Bittor Altubek irabazi dau Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketea

Bizkaie! 2019-05-09 08:30   Bertsolaritzea

 Maiatzaren 13an, Lemoan eta 15ean, Getxon izango dira azken kanporaketak.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako bigarren kanporaketea jokatu da bart; guztira zortzi gazte oholtzaratu dira Durangon jokatutako saioan.

Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketeari herenegun emon jakon hasierea Deustun, eta bart bigarren kanporaketea jokatu da Durangoko Kurutziaga ikastolan. Zortzi gaztek egin dabe bertsotan eta Bittor Altube izan da puntu gehien batu eta beraz, finalerako txartela irabazi dauen bertsolaria.

Ondokoak dira zortzi parte-hartzaileak: Jokin Ansotegi, Ismael Aomar, Sara Asenjo, Bittor Altube, Ander Sarriugarte, Irune Basagoiti, Araitz Katarain eta Eider Gallastegi.

Gai-emoile lanetan Itxaro Juaristi ibili da, eta epaileak Leire Etxebarria, Ander Txakartegi eta Miriam Juaristi izan dira; idazkaria, barriz, Idoia Anzorandia.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketeak lau kanporaketa izango ditu, bi jokatu dira dagoeneko, eta ondorengoak dira hurrengo kanporaketa biak:

- Maiatzaren 13an, 17:00etan, Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan.
- Maiatzaren 15ean, 17:00etan, Getxon, Erromoko kultur etxean.

Saio bakotxeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta ganerako lau bertsolariak puntuazinoaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Abadiñoko probalekuan. Finaleko egunean egongo dan bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu