'Askatu gogoa eta idatzi bertso mordoa'

Bizkaie! 2019-05-20 07:50   Bertsolaritzea

Emon izena XIII. Balendin Enbeita Bertsopapel Lehiaketan.

Balendin Enbeita bertsolari handiak, bat-bateko bertsoak bikain kanteteaz gan, gogoko eban gaiaren inguruan patxadaz idazten be baekian eta horixe da, hain zuzen be, orain eskatzen doguna, hau da, zuen gustuko gaia aukeratu eta bertso-sorta eder bat idazteko. Holako lehiaketek zenbait muga izaten ditue eta horretarako dagoz ondoko oinarriak:

Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileek hartu leikie parte. Edadearen arabera, atal bi dagoz: Helduak: 18 urte edo gehiagokoak; eta Gazteak: 17 urtera artekoak.

Egin beharreko lanari jagokonez, bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak izango dira parte-hartzaile guztientzat. Helduen atalean, parte-hartzaile bakotxak gitxienez 8 bertso egin beharko ditu, eta gehienez 12. Gazteen atalean, barriz, parte-hartzaile bakotxak gitxienez 6 bertso egin beharko ditu, eta gehienez 10.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkeztu leikez.

Lanak jasoteko azkeneko eguna 2019ko irailaren 30a izango da.

Bertso guztiek barriak izan behar dabe, hau da, beste inon saritu edo argitaratu bakoak.

Sarien atalean, Helduentzat:

• 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.
• 2. saria: 700€ eta garaikurra.
• 3. saria: 400€ eta garaikurra.

Gazteentzat:

• 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.
• 2. Saria: 200€ eta garaikurra.
• 3. saria: 100€ eta garaikurra.

Bertso jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso; beraz, lortzen dauen saririk handiena emongo jako.

Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bialdu daitekez. Posta arruntez bialtzekotan, bertsopapelean ez dau egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakotxa izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/faxa/e-maila aparteko gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia agiri dala. Gutunazal bien egilea zein ataletara aurkezten dan ipini behar da. Hona hemen helbidea:

XIII. Balendin Enbeita Saria
Algortako Bertsolari Eskolea (ALBE)
Martikoena 16, 2. pisua.
48992 Getxo

Bertsoak e-postaz bialdu gura badira, PDF formatuko dokumentu bi bialdu behar dira, batean bertso-sortea bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren zehetasunak. Hona hemen gure helbidea: balendinenbeita@gmail.com


Epaimahaia eta sariak emotea

Epaimahaia ALBEk eratuko dau eta sariak ALBE GALA ekitaldiaren barruan emongo dira.

Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Epaimahaiak sariren bat jauberik barik itxi leike, bai eta akzesit bat edo beste emon be, holan eretxi ezkero.


Lanen jaubetza eta bestelakoak

ALBEk izango dau aurkeztutako edozein lan argitaratzeko eskubide osoa eta ALBE izango da saritutako eta argitaratutako lanen jaube.

Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau honeek guztiak onartzea dakar eta arautegi honetan jasoten ez dan edozein gorabeheratan, ALBEk izango dau erabagiteko ahalmena.

Lehiaketeari buruzko informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu