugarren saria: 75 €


 Herri mailakoa::

o Saria: 175 €

*Herri mailako irabazlea ezin da izan maila nagusiko irabazlea.


Lanak eta erakusketea

Lau irabazleen 20 argazkiakaz erakusketa bat egingo da Kurtzio Kultur Etxean urrian. Erakusketea Sopelako Udalaren esku egongo da. Irudien jaubetzea egileena izango da, baina Sopelako Udalak erabilteko eskubidea izango dau, betibe egilearen izena agertuta. Erakusketako argazkien formatu fisikoa Sopelako Udalaren jaubetzapean egongo da.

**Oharra: Txapelketan parte hartzeak oinarrien baieztapena dakar. Baieztapenagaz parte-hartzaileak, autortzen dau adin-nagusikoa dala, emondako datu personalak benetakoak eta egiaztagarriak direla, eta Argazki Rally-an aurkeztutako argazkien egilea dala.

Azken buruan, ezin izango dira agertu ezagutu daitekezan edade txikikoen erretraturik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu