Hondarribia Blues jaialdirik ez da egongo 2019an

Bizkaie! 2019-05-17 12:29   Musikea

Gogoetea egingo dabe, 2020an sendoago bueltetako asmoz.

Raimundo Amador, 2018ko Hondarribia Bluesen | Ikusi handiago | Argazki originala

Hondarribiko Udalak berak erabagi dau 2019ko Hondarribia Blues jaialdia aurten ez egitea, gogoetarako aldia zabaltzeko. Urtero bluesaren izar handiek bete dabe dobako egitaraua, eta 2019an 14. edizinoa izan dira egitekoak. Jaialdiak hartu dauen tamainua eta horrek dakarren kostu ekonomikoa kontuan izanda, jaialdia babesteko edozein ekinbide administrazino araudiko baldintza guztiak betez egingo dau aurrerantzean Udalak.

Asmoa ez da jaialdia desagertzea, urte bateko parentesia egitea baino, Udalak berak ohar baten azaldu dauenez. Orain arte, Hondarribia Bluesen babesle ekonomiko nagusia izan da Udala, eta beste kolaboratzaile batzuk erakarteko lan egin dau, oharraren arabera. Aurrerantzean alkarlan hori eraginkorra izateko formulak bilatzeko gogoetea egingo dabe urtebeteko tarte horretan.

Horrenbestez, 2020an barriro Hondarribia Blues antolatuko dala aurreikusi dau Udalak, baina beharrezko egokitzapenak eginda. Orain arteko edizinoetako maileari eta kalidadeari eusteko borondatea be agertu dau.

Bluesaren zaleek, beraz, urtebete gehiago itxaron behrko dabe 14. edizinoaz disfrutetako. Dana dala, Hondarribiaren eta bluesaren arteko lotureari bizirik eusteko, Udalak ez dau baztertu aurten kontzertu edo ekitaldi solteak antolatzea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu