BLV-ART bagilaren 5ean hasiko da

Bizkaie! 2019-06-03 13:30   Kulturea

Bilbo Zaharreko kaleak abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko dira.



Inguru horren garapenerako eta goitik beherako barriztapenerako elementu dinamizatzaile legez kulturearen aldeko apustua egiten dauen eta Bilboko Udalak, inguruko zenbait kultur eragilegaz batera, atondutakoa.

Hogeita hamar jarduera ingurugaz ikus-entzuleek antzerkiaz, jantzaz, performance-ez, tailer esperimentalez eta galeria eta sorkuntza gune barrietarako bisita gidatuez gozau ahal izango dabe.

Programazinoa bagilaren 5ean hasiko da eta azpimarragarria da Colectivo in Extremis taldeak aurkeztuko dauen muturrei buruzko Gesto antzerki-berbaldi pieza dibertigarria. Lan horretan nabarmentzekoa da Rakel Ezpeletaren, David Franchen, Alejandra Mandliren, Raúl Marcos Jiménezen eta Victoria Trilloren antzezpen lana. Berreginen Museoan eszenaratuko da, 20:00etan, sarrera libreagaz.

Hurrengo egunean, egunean, 20:00etan, Bilborock-ek Huts Teatroa taldearen Hozkailua jasoko dau. Bertan emongo jako amaierea Ander Lipusek eta Patricia Urrutiak interpretetan daben euskerazko antzezlanaren bireari. Leku berean, barikuan, Moon Produkzinoak taldeak La muerte de los otros irrati-antzerki eszenikoa aurkeztuko dau, intransigentzia, gerrea, igesa eta migrazinoa lantzen dituan antzezlana, Siriako gerra eta migrazino krisialdia oinarri hartuta.

Asteburu honetako programazinoaren barruan proposamen eszeniko apurtzaile bi azpimarratu behar dira: Bagilaren 8an, Sarean guneak DÁ DÁ DÁren Taberna Dadá lanaren estreinaldia jasoko dau, arte probokatzailearen eta partaideenaren aurrean jakinmina dabenei zuzenduta; 25 minutuko hiru emonaldi eskainiko dira, 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan.

Hurrengo egunean, Mariaren Bihotzaren Plazea izango da auzoaren historia balioan jarteko janaria, auzokideen kontakizunak eta sormen adierazpena bateratzen dituan Poéticas del gusto Madrilgo taldearen esperientziarako agertokia. Holan, lankidetzan oinarritutako sukaldaritza saioa egingo dabe, inguru horretan sortzen diran istorioei buruzko topaketa eta trukaketa gunea sortzeko. Goizeko 11:00etan tailerra egingo da, eta 14:30ean bazkari herrikoia. Prozesu osoaren emoitzak fanzine baten bitartez itzuliko dira BLV-ARTeko azken egunetan.

BLV-ARTen jarduera nagusien artean, igazko edizinoan legez, azpimarragarriak dira, baita be, inguru horren aldeko apustua egin daben sortzaileen ekimenari esker sortutako galeria barrietara eta uriko arteagaz lotutako guneetara egingo diran dobako bisita gidatuak. Arty Walks, partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak dira, euskeraz eta gaztelaniaz, eta Bilbo Zaharreko hainbat gune bisitauko ditue. Bisitak bagilaren 7an eta 8an izango dira, 18:00etan, eta bi ordu inguruko iraupena izango dabe.

Aurten ekimen gehiago sartu dira bisiten programan, inguruan erreferentziazkoak diran artista eta lekuakaz, besteak beste, eskuz egindako zeramikazko etxepe tradizionalean espezializautako Maketo Studio; Askabide Alkarteak bultzatzen dauen eta kalidadezko enplegua lortzeko zailtasunak dituen emakumeei lan arloko urtenbidea emotea helburu dauen Mari Makeda proiektua; edo 2013tik kulturarteko tailerren bitartez Euskadin Afrikako kulturea eta tradizinoa sustatzen lanean dabilen Tete Barrigah-Benissan artista eta musikari afrikarra.

BLV-ARTek datorren astean jarraituko dau, eszena komertzialetik eta konbentzionaletik aparteko beste proposamen eszeniko batzuekaz. Bagilaren 13an, Berreginen Museoak, Sareanek eta Marzana Taberneak Adriana Bilbao jantzariaren eta Beñat Achiary abeslariaren lanari buruzko proposamen bitxia eta berezia jasoko dabe. Bertan, flamenko tradizionala, jantza garaikidea eta euskal poesia errezitaldiak buztartuko dira.

Bagilaren 14an, Antitourrek auzoen oroimenari eskainitako performance ibilbidea eskainiko dau: San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoen memoria bizitik ibilbidea izango da. Tour horretako geralekuak ez dira monumentuak, personak eta gomutak baino, auzoetan bizi izandako esperientziak kontauko dituen auzokideak, anekdoten eta lekukotzen bitartez historia batzen lagunduz. Ibilbideko geraleku bakotxa eszena bat izango da, kontakizun dramatizadua eginez. Hiru emonaldi egongo dira, leku kopuru mugatuagaz, 20:00etatik aurrera.

Horrezaz gan, BLV-ART osoan zehar, BLV-ART Arte eta Teknologia ekimenaren bitartez, partaidetzarako zabalik dagozan tailerrak eta modu apurtzailean ikus-entzuleen bila abiatuko diran perfomanceak programau dira. Holan, adibidez, bariku honetan, San Frantziskoko Udaltegiak, helduentzat izango dan performancea eskainiko dau, sofa batean etzanda, biluzik, dagoen Beate Linne artisteagaz. Ikus-entzuleak banaka sartuko dira ikuskizunera, artistearen gorputza eskaneetako smartphone bategaz. Irudi horreek zuzenean transmitiduko dira Facebook Liven. Aldi berean, zainketa kamera batek grabauko ditu. Bost minutuz behin banakako saioak izango dituan performancea gorputz eta nortasun kontzeptuak eta sare sozialetako auto-errepresentazinoaren eta auto-zentsurearen fenomenoa lantzen ditu.

Atipikoa izango da bagilaren 14ko goizaldean Arkitektura SF 38 guneak jasoko dauen performancea, izan be, Jessica Llorente artistea Vigilando mis sueños site specific piezearen protagonista izango da. Jessica ohera joan eta lo egingo dau. Prozesua jagoteko kamerak logelan jazotakoa grabau eta erretransmitidu egingo dau, Arkitektura San Francisco 38ko erakusleihoan egongo den monitorean erakutsiz. Gau osoan ikusleek Jessica lo ikusi ahal izango dabe, haren loa jagoten dauen Anaia Handi modukoa bilakatuz.

BLV-ARTen helburua Bilboko gune horren kultur espezializazinoa da, bertan bizi diranen beharrei erantzuteko baina, batez be, auzo horreek herritar guztientzat erakargarri izan daitezan, abangoardiako kultur polo bilakatuz, bertan musikeagaz, arte plastikoakaz, zinemeagaz edo modeagaz lotutako sorkuntza era barriak sortzen dagozalako. Esangura horretan, programeak balioa emon gura deutso auzoari, eta uriaren gainerako lekuakaz dauen komunikazinoa sustatu, inguru horretan sortu diran eta bertako kaleak bizibarritzen lagunduko daben kultur proposamenak ezagutarazoteko zenbait jarduera eskainiz.

Jarduera gehienek sarrera librea izango dabe, leku guztiak bete arte. Arty – Walks bisita gidatuetan eta Antitour performance ibilbidean parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena emotea hemen. Horrezaz gan, leku kopuru txikiko zenbait proposamen, Taberna Dadá lana, besteak beste, ikusi ahal izateko, beharrezkoa izango da webgunearen bitartez izena emotea, baita Poéticas del Gustoko esperientzietan eta tailer esperimentaletan parte hartzeko be; 3 eta 5 euro ordaindu beharko dira, hurranez hurran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu