Hezkuntza baliabideak prest eta erropea salgai

Bizkaie! 2019-05-23 08:36   Kulturea

Marrazki erakusketea izango da bagilaren 2an, ikastetxe guztietako ikasleek egindako marrazkiez osotua.

Euskal Eskola Publikoaren Jaia eta Errenteria eta herriaren izakereari hain lotutako logoa eta lemea ezagutzera emoteko material batzuk atondu ditue, ikastetxeetan lantzeko.

Ume eta Lehen Hezkuntzan, HH eta LHko ikasleei zuzendutako ipuintxi bat atondu dabe: Taupa, taupa, taupa. Lantegien taupadak. Ke grisak estaltzen eban Errenteria garai hareetan. Lantegien herria zan, langileen bizitokia...

LHko azken zikloko eta DBHko ikaslentzat Udalak atondutako Errenteriako industrializazinoari buruzko unidade didaktikoa ikusgai dozue hemen.

DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, barriz, ikasturte honetan egindako topaketa baten emoitza legez sortutako bideo labur bat sortu dabe eskola publikoari buruzko gogoetak batuz; hor dagoz egun haretan ateratako ondorioak, izan be, abenduaren 1ean Oarsoaldeako ikastetxe publikoetako hainbat ikasle ohi, irakasle eta guraso batu ginan, eskola publikoak herrian izandako bilakaereari buruz berba egin eta haren etorkizunaren gaineko gogoetak egiteko.

Beste alde batetik, Euskal Eskola Publikoaren egunerako makinatxu bat material dago eskuragarri, kamisetak, txanoak, sudaderak, motxilak, boltsak, amantalak, kantinplorak zein bestelakoak. Begitu eskaintza osoa hemen.


Marrazki erakusketea

Marrazki erakusketea izango da bagilaren 2an, ikastetxe guztietako ikasleek egindako marrazkiez osotua. Ikasleek marrazkiak epostaz (makinabattaupada@gmail.com) bialtzeko aukerea izan dabe, edo egunean bertan ekarri ahal izango ditue. Marrazkietan, ikasleek eskola publikoa zelan irudikatzen daben islatzea da helburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu