Sara Zozayak irabazi dau 2019ko Rockein

Bizkaie! 2019-05-14 11:27   Musikea

Cäctus taldeari emon deutsie euskerazko ataleko saria.

Sara Zozaya, Basaurin (argazkiak: Rockein) | Ikusi handiago | Argazki originala

Zapatuan jokatu zan VII. Rockein talde eta bakarlarientzako lehiaketako finala, Basauriko Social Antzokian. Aurretik aukeratutako sei finalistek jo eben oholtzan, hain zuzen be sari nagusirako hiru hautagaiek (Sara Zozaya, Doña eta Meridian) eta bertoko taldeen ataleko hirurek (Herio, Keniama eta Samoah).

Sara Zozaya bakarlari legez aurkeztu zan, eta sari nagusia eskuratu eban. Musikearen munduan eskarmentu luzeko sortzailea da donostiarra, The Roof eta Nerabe proiektuan ibilita dago eta. Igazko irabazle The Owl Projecten lekukoa hartu dau, beraz, Sara Zozayak Rockeineko palmaresean.

Gitxienez bost kantako disko bat baliabide profesional eta guzti grabetako eskubidea irabazi dau Zozayak, 500 kopiako argitaraldiagaz. Bideoklipa grabetan be lagunduko deutsie antolatzaileek. Ganera, MAZ Basauriko edo Bizkaiko beste jaialdi garrantzitsuren bateko egitarauan lekua egingo deutsie.

Bertoko taldeen kategorian, Meridianek irabazi eban. Berez, sari nagusirako hautagaien artekoa zan talde hori, baina kideak Basauri eta Arrigorriagakoak diranez, bertokoen atalean be parte hartzeko eskubidea eukan.

Beste sari batzuk be emon ditu VII. Rockeinek. Euskerazko proposamenik onena Cäctus Bermeoko hard-rock laukotearena dala ebatzi eban epaimahaiak. Publikoaren Saria, ostera, Dukkha hirukote donostiarrak irabazi eban. Azken atal honetan, 2.670 lagunek emon eben botoa.

Meridian taldea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu