#Gaztekluba Uda atondu dabe, aisialdirako 51 jarduera ekarriko dituana

Bizkaie! 2019-06-03 12:23   Kulturea

Ekitaldiak bagilaren 26tik garagarrilaren 5era egingo dira.

Danetara, 51 jarduera egingo dira, batzuk sarrera librekoak eta beste batzuk, 362 plaza dituenak, aurretik izena emotea behar dabenak (urteerak eta zenbait tailer: parkour, eta erropa eta skate oholak personalizetea). Jarduera guztiak dobakoak dira, Bilbotik kanpora egiten diran txangoak kenduta.

Egitaraua zabala eta askotarikoa da. Sei txango egongo dira snorkel, surf, bodyboard, traineruak edo eskaladea egiteko, besteak beste. Evaristo Txurruka moilaren espazioa, Euskalduna Jauregiaren ondoan, topalekua izango da gazteentzat, chill out, rokodromo, ping-pong, futbolina, futbito-zelaia, piragua eta paddle surfegaz itsasadarrean zehar. Era berean, Kirola, jantzak eta musikea be jorratuko dira jardueretan. Tailerretan, magia, serigrafia, errealidade birtualeko betaurrekoen tailerra eta parkourra egongo dira. Gainera, Olabeagako skate parkean egingo da Roll it Girl Bilbao-ren lehenengo topaketea, skate eskolakaz, eta erropea edo skate oholak personalizetako tailerrakaz.

#Gaztekluba Udak bat egingo dau gazteguneen gazte aisiako eskaintzeagaz. Gazteguneek jarduera bereziak atonduko ditue bagileko azken astean: GazteChef (pintxo lehiaketea) eta kirol alternatiboak: Jugger, Quidditch eta Grand Prix.

Bilboko Udalak ondoko helburuak ditu #Gaztekluba-ren bidez:

- Nerabeei aisialdirako eskaintza bat aurkeztea, euren jakinmina piztu, irudimena eta sormena garatu, eta beste gazte batzuekaz esperientzia barriak bizi deiezan kirolean, artean eta kulturan.

- Gazteen artean aisia osasuntsuaren kulturEa sortzen lagundu, arriskuzko jokabideei eta jarrerei aurre egin, bardinen artean errespetuzko harremanak sortu, eta uria eta herritarrak errespetauta.

- Uriko auzo ezbardinetako neska-mutilen arteko hartu-emonak erraztu.

- Familia-kontziliaziNoa babestu.


Topalekua, Txurruka Kaia

Garagarrilaren 1etik 5era, 18:00etatik 21:00etara, Evaristo Txurruka moila, Euskalduna Jauregiaren ondoan, gazteen topalekua izango da. Ondoko espazioak egongo dira: Chill Out espazioa: lagunekaz egoteko espazioa; egunero emonaldiak egongo dira zenbait jantza muetatan: break dance, hip hop, jantza korearra, shufle eta afro house. MusikkFest programan hautatutako gazteen musika emonaldien maratoia bee egongo da; rokodromoa: 6 metroko horma bat eskaletako, bide bigaz eta behar dan material guztiagaz; Paddle surf / Big Sup / Piragua taxiak: ibilaldiak 6 piraguatan eta paddle surf batean itsasadarrean zehar;
ping-pong eta futbolinak; futbito zelaia: iraupen laburreko partiduak, 15 x 10 metroko kantxa batean, bedar artifizialagaz.

Dobako jarduerak dira; ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea.


Tailerrak, kirol eta musika jarduerak

Txurruka moilako espazio berean zenbait tailer egongo dira: magia, serigrafia, errealidade birtualeko betaurrekoak, parkour. Jantza eta musika jarduerak be egongo dira.

- Tailerrak: Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea.

- Magia. Erakusketa txiki bat da, eta tailer dinamiko, dibertigarri eta original bat, Bilboko gazteek emongo dabena, garagarrilaren 1ean, astelehenean, 18:00etatik 19:00etara.

- Gorren eta kamiseten serigrafia. Gorrak eta kamisetak personalizetea, hainbat diseinugaz aukeran. Garagarrilaren 2an, martitzenean, 18:00etatik 20:00etara.

- Errealidade birtualeko kartoizko betaurrekoak sortzea. Parte-hartzaileek errealidade birtualeko betaurreko batzuk, kartoizkoak, sortzeko aukerea izango dabe. Betaurreko horreek edozein gailu mobikorretan erabili daitekez, 360ºko bideoak ikusteko. Tailerra garagarrilaren 3an eta 5ean egingo da, 18:00etatik 19:30era.

Dobako jarduerak dira; ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea.


Kirol-jarduerak: jarduera guztiak 12 eta 17 urte arteko neska-mutilentzat izango dira:

- Parkour: mobimentuaren artean hasierako maila eta maila aurreratua. Hurreko ingurunea arakatuz, teknika eta trukuak ikastea da asmoa eta norberaren balioak, esfortzua, alkarlana, lehiaketa eza, segurtasuna eta erantzukizuna landu. Nabarmenduko dira: emozinoen kudeaketea, arriskuen ebaluazinoa eta arazoen konponketea. Garagarrilaren 1ean eta 3an, 18:00etatik 19:00etara. Beharrezkoa da izena emotea:

- Skate eskolak: Skaterren topaketea. Garagarrilaren 1ean, 18:00etatik 19:30era, skate eskolak emongo ditue profesionalek, mundu honetan sartu nahi daben personentzat.

- Jiu Jitsu brasildarra: erakustaldia, Team Jucao-ren eskutik. Arte martziala, burruka-kirola eta defentsa personaleko sistemea da; Japoniatik heldu zan Brasilera, eta bertan garatu eben. Jatorria, berez, Indiako arte martzialetan eta antxinako Txinako kung fu-an dauka. Garagarrilaren 5ean, 18:00etatik 18:45era.

Jarduerok dobakoak dira. Parkourren izena emon, besterik ez da behar.


Jantzakaz lotutako jarduerak: 5 jarduera izango dira:

- Break Danceko master class: jantzari gazte profesional batek jantza urbanoko tailerra emongo dau. Jantza mueta hau 70eko hamarkadan jaio zan New Yorkeko Bronx auzoan. Garagarrilaren 1ean, 19:00etatik 20:00etara.

- Hip-Hop: jantza-norgehiagokak eta hip hop erakusketea. Garagarrilaren 1ean, 20:00etatik 21:00etara.

- Jantza korearra: Jantza korearreko banakako eta taldekako norgehiagokea. Epaimahaia modalidade horretako hiru gazte espezialistek eratuko dabe eta saritutakoak aukeratuko ditue, kategoriaka. Saioa amaitzeko, Random Dance bat egingo da, hau da, pop asiarreko estribilloak; hori guztia garagarrilaren 3an, 18:00etatik 21:00etara.

- Afro House: jantza afrikarreko tailerra, musikeagaz: Garagarrilaren 5ean, 18:45 - 19:30.

- Shuffle Dance topaketea: Rave eta jantzalekuetan egiten diran jantzak, 80ko hamarkadearen amaieran sortutakoak, rave undergroundaren aroan, Australiako Melbourne urian. Shufflearen oinarria oin-puntak eta orpoak azkar mobidutea da. Musika elektronikoa da aproposena: Garagarrilaren 5ean, 19:30etik 21:00etara.

Dobako jarduerak dira; ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea.


I. Roll IT Girl Topaketea

Aitatu jarduera horreez guztiez gan, Olabeagako skate parkean tailer bat gehiago egingo da: Roll it Girl Bilbao I. Topaketea, bagilaren 28an, 17:30etik 21:00etara. Topaketa hau emakume gazteen talde batek antolatzen dau, emakumeek kirol honetan parte hartzea bultzatzeko eta parte-hartze hori erakusteko. Emakume skaterren erakusketea egingo da, hasiera-eskolak emongo dira, erropa eta skate oholak personalizaetako tailerrak egingo dira, eta zenbait artista gaztek musika-emonaldiak eskainiko ditue. Topaketea doban da, baina parte hartzeko beharrezkoa da izena emotea hemen


Sei kirol, kultur eta abentura saio

Egun osoko 6 jarduera antolatu dira, guztira 300 plazagaz: bakotxean 50 plaza. Ibilaldiok kirola, kultura eta abenturea buztartzen ditue:

- Bagilaren 26an, eguaztenean. BigSup + Snorkel + Coasteering + Lehorreko ginkanea, kontrabandisten kalan. Gorlizko badian.

- Bagilaren 27an, eguenean: Eskaladea + rapela + jarduerak hondartzan. Urdulizen.

- Bagilaren 28an, barikuan: Surf + Bodyboard + hondartzako jarduerak, Gorlizko badian.

- Garagarrilaren 1ean, astelehenean: Mendexako abentura-parkea + trekkinga Lekeitiotik Mendexara.

- Garagarrilaren 2an, martitzenean: Arrauna traineruan + bisitaldia Lumentza mendiko begiralekura + zenbait jarduera hondartzan, Lekeition.

- Garagarrilaren 3an, eguaztenean: ibilaldia kanoa bikotxetan + BigSup + hondartzako jarduerak. Urdaibaiko biosferako erreserban.

Txango guztiak 12 eta 17 urte arteko gazteentzat dira, garagarrilaren 1 eta 3koak kenduta, izan be, 14 urtetik gorako gazteentzat dira. Urtekeren prezioa 10,80 eurokoa da. Parte hartu nahi daben gazteek izena emon behar dabe bagilaren 3ko 9:00etatik bagilaren 10eko 9:00etara bitartean, udalaren webgunean. Izena emoteko ordena berean banatuko dira plazak.

Txango horreetan izena emoteko, beharrezkoa da Gazteklub txartela eukitea: Dobako txartela da eta hemen eskatu daiteke.

Informazino gehiago hemen edo telefonoz: 94 4 20 42 33.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu