Paragüeria Leoz saltokiak irabazi dau Arteshop Bilbao 2019ko lehenengo saria

Bizkaie! 2019-06-14 08:34   Kulturea

Bigarren saria Mirian Heras Botikeak eskuratu dau; Laura Martinezek egindako lana jarri dau erakusleihoan ikusgai.



Bart egindako Arteshop Bilbao 2019ko sari emonaldian, epaimahai profesional bat arduratu da artelanik onenei lehenengo hiru sariak banatzeaz eta Zazpi Kaleetan guardasolak konpontzen eta saltzen dituan lehenengo saria irabazi dau saltokiaren jardueran oinarritutako proposamen bategaz. Arte Ederretako Pablo Martinez ikasleak sinatu dau lana.

Bigarren saria Bilbo Zaharrean dagoan Mirian Heras Botikeak eskuratu dau; Laura Martinezek egindako lana jarri dau erakusleihoan ikusgai.

Erropa eta osogarriak saltzen dituan AH! izeneko saltokiak irabazi dau hirugarren saria. Laura de la Ossa artistearen sormen-zigilua dau.

Ikusleen Saria telefonoz bozkatu dabe herritarrek, eta Pinturas del Norte saltokiak irabazi dau, hain zuzen be, Silvia Izquierdo artisteak egindako obrea dago ikusgai.

Daniel Llaria artisteak obrarik onenaren saria irabazi dau: Get-Rich #19 (On Freshness).

Obra irabazleak eta Arteshop Bilbaoko beste lan guztiak domekara arte, hilaren 16ra arte, egongo dira ikusgai parte hartu daben saltoki guztietan.


Saltoki bat, artelan bat

EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleek hileak daroez euren sorkuntza artistikoak lantzen esku-hartzean ikusgai jarriko dan filosofiagaz bat egin deien. Bagilaren 16ra arte, Bilboko 75 saltokik uria eraldatuko dabe eta herritar guztientzat edegitako arte-galeria bihurtu. Holan, balio erantsia izango dabe egiten dituen erosketa guztiek.

Arteshop Bilbaoren aurtengo edizinoan parte hartu daben saltokiak ondoko eremuetan dagoz: Uribarri, Txurdinaga, Santutxu, San Ignazio, Rekalde, Otxarkoaga, Indautxu, Deustu, Basurto, Bolueta, Abando, Alde Zaharra, Ametzola eta Bilbo Zaharra.

Artelanak Arteshop Bilbaon ikusgai jarritako ikasleek Bilbao Arte Fundazinoko hamar artistaren tutoretzapean egin ditue. Gainera, artistek be euren artelanak jarri ditue ikusgai Erriberako Merkatuan eta Bilbao Bizkaia Turismo Bulegoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu