Azken egunak Aste Nagusiko '34. Bertako Metal, Pop Roc Topaketan izena emoteko

Bizkaie! 2019-06-03 09:40   Musikea

Bagilaren 9ra arte dago aukerea.

Bilboko Udalak sustatutako erakustaldiaren 34. edizinoak edegita dauka oraindino lehiaketan izena emoteko epea, izan be, bagilaren 9ra (domeka) arte dago aukerea. Nahitaezkoa da artistek eta musika-taldeek Bizkaian erroldautako kide bat izatea, gitxienez.

Udalak, Aste Nagusian Bertako Pop-rockaren Erakustaldiaren beste aldi bat antolatuz, laguntzinoa emon nahi deutse talde gazte eta ez-profesionalen lanari, euren talentua zabaltzeko plataforma bat eskaini eta hasten dagozan taldeen proposamenak zuzenean eta doban entzuteko aukerea emon ikus-entzuleei jaietan.
Historian zehar, 1985etik hasita, egungo musikagintzako hamarka artista eta talde ospetsuk parte hartu izan dau eta Bizkaia osoko musika-arloko artisten ezinbesteko hitzordu bihurtu da; besteak beste Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mobydick, Rubia, Dekot, Zazkel... Danetara, 528 izan dira musikearen munduko izen ezagunak eta erakustaldi honi esker egin dituenak lehen urratsak eta ezagutzera emon dabenak euren burua.


Taldeek bete beharreko baldintzak

Udalaren webgunean baino ezingo da emon izena. Bizkaian bizi diran bakarlariak eta musika-taldeak aurkeztu ahal izango dira, gitxienez kide batek Bizkaiko Lurralde Historikoan egon behar dauelarik erroldauta.

Kontzertuetan, Metal, Pop-Rock, Folk, Rap, Hip Hop eta abarretan (jazza kenduta) sartzen diran musika-estiloak entzuteko aukerea izango da. Hamabost banda finalista hautatzeko, epaimahaiak kontuan hartuko ditu andrazkoek osotutako taldeak eta euskerazko lanak.

Beste alde batetik, bandek eta artistek, izena emoteko, inprimaki bat bete beharko dabe eta, gainera, honako honeek aurkeztu inprimakiagaz batera:

- Jatorrizko 4 kantu, mp3 edo wav formatuan.

- Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.

- Artistearen edo taldearen historia/biografia, doc, docx edo pdf formatuan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu