Ibilbideari Elkar Saria Eusko Ikaskuntzari eta Euskaltzaindiari

Bizkaie! 2019-05-06 08:05   Kulturea

Elkar Fundazinoaren helburu nagusia euskal kulturea sustatzea da.



Azken urte biotan, Euskal Herrian entzute handikoak diran erakunde biren ehungarren urteurrenak bete dira, eta Elkar Fundazinoak be gogora ekarri nahi dau erakunde bi horreen lanaren garrantzia eta, horregaitik,erabagi dau 2019ko saria Euskaltzaindiari eta Eusko Ikaskuntzari emotea. Erakunde bakotxak bere izakerea eta ibilbidea ditu, baina baditue antzeko hainbat ezaugarri balio handikoak diranak Fundazino honen eretxiz:

Erakunde nazionalak dira, hau da, Euskal Herria bere osoan hartu eta Euskal Herri osoari begira egin dabe lan euren bizitzako lehen mendean zehar. Esan daiteke, beraz, euskerearen herria egituratzeko nahitaezko elementuak dirala, beste erakunde askoren artean.

Euskerea eta euskal kulturea, herri kulturea zein kultura jasoa jagon, landu eta zabaltzea izan dabe helburu, Euskaltzaindiak batez be hizkuntzea, eta Eusko Ikaskuntzak, barriz, jakintzea.

Indar batzearen eredu izan dira eurenn jardueran; alde batetik, talde zabalen bidez egin dabe lan, talde lana sustatuz eta jentearen parte hartzea bilatuz; bestetik, alkarlanerako ateak zabalik izan ditue, Euskal Herriko herri zein gizarte eragileakaz batera ibili dira lanean.

Bakotxa berean, ikur izan dira Euskal Herriarentzat, erreferente eztabaidaezin, eta, garrantzitsuago dana, ehun urte ondoren bizirik eta indarrez dagoz, eta ikur izaten jarraitzen dabe etorkizuneko Euskal Herria eregiteko orduan.

Horregaitik eta egindako ekarpen handiagaitik, elkar Fundazinoak erabagi dau 2019ko Ibilbideari saria Euskaltzaindiari eta Eusko Ikaskuntzari emotea.

Euskal Herria Zuzenean

Ipar Euskal Herritik Euskal Herri osora begira, kultur mobimentua sustatuz euskal kulturearen alde lan handia egiten da; musikatik abiatutako jaialdia da, nahiz eta kultur adierazpide anitza eta aberatsa izan, batez be saiatzen da euskal musikeari behar dauen lekua eta duintasuna emoten.

Gazteen ekimenez atondutako jaialdia da, eta hori gauzatzeko ezinbestekoak dira taldelana zein alkarlana, eta balore bi horreek indartzen ditu: taldelana taldean egiten dalako, lanerako prest dagozan kultur zaleen indarrak batuz; alkarlanean, inguruko beste eragileakaz batera ibilteko ahalegin etenbakoan dabizelako, herriko ganerako eragileak be batuz ekimenera.

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren ardurea talde gazte barri batek beregan hartu dau, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako behar eta erronkei erantzuna emoteko asmoz. Auten, bagilaren 28, 29 eta 30ean egingo da Baxe Nafarroako Irisarri herrian.

Ma kolektiboa

2018an Joseba Jaka sormen bekea jaso eban Ma kolektiboak eta orain, barriz, Lua kastore antzerkia, jantza eta irudia buztartuko dituan ikuskizuna taularatuko dabe, antzerki eta jantza emonaldia.


Elkar sariak 

Elkar sariak maiatzaren 9an, 19:00etan, Andoaingo Bastero kulturgunean emongo ditue, Gotzon Huegun eskultoreak egindako artelan bana.





Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu