Gazteentzako udako tailerrak egongo dira Bizilaben

Bizkaie! 2019-05-24 11:38   Pil-pilean

Zientziagaz lotutako gaiak modu dibertigarrian landuko ditue.

Udako oporrak ederto hasteko modua eskaintzen deutse Bilboko Deustu auzoko Bizilabe guneak 12 eta 15 urte bitarteko gazteei, bertan zientzia-tailer bi antolatu ditue eta. Bagilaren 24tik 28ra bitartean izango dira lantegiok, goiz eta eguerdi partean.

Lehenengo tailerraren izenburua Naturarekin jolasean; goazen ibaia ezagutzera! izango da. Goizeko 09:30etik 11:00etara egingo dabe. Ikertzaile profesional baten laguntzinoagaz, ibaiaren eta arroen ezaugarriak aztertuko ditue. Txango bat egingo dabe gazteek, eta ibaiertzean jasotako laginak hartu, geomorfologia aztertuko dabe, emariaren inguruko azterketa fisiko-kimikoak be bai, ornobakoen komunidadea...

Bigarren tailerra, Sukalderako asmakuntzak izenburuduna, 11:30etik 13:00etara egingo dabe. Ikertzaile baten laguntzinoagaz, etxerako baliagarriak izan leitekezan gailuak egingo ditue neska-mutilek.

Izena emoteko epea bagilaren 14ra arte egongo da zabalik 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzat. Tailer bakotxagaitik 15 euro pagau beharko dira, baina beherapenak dagoz familia ugarientzat eta oinarrizko errentea jasoten dabenentzat. Bilbotarrei lehentasuna emongo deutsie plaza nahikorik ez badago. Izena emoteko, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu