2019/06/06 19:30

Bilboko Sabino Arana Fundazinoan. | Berbaldiak

'Venezuela: adiskidetzeko eta berreregiteko etorkizuna'. Hizlaria: Luis Ugalde

19:30

Ugalde Bergaran (Gipuzkoa) jaio zan, orain dala 80 urte, eta azken 62 urteetan Venezuelan bizi izan da. Luis Ugalde abade josulagunak zuzendari dihardu Caracasko Gogoeta eta Hezkuntza Plangintzearen Zentroan, hau da, herrialde horretako hezkuntza-ikerkuntzeari lotutako erakunde ospetsuenetako batean. Era berean, Venezuelako Politika eta Gizarte Zientzien Akademiako kidea da eta, 20 urtean, Andrés Bello Unibersidade Katolikoaren (UCAB) errektorea izan zan. Aita Ugalde Venezuelako Ekonomia eta Gizarte Historiako lizentziaduna da, Magister Scientiarum Historia arloan eta Historiako doktorea da. Ikasketa horreek guztiak Kolonbia, Alemania eta Venezuelako unibersidadeetan egin zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu