Oihana Iguaranek Mintzolaren ikerketa-kontratua irabazi dau

Bizkaie! 2019-06-03 09:22   Bertsolaritzea

Jon Gurrutxaga eta Kepa Matxain be saritu ditue.

Oihana Iguaran, Mintzolak antolatutako berbaldi baten (argazkia: XDZ) | Ikusi handiago | Argazki originala

Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUren Mikel Laboa Katedreak antolatzen daben ikerketearen inguruko lehiaketearen aurtengo deialdiko saridunen barri emon dabe. Irabazlea Oihana Iguaran bertsolari eta ikerlaria izan da, Bertsoaren Agenda. Agenda Setting-ak bertsolaritzaren diskurtsoan duen eragina proiektuari esker. Urtebeko ikerketa-kontratua egingo deutsie, gai horretan sakondu deian.

EHUn beteko dau kontratua Iguaranek, urtebetez, hiru urtez luzatzeko aukereagaz. Bertsozko  diskursoak zein agenda dauen azaltzea da asmoa, prestakuntza edo entrenamendu unetik jentaurreko azken bat-bateko jardueraraino. Txapelketa eta plaza edegiko jarduna behatuko dau Iguaranek, batetik; bestetik, bertsolari eta gai-jartzaileen lanketea ezagutzeko, inkestak eta sakoneko alkarrizketak erabiliko ditu.

Kontratu horretaz gan, 2.000 euroko beste sari bi be emon ditue sariketan. Jon Gurrutxaga Urbietaren Nazio-identitatea, nazio-gatazka eta diskurtsoaren bilakaera Bertsolari Txapelketa Nagusian (2001-2017) lanarentzat izan da horreetako bat; eta bestea, Kepa Matxain Iztuetaren Ahozko hizkeraren balioa bertso kanonaren eraikuntzan: Xabier Amurizatik Maialen Lujanbiora (1980-2017) proiektuarentzat.

Jasotako laguntzinoari esker, gizarte aldaketek eta diskursoen bilakaerek bertsoetan zelako eragina izan daben aztertuko dau Gurrutxagak, batez be, nazino identidadea eta gatazkea aintzat hartuta. Matxainek, bestetik, bertso kanonaren eraikuntzan ahozko hizkereagaz lotutako baliabideen pisua zein dan ikertu nahi dau, eta, horretarako, bertso zehatzei baino gehiago erreparatu nahi deutso bertsoek izandako harrereari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu