XXXI. Rafael Mikoleta Umeentzako Euskerazko Ipuinen Lehiaketako sariak emon ditue

Bizkaie! 2019-06-06 08:38   Kulturea

Aurten, 753 ipuin aurkeztu dira.

Aurten 753 ipuin aurkeztu dira Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen lehiaketaren XXXI. aldian; ipuinok Bilboko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek idatziak dira.

Bilboko Udalaren Euskera eta Hezkuntza Sailak atondutako lehiaketeak Rafael Mikoletaren izena daroa, alehenengo euskal gramatikearen egilearena, eta urtero egiten da, 1989tik. Helburua, gaztetxuak euskal literaturea eta euskerea jorratu deien bultzatzea. Lehiaketearen 31. urtea dau hau, eta erantzun handikoa da beti Bilboko ikasleen artean.

Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok eta Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotziak Koldo Narbaizak egunotan emon ditue Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketearen XXXI. edizinoko ipuinik onenentzako sariak; irabazle izan diran ipuin horreekaz batera, beste 11 hautatu dira argitaratzeko.

Sariak lau kategoriatan (A, B, C y D) emon ditue:

A kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
B kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
C kategoria: DBHko 1. eta 2. mailak.
D kategoria: Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak

Aitatzekoa da lehiaketan 12 sari emon dirala, hiru kategoria bakotxeko, eta, era berean, opari bana emongo jake epaimahaiaren eretxiz aitagarriak diran ipuinei.

1. saria: 180 euroko balioko opariak.
2. saria: 140 euroko balioko opariak.
3. saria: 100 euroko balioko opariak.

Horrezaz gan, aurten, barrikuntza moduan, kategoria barri bat sortu da, eta bi ipuini emon jake saria, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetakoren bat jasoteagaitik kontakizunean. Beste sari bi emon dira C eta D kategorietan (C kategoria: DBHko 1. eta 2. maila, eta D kategoria: DBHko 3. eta 4. mailak). Batean zein bestean, 150 euroko balioko opari bat izan da saria.

Sari bi horeietako bat jasoteko,ikasleek 17 balioen artekoren bat sartu behar eben ipuinetan (alkartasuna, ahalegina, sormena, giza eskubideen errespetua, emakume eta gizonen arteko bardintasuna, parte hartzea, konfidantzea, ingurumen jasangarritasuna, konpromisoa, justizia soziala eta aniztasuna, alkarbizitzea, nortasuna, esfortzua, erantzukidetasuna, zintzotasuna, ilusinoa eta osasuna).

Danetara, 29 ikastetxek parte hartu dabe, eta 753 ipuin aurkeztu dira guztira: 169, A kategorian; 304, B kategorian; 128, C kategorian eta 152, D kategorian.

Hona nortzuek osotu daben Rafael Mikoleta Sarien XXXI. edizinoko epaimahaia: Koldo Narbaiza, Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotzia; Txani Rodriguez; Igone Etxebarria; Goizalde Landabaso; Irune Berro; Irati Malatsetxebarria; Luis Gutierrez; Pedro Alberdi; Lutxo Egia; Juan Ramón Madariaga eta Nagore Layuno. Danak be literatur munduagaz zerikusia dabenak, Bilbon bizi diranak.


Ipuin sarituak


A KATEGORIA (Lehen Hezkuntza, 3. eta 4. mailak):

1. Inork aukeratzen ez zuen ipuina. Elene Elorriaga Legarreta.Kirikiño Ikastola HLBHIP.

2. Arlanpeko astoa. Beñat Atutxa Marin. Kirikiño Ikastola HLBHIP.

3. Jonen abenturak. Joao Helio Marqués da Silva. Basurto HLHI.


B KATEGORIA (Lehen Hezkuntza, 5. eta 6. mailak):

1. Gerra nire izekoaren baratzean. Beñat Arrinda Azpiazu. Kirikiño Ikastola HLBHIP

2. Olentzero izateko oposaketak. June Vinuesa Ortega. Calasancio HLBHIP.

3. Dorito anaiak. Ekain Artetxe Sanz.Maestro García Rivero HLHI


C KATEGORIA (DBHko 1 eta 2):

1. Juno. Orreaga Zabaleta Ikatzeta. Begoñazpi Ikastola HLBHIP.

2. Bihotzaren entzule. Yusra Omi Caneda. San Adrián BHI.

3. Mariaren erotasuna?. Iraide Domingo Fernández. Artxandape Ikastola HLBHIP.


D KATEGORIA (DBHko 3 eta 4):

1. Negu gorria. Ander Villacián Crespo. Artxandape Ikastola HLBHIP

2. Urdaiazpiko espaziala. Claudia Zaragoza Suárez. Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI

3. Eusten. Martina Villate Martínez. Kirikiño Ikastola HLBHIP


Mikoleta - Bilbao Baklioen Uria

C KATEGORIA (DBHko 1 eta 2):

Valeri. Aiora Arranz Rodríguez. Unamuno BHI

D KATEGORIA (DBHko 3 eta 4):

Beldur isila. Maider Martínez de la Hidalga Grande. Solokoetxe BHI

Lehiaketako irabazleak jakinarazoteaz batera, ipuin horeiek eta epaimahaiak aukeratutako beste kontakizun batzuk batzen dituan liburua aurkeztu da. Beste ipuin horreek opari bana jaso dabe, epaimahaiaren ustean nabarmentzekoak ziralako.

A KATEGORIA:

Piratetara jolasten, Irati Gómez Lozano, Kirikiño Ikastola HLBHIP.

Peioren trebetasuna, Alicia Castillo Resano, Kirikiño Ikastola HLBHIP.

Ane eta bere sekretu pertsonala, Garazi Arrieta Sesma, Artxandape Ikastola HLBHIP.


B KATEGORIA:

Zapia burua, ibili munduan! Maite Vacas Larrauri, Sra. Vda de Epalza HLHI.
Jostailurik onena, Estitxu Iribarren Gutiérrez, Kirikiño Ikastola HLBHIP.
Guk ere! Lucía Cordero Arranz, Luis Briñas-Santutxu BHI.


C KATEGORIA:

Karla, Andrea Vasilescu, Solokoetxe BHI.

Beste mundu batera, Irati Lazkano Nieva, Artxandape Ikastola HLBHIP


D KATEGORIA:

1, 2, 3, 4…  María Baldazo Bacigalupe, Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI.

Erlojua alderantziz jarrita, Garazi Irizar Garai, San Inazio BHI.

Ametsen memoriak, Xabier Fernández Ariz, Artxandape Ikastola HLBHIP.

Euskerazko ipuinen lehiaketa hau finkatuz joan da apurka-apurka, harrera hobea izanik urterik urte. Horra zenbat lan aurkeztu diran lehiaketearen azken aldietan; 1993an, ostera, 120 idazlan aurkeztu ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu