Aitor Salegi, Unai Muñoa, Beñat Jauregi eta Asier Azpirozek irabazi ditue saioak

Bizkaie! 2019-05-06 09:40   Bertsolaritzea

Maiatzaren 4an hasi da Gipuzkoa Bertsotan.

Astegoienean hasi da Gipuzkoa Bertsotan eta irabazleak ondokoak izan dira:

Zapatuan, Asteasu A multzoan, Aitor Salegi Martija (335,5 puntu) eta Idiazabal B multzoan (Unai Muñoa Amonda, 329 puntu).

Domekan: Anoeta A multzoan (Beñat Jauregi Etxeber, 305,6 puntu) eta Orio B multzoan (Asier Azpiroz Iztueta, 329 puntu).

Edozelan be, saioa irabaztea ez da nahikoa finalean sartzeko, Hamazazpi puntuazino onena dabenak joango dira finalera, danetara, 34 bertsolari.


Datorren asteburuko saioak:

- Maiatzaren 11n, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean:

Ane Labaka Mayoz, Gorka Maiz Alustiza, Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Unai Izagirre Etxeberria eta Julen Zulaika Alkorta.

- Maiatzaren 11n, Berastegiko udaletxean:

Haritz Mujika Lasa, Aratz Igartzabal Bidegain, Mikel Tapia Aierbe, Danel Olano Eizaguirre, Libe Goenaga Arrieta eta Lierni Rekondo Villaron.

Maiatzaren 12an, Altzoko Batzarremuño Kulturgunean:

Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Iban Urdangarin Lardizabal, Manex Astigarraga Bergara, Beñat Torres Lete, Martin Berrizbeitia Zugazagasti eta Zigor Iriondo Yarza.

Maiatzaren 12an, Lezoko Gezala Auditoriumean:

Unai Mendizabal Jauregi, Jon Gurrutxaga Urbieta, Maialen Akizu Bidegain, Iñigo Izagirre Urteaga, Asier Ibarguren Amundarain eta Antton Aizpurua Aldape.


Gipuzkoa Bertsotan

Udagoienean hasiko dan 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketearen aurretik Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea hasi da joandako astegoienean.

Gipuzkoan bertsolaritzeak bizi dauen osasunaren isla da, besteak beste, bertso eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan zein lehiaketa eta sariketetan bizi dan emonkortasunaren erakuslea.

Maiatzaren 4tik 25era, 14 saio izango dira Gipuzkoan. Antolaketan hamaika lagun, 15 gai-jartzaile, 18 epaile, 3 idazkari eta 84 bertsolari izango dira Gipuzkoa Bertsotan jarriko dabenak.

Bertsolariak multzo bitan banatuko dira eta multzo bakotxean 7 saio jokatuko dira. Multzo bakotxeko 7 saioak jokatu ondoren, multzo bakotxean puntuazino altuena daben 17 bertsolariek eskuratuko dabe irailean hasiko dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela; 34 bertsolari horreei dagoeneko sailkatuta dagozan 14 bertsolariak batuko jakez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu