Elai Alai-k XIV. Folklore Azokea antolatu dau bagilaren 7tik 9ra

Bizkaie! 2019-06-06 12:30   Kulturea

Elai Alairen eskutik, folklorearen topagune izango da Portugalete.

Telmo Esnalen Dantza filmaren proiekzinoagaz hasiko da aurtengo edizinoa. Hitzordua baarikuan, bagilaren 7an, 19:00retan, izango da Portugaleteko Orube plazan. Filman, beste hainbat jantza taldegaz batera, Elai Alaiko jantzariek hartu dabe parte.

Kontuak kontu, astegoiena jantzan emoteko aukerea dago Portugaleten. Folklore Azokan, tailerrak, berbaldiak, artisauak, Elai Alaiko txistulariak, Bizkaiko Dultzaineroak, Nafarroa Kanta Taldea, Trikileku, umeeentzako musika tresnen eskulantegia eta musika entzunaldiak izango dira zapatuan eta domekan.

Folklorearen arlo teorikoak be lekua izango dau, izan be, Gorka Bravo Barreiro musikariak Galegoekin Bapo: La influencia gallega en la música folclórica de Euskal Herria berbaldia eskainiko dau. Bravoren asmoa Euskal Herriko musikan Galiziakoak izan dauen eragina azaltzea da. Juan Antonio Urbeltzek, ostera, 2018an argitaratu dauen Juan Ignacio de Iztueta y yo liburua aurkeztuko dau. Azken argitalpen horretan, Juan Inazio Iztuetaren lanaren irakurketa kritikoa egin dau Urbeltzek.


Folklore Azokea 2019


Bagilak 7:

19:00 Dantza filmaren emonaldia Orube plazan.


Bagilak 8:

12:00 Azokearen edegiera ofiziala Merkatuan.

12:30 Zuresku. Edade guztientzako egurrezko jolasak Coscojales kalean.

12:30 Berbaldia. Gorka Bravo Barreiro. Galegoekin Bapo: La influencia gallega en la música folclórica de Euskal Herria.

14:00 Larrain-jantzea Sestaoko gaiteroakaz Coscojales kalean.

18:30 Elai Alai kantza taldearen emonaldia Orube plazan.

19:30 Errebal erromeria gidatua Orube plazan.
21:00 Folktourgalete Folk musikea Coscojales kalean: Christos Kanellos (Mediterranear musika), Tuetano y Micelio (Asturiar bikotea) eta ELai ALai musika taldea (Euskal folka).

22:00 Folk session.


Bagilak 9:

11:00 Ume jantzariak Coscojales kalean: Gaurko gazteak jantza taldea, Ikusgarri euskal jantzari taldea, Lora Barri jantza taldea, Elai Alai jantza taldea.

12:00 Berbaldia. Juan Antonio Urbeltz. Juan Ignacio de Iztueta y yo liburuaren aurkezpena.

12:00 XX. Jantza sueltoko txapelketea Orube plazan.

12:30 Trakamatraka Coscojales kalean. Musika tresnen tailerra.
13:15 Kontzertua Orube plazan: Orfeon Jarrillero del Elai Alai eta Herriko abestiak abesbatza.

14:30 Larrain-jantzea Orube plazan Bizkaiko dultzaineroakaz.

19:00 Kontzertua: Modo 130 (Mediterranear folka) Orube plazan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu