Hamar film Animadeba jaialdiko Sail Ofizialean

Bizkaie! 2019-06-12 09:09   Zinemea

Hilaren 19tik 23ra egingo dabe, lehenengo aldiz udan.

Aldaketa esanguratsu batzuk dakarz Animadeba jaialdiaren 11. edizinoak, izenean eta izanean. Nazinoarteko Animazino Zinemaldi bihurtuta, lehiaketea indartu nahi dabe antolatzaileek, erakustaldi hutsa izatea atzean itxita. Horrezaz gan, fetxa aldetik be aldaketa nabarmena dago aurten, orain arte Gabonetan egin dalako.

Hemen zein atzerrian egindako animazinoko film labur zein luzeei ikusgaitasuna emoteko asmoz antolatu dabe 11. Animadeba, bagilaren 19an, datorren eguaztenean, hasita. Film laburrik onenaren saria emongo dabe lehenengoz, jaialdiak izan dauen hazkundeak saria merezidu dauela pentsau dabelako antolatzaileek. Sail Ofizialean lehiatuko dira hamar hautagaiak. Pelikulen zerrendea hemen.

Zuzendari Barriak/EHU Sailerako beste hamar lan aukeratu ditue, mundu zabalekoak. Atal honetako pelikulak hemen. Sail Ofizialean filmik onenaren eta gidoirik onenaren sariak emongo ditue, baita ikusleena be. Zuzendari Barriak atalean, 300 euroko sari bakarra egongo da.

Azkenik, Panorama Sailean, azkenaldion zeresana emon daben animazinoko filmak proiektauko ditue. Hiru dagoz aurtengo egitarauan: Fermin Muguruzaren Black is Beltza, Raúl de la Fuenteren Un día más con vida eta Salvador Simó Busumen Buñuel en el laberinto de las tortugas.

Zinemaz gan, bestelako jarduerak be badakarz Animadebak, edade guztietako publikoari zuzenduta, esate baterako, Animaipuinak tailerrean, hilaren 23an, irudimena zorroztu beharko dabe parte-hartzaileek, eta 21eko maisu-eskolan Blender proiektua ezagutuko dabe. Antzerki-performancea eta kontzertuak be egongo dira, Joseba Irazoki, Omago, Gari, DJ Makala, Xahu & Irati Bilbao eta El Txef Aren eskutik.

Egitarau osoa, hemen.

Jaialdiko sarrerak salgai dagoz dagoeneko: Bonoa 28 euroan erosi leiteke, eta jarduera solteetarako sarrerak be badagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu